Menua

ALPES

2020/08/10

PIC D´AYOUS 2288 mt eta lakuen zirkuitoa. Klasiko bat.

2020-07-05 BIOUS OUMETTE-ko aparkalekua. Goizeko 7,30k dira eta ea beteta dago. Goikoa erabat beteta eta barrera jetsita daukate hemen.

Bious Artigues-era igotzen, beheko aparkalekuari begira.

Bious Artigues. Kanpin denda ugari daude urtegiaren ertzetan, eta jadanik, Ayous aldetik jendea jeisten ari da, bertan gaua pasa ondoren. Ilargibetea, eguraldi bikaina, konfinamentua,..., desiatzen mendira irteteko!.

Midi gure gainean.

Bious erreka.

Bious-eko lautada. Gero, fondotik jetsiko gara. hainbat aldi egin dugun ibilbidea. Casterau tontor dotorea eskuinean. Igoera oso polita eta interesgarria dauka.

Orkideak.

Basoa pasa eta lakuetara igotzen.

Atzean, Lavigne mendia erdian, eta Gourette-ko tontorrak atzean.


Abere multzoa Roumassot lakuaren ertzetan.

Roumassot lakua eta Casterau. Ezkerrean, Paradis.


Roumassot lakua, Midi, Peyreget,...


Gentau lakua eta Castérau mendia.

Hemen, aterpera joan beharrean, goian daukagun lepora doan bidea hartu dugu.

Ayous aterpea ezkerrean utziko dugu orain. Jendetza dago, eta baita Gentau lakuaren ertzetan.


Lakutik gora, Ayous leporuntz.


Gentau lakua eta aterpea. Hemen lasaitasun handiagoa daukagu.

Ayous-eko argazki tipikoa, Midirekin.

Ayous lepotik daukagun ikuspegi ederrea.

Castillo de Acher, Gorretak, Chinebral de Gamueta,...
Lepoko baliza.


Lepotik tontorrera nahiko azkar igotzen da. Muino bat pasa eta aurrean daukagu tontorra.


PIC D'AYOUS (2288m). Ayous-eko lakuak, Midi,... Irudi ederra.

Balaitús, Cadier Orratza, Frondiellak.

Midi eta Balaitús atzean.

Gentau lakua.



Auliou eta Soum d'Aas aurrean, eta Sesques atzean.
Ibilbidea 
Anayet, Escarra, Pala de Ip, Collarada eta abarrekin.


Lepotik behera jeisten, tontorra gure gainean.
Aterpe ondotik, Midi eta Peyreget. Ezkerrean, atzerago, Lurien eta Palas.

Midirekin topo egitera...? Bersau lakura igotzen.


Bersau lakua.

Bersau lakua eta Ayous tontorra.

Bersau laku dotorea, Hourquette eta Larri-ren babesean.

Casterau lakua eta Midi eta Peyreget. Hemendik jetsiko gara Bious-eko lautadara.

Casterau lakua eta Midi.
Castérau-ren hormak lakuaren gainean.
Beste zirkularra inguruan. Casteraurekin 

Bious-eko lautadara jeisten. Gourette-ko mendiak aurrean.

Artaldea eta pare bat mastin bidean. Zorionez, oso lasai daude.
Lautadatik, igoerako bide beretik jetsiko gara aparkalekura. Ibilbide lasaia, oso ezaguna baina gozamen handikoa.
           

https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/bious-artigues-ayous-zirkularra-52230554
TRACK

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina