Asuntzetik Zabalaundira etorri gara, hemendik igotzeko Anbotora. |
Bagoaz goruntz. Zabalaundi lepoa eta Ipizte atzean. |
Igoera gogorra da baina entretenigarria. Arrunta baino askoz gehiago gustatzen zaigu. |
Igotzen gauden bakarrak gara. Gutxi batzuk ari dira jeisten. |
Igoerako pasarteak. |
Goiko ertzera irten baino lehen Ezkillarreko begira hurbildu gara. |
Goian, tontorretik oso gertu. Arratsaldeko 16:30ak dira eta lauzpabost mendizale gaude goian. |
ANBOTO (1331m). Orduerdi egongo gara bertan, lasai, zerbait jan eta edan eta arratsaldeaz gozatzen. |
Bostak aldean hasi gara jeisten bide arruntetik. |
Tontorreko irtengunea jetsi ondoren, Elgoinera doan ertzetik jarraitu dugu. Ilargia daukagu lagun. |
Askotan ibili izan gara ertz honetatik, baina ez gara aspertzen. Dotorea da. Anboto zirkularra |
Pasarte batzutan eskuak erabili behar dira. |
ELGOIN (1243m). Egindako ertza eta Anboto atzean. Duela gutxi egin genuenez Kurutzetara doan ertza, hemendik jetsiko gara Asuntzera, Elgoinen azpian dagoen diagonal erosoa jarraituz. |
Tontorraren azpian. Bidea gero eta nabarmenagoa dago hemendik. |
Kanalean sartuta. Bidezidor sigi-sagatsua dago, eta igotzeko zein jeisteko balio du. |
Ilargia lagun. |
Saibigain daukagu parean. |
Hau da jetsi dugun diagonala. Ez dakigu izenik duen. |
Orain berriz Urkiolagirrera igoko dugu. Ilunabarra zain daukagu. |
Urkiolagirrera heltzen. Egindako ibilbidea kolore gero eta ederragoekin. |
Legutioko urtegiak eta Gasteiz. Orduerdi geratuko gara tontorrean, ea ilundu arte. |
Ilunabarra Saibigain alderuntz. |
Anboto. |
Daukagun arropa guztia jantzi behar izan dugu, baina gustora gaude daukagun panoramarekin. Espektakuluak jarraitzen du... |
Eguzkia izkutatzen Lekanda inguruan. |
Azkenengo argitasun apurrarekin jetsi gara Urkiolara. Nahiz eta askotan ibilitako inguruak izan, era desberdinean ezagutu ditugu gaur. Asko gozatu dugu eta gustora itzuli gara etxera. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina