Larraona mendateraino pistaz igotzen da. Herria behean. Haranaren beste aldeko mendilerroko gainak bisutsaren ondorioekin. |
Iturria bide ertzean. |
Larraona mendatera heldu gara. Eskuinean Arteako baso magikoa daukagu, baina hau itzultzerakoan bisitatuko dugu. Gaurko lehenbiziko helburua kobazuloa da. |
Larraona mendatean. Ez dabil inor paraje hauetan. |
San Benito ermita Larraona mendatean. |
Ermitaren inguruak. Hemen eskuinera doan pista hartuko dugu, eta belardi garbiak zeharkatu ondoren Cristinos haitzulora helduko gara. |
Hemen dago haitzuloaren sarrera, dolina horretan. |
Buruko linternak jarri eta bagoaz barrura. Katea dago behera jeisten laguntzeko, lurra oso labainkorra baita. |
Bigarren solairura jeisten. Oso labainkorra da dena eta adi ibili behar da, baina espektakuloa bikaina da. |
Laku txiki bat dago beheko solairu honetan. |
Ederra benetan. |
Bagoaz berriz kanpora. Asko gozatu dugu gauza zoragarri guzti hauek ikusten. |
Sentipen berezia da lur azpian ibiltzea, eta nola ez, hortik irtetea ere. |
Larraona mendatera itzuliko gara berriz. |
Orain horra, Murubera. Hor ere zurituta daude tontorreko zuhaitzak. |
Igoera oso lasaia eta ederra da, pago bikainen artean. Hau ezaguna da. |
Pagadian gora. |
Goiko aldeko zuritasuna. |
Hor dago tontorra. |
MURUBE (1129m). |
Beheruntz. Zuhaitzetatik ur tanta ugari erortzen ari dira eta busti gara apur bat. |
Bidean dago Aitzluze tontorra, eta orain gora igoko dugu. Eskillara labaina dago bertara igotzeko. |
Buzoia. |
Hortik gatoz, Murubetik. |
AITZLUZE. |
Larraona mendatera jeisten. Pagadia izugarria da. |
Larraona mendatera itzuli ondoren, Artea baso magikora sartu gara, inongo biderik jarraitu gabe, intuizioari jarraituz, toki izkutu eta ederrak ezagutuz. |
Mastin txakurra? |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina