Menua

ALPES

2019/03/25

ANBOTO-ELGOIN Zabalaunditik

2019-03-16 Larunbata. Goizean lana, izugarrizko eguraldia, biharko iragarpena ez da batere ona eta San Jose zubirik ez. Hau dena kontuan hartuta, lanetik irten eta zuzenean arratsaldea baliatzera goaz. Eguerdiko ordubietan heldu gara Urkiolara, eta jende eta kotxe asko daude baina beste asko joanda ere bai, beraz aparkatzeko ez dugu arazorik izan. Ondo ezagutzen dugun Urkiolagirrera igo dugu hasteko. Normalean pistatik joan beharrean hortik egiten ditugu Asuntzerako joan-etorriak.

Asuntzetik Zabalaundira etorri gara, hemendik igotzeko Anbotora.

Bagoaz goruntz. Zabalaundi lepoa eta Ipizte atzean.

Igoera gogorra da baina entretenigarria. Arrunta baino askoz gehiago gustatzen zaigu.

Igotzen gauden bakarrak gara. Gutxi batzuk ari dira jeisten.

Igoerako pasarteak.

Goiko ertzera irten baino lehen Ezkillarreko begira hurbildu gara.

Goian, tontorretik oso gertu. Arratsaldeko 16:30ak dira eta lauzpabost mendizale gaude goian.

ANBOTO (1331m). Orduerdi egongo gara bertan, lasai, zerbait jan eta edan eta arratsaldeaz gozatzen.

Bostak aldean hasi gara jeisten bide arruntetik.

Tontorreko irtengunea jetsi ondoren, Elgoinera doan ertzetik jarraitu dugu. Ilargia daukagu lagun.

Askotan ibili izan gara ertz honetatik, baina ez gara aspertzen. Dotorea da.
Anboto zirkularra 

Pasarte batzutan eskuak erabili behar dira.

ELGOIN (1243m). Egindako ertza eta Anboto atzean. Duela gutxi egin genuenez Kurutzetara doan ertza, hemendik jetsiko gara Asuntzera, Elgoinen azpian dagoen diagonal erosoa jarraituz.

Tontorraren azpian. Bidea gero eta nabarmenagoa dago hemendik.

Kanalean sartuta. Bidezidor sigi-sagatsua dago, eta igotzeko zein jeisteko balio du.

Ilargia lagun.

Saibigain daukagu parean.

Hau da jetsi dugun diagonala. Ez dakigu izenik duen.

Orain berriz Urkiolagirrera igoko dugu. Ilunabarra zain daukagu.

Urkiolagirrera heltzen. Egindako ibilbidea kolore gero eta ederragoekin.


Legutioko urtegiak eta Gasteiz. Orduerdi geratuko gara tontorrean, ea ilundu arte.

Ilunabarra Saibigain alderuntz.

Anboto.



Daukagun arropa guztia jantzi behar izan dugu, baina gustora gaude daukagun panoramarekin. Espektakuluak jarraitzen du...



Eguzkia izkutatzen Lekanda inguruan.







Azkenengo argitasun apurrarekin jetsi gara Urkiolara. Nahiz eta askotan ibilitako inguruak izan, era desberdinean ezagutu ditugu gaur. Asko gozatu dugu eta gustora itzuli gara etxera.

2019/03/17

XXIII. EUSKAL MENDIZALETASUN GALA 2019 ELORRION



XXIII. EUSKAL MENDIZALETASUN GALA 2019

Sarrera, bertsoa eta Sky Line.

Errebonbilloak.


Aurkezleak.



Elorrioko Antzerki taldea.


Bandres Karoloko kolaboratzaileak.

"Bizipenak" ekintzagatik LarraƱagak jasotzen du saria.
Isa Casado "Ilargibetea" eta Mikel Arrizabalaga.

Oscar Elorza saridunarekin.

XXXVI. Pyrenaicako Sarituak

Pyrenaicako kolaboratzaileak eta zuzendaria Luisa.

BMF
Etxera opariz beteta iritsi gara...