Menua

ALPES

2020/03/30

TXANGOA 1471mt, LEIZARATEKA 1419 mt, URKULU 1409 mt. Azpegiko aterpetik (Orbaitzeta)

2020-02-15 Etxetik bidaia luzea egin ondoren, Azpegiko aterpean gaude "pisa praos"-entzako moduko ibilbidea egiteko prest. Urte asko dira Urkulura ez garela itzuli eta Txangoa tontorra falta zaigunez, nahiko aitzaki dira honeraino etortzeko. Ingurua ederra da eta hainbat aldiz ibili gara, baina..., beste bat!

Aterpe ondoko zuhaitz ederra. Eguraldia bikaina, haize hotzarekin baina ona.

Bertan dagoen mapan gure ibilbidea irudikatuta. Azpegiko Megalitoen ibilbidea da mapan dagoena.

Azpegiko txabolak Urkuluren magalean.

Mikel Zabaltza Garate (Orbaizeta, 1952- Endarlatsa, 1985)
Guardia zibilak atxilotu eta hogei egunetara agertu zen Zabaltzaren gorpua Bidasoa ibaian, ur gainean, Endarlatsa inguruan, haren bila zebiltzanek ia egunero miatua zuten toki berean. Bertsio ofizialak dioenez, guardia zibilei arma-zulo bat erakustera zihoala, ihes egin eta zulo batetik ibaira erori eta bertan itota hil zen; hala ere, zantzu ugarik eta segurtasun-indarretako kide zenbaiten testigantzek Mikel Zabaltza torturapean hil zela adierazten dute.

Soraluze lepora igotzen basoaren ertzetik.

Pago dotoreak daude.

Gure atzean geratzen dena.
Soraluzetik ondo ikusten da egingo duguna.

Orain eskuinean uzten ari gara Urkulu.

Zaldi talde handia Urkuluko zelaietan.

IbaƱeta eta Orreagara doan GRa jarraitzen.

Arnostegi lepoan. Urkulu eskuinean. Gero hemendik igoko dugu aldapa nahiko tente hori.



Balizak Arnostegin.
Txangoaren oinera GRa jarraitzen heldu gara. Hemen GRa utzi eta aldapa tente hau igo behar dugu tontorrera heltzeko.

Belarrezko palan. Luzaideko baserriak zuloan, Argarai eta Adartza hauen gainean eta Autza atzerago.

TXANGOA (1471m). Rotxapeako Mendizaleak jarritako buzoia.

Pirinioruntz begira. 

Elur gutxi garai honetarako.


Txangoatik jetsi eta parean dagoen Leizaratekara goaz.

Putrea.

Aldapa hau Txangoakoa baino lasaiagoa da.


LEIZARATEKA (1419m). Haize bortitza hemen. Urkulu, Orhi eta Pirinioa atzean.

Iparraldean, tontorraren azpian dagoen etxola multzoa.

Arnostegi lepora itzultzen Urkulura igotzeko.

Lasai hartzeko aldapa geratzen zaigu.


Dorrera heltzen. Buzoia dorrearen erdian dago.

URKULU (1409m). Aurreko bi tontorretara egindako joan-etorria atzean. Dorreko harkaitzetan babestu behar izan dugu, haize gogorra baitabil.

Hegaztien migrazioa ikusteko aukera daukagu gure babesetik.


mozolo-mendizar-errotzate

Bagoaz beheruntz.So

Soraluzetik behera. Errozate aurrean. Berehala helduko gara Azpegiko aterpera. Lau orduko ibilbide lasaia izan da. Baina beti da gozamena inguru hauetan ibiltzea, nahiz eta berriz bidaia luzea egin behar etxera itzultzeko.

Ibilbidea hemen

2020/03/16

ITXINA: Atxulaorretik ASPARRETA, ARANOBALTZA, IGALIRRINTZA, AXKORRI, LEKANDA, ATXAUSIETA, ARLETA, KUSATX .

ITXINA. Buff, zer da Itxina guretzat?... Ba, motzean eta azkar esanda, beste paradisu bat. Etxetik nahiko gertu baditugu batzuk, hau horietako bat da. Askotan ibili gara bertan, dauden bideak jarraituz batzutan, noraezean beste batzutan, izkutuan dauden zirrikituen bila, tontor bakartiak igotzen,..., gozatzen alegia. Gaurkoan, askotan bezala, plan zehatzik gabe gerturatu gara Pagomakurrera. Haize nahiko bortitza dabil, eta Atxulaurrera doan bidea hartu dugu, ea zer egiten dugun.

2020-02-09 Pagomakurretik Atxulaorrera doan bidetik. Izugarrizko lokatza dago bidean, nahiko ohikoa inguru honetan bestalde.

Basotik kanpo ere lokatzak jarraitzen du. Hemen, gero ertzean baino akrobazio gehiago egin ditugu ez erortzeko.

Atxulaor. Itxinara sartzeko ate ikusgarria.

Barrutik kanpora begira. Azkenean, Lekandara doan ertza jarraitzea erabaki dugu. Beraz, bertan, eskuinetik ertzera igotzen hasiko gara, bideak utzi eta beste batzutan bezala, "ikertzera". Ez da lehenbiziko aldia hau egiten dugula, baina beti lehenbizikoa izango balitz bezala iruditzen zaigu. Abenturako eremua, intuizioa behar da eta oso entretenigarria da.
Harkaitz zorrotzen artean "nabigatzen". Toki egokienak bilatzen joan behar da eta paraje magikoak agertzen dira tarteka. Bakardadea ere bermatuta dago.

Itxinako sekretuak.

Mugarri isolaturen bat ere agertzen da tarteka.
Eta ondo "nabigatu"ondoren, alde honetako lehenengo tontorrera heldu gara, ASPARRETA.

Pagomakurretik Atxulaorrera igotzeko jarraitu dugun bidearen gainean gaude. Hemen haizea oso bortitza dabil eta denbora asko pasa gabe, ertzarekin jarraituko dugu.
Hodeiz estalita dagoen Anbotoruntz begira.

Ertzaren azpian dagoen baso lilluragarrian.
Gailurrerian berriz, buzoirik gabeko tontor batean. Eskuinean ikusten da lehen igaro dugun Asparreta Urtutxe-eta Aixkorrigain erdian, Itxinako eremua babesten.
Hurrengo buzoia, ARRANBALTZA.

Arranbaltzan. Atzean Oderiaga.

Orain horra, Igarrilintzara. Zati hau garbia eta lasaia da. Atzean Gorbeia dago baina erabat lainotuta. Ez da giro izango bertan...

IGARRILINTZA (1304m).

Buzoia eta fondoan Lekanda.
Lekanda da ondorengo helburua. Gorbeiak estalita jarraitzen du.

Lekandara hurbiltzen. Igarrilintza atzean.

LEKANDA. Buzoi dotorea. Haizeak gogor jotzen du eta berehala goaz beheruntz, Igalerantz pasabideruntz. Baina Arrabara jetsi beharrean, Kargalekura joatea pentsatu dugu bidean dauden tontorretatik igaroz.

Arraba.


Igalerantz pasabidera jetsi gara eta bertatik nahiko zuzen ATXAUSIETAra igo dugu. Adi ibiltzeko tokiak dira hauek, ganibetak bezain zorrotzak diren harkaitz artetik ibili behar baita.

Atxausietan. Atzean Lekanda eta aurretik igarotako gailurreria.

Ondoren ARTETAra heldu gara. Arraba gainean gaude. Atzean, Aldamin eta Gorbeia lainotuta.

Artetako buzoiekin.

Lapiatza Artetatik behera. Hau da Itxinako ohiko eremua.

Eta gaurko zazpigarren buzoia, KUXATX. Plan zehatzik gabe etortzeko ez zaigu ibilbide makala atera.

Kuxatxetik Kargalekura jeisten.

Kargalekun. Bukatu dira eremu zailak. Hemendik berehala helduko gara Arrabara.

Gero Arrabatik, pistatik, Pagomakurrera itzultzea geratzen zaigu.

Bost bat orduko ibilbide dotorea bukatu dugu Pagomakurren. Itxinari itzuli erdia eman diogu eta nahiz eta haize gogorra jasan behar ertzean, gustora ibili gara. Hasieran esan bezala, guretzat Euskal Herriko paradisuetako bat.