Ezer ikusi gabe heldu gara Andara-ra, eta hemen lainotuta jarraitzen du. |
Aterpean. Hor gaudela, goiak zerbait argitzen hasi dira, eta Trasmancondiu leporaino igotzea pentsatu dugu. |
Aterpetik gora goazela, sorpresa!. Behelainoak aterpearen altueran geratu dira eta begibistan daukagu Mancondiú mendia. Atzerritar talde handi bat doa bertara gida batekin. |
Trasmancondiú lepotik Andara ibarrera jeisten. Behelainoak hor dute muga oraingoz. |
Mancondiú atzean utziko dugu. |
Eskuinean, Cueto de la Junciana eta La Rasa de la Inagotable. |
Odriozola iturria ibarra ixten duten hormen azpian. Ur oso freskoa eta ugaria. |
San Carlos lepotik tontorra. Hona datorren bidea oso nabarmena da, ea dena pista bat, nahiz eta guk azkenengo zatian dexente saihestu dugun. |
San Carlos tontorraren eskuinean geratzen diren Cueto de la Junciana (edo Llambriales Amarillos) eta La Rasa de la Inagotable. |
San Carlos lepotik Liébana aldetik igotzen duen izen bereko kanala ikusten dugu. Liébana hodeipean dago. |
Samelar ezkerrean utziko dugu. SAMELAR Neguko oparia |
Eskuinean Cueto de la Junciana, eta Silla Caballo Cimero eta Morra ingurua hodeiekin. |
Mancondiú-k sumendi bat dirudi, hodeiz inguratuta. Hor mantenduko dira hodeiak denbora guztian. |
Rebeko taldea. Bakar bakarrik gaude, eta lasai dabiltza. |
Pico Cortés eta Liébana aldera erortzen diren kanal eta espoloiak. |
Tontorrean ahuntz talde handi bat dago. |
Baina gu heltzerakoan tokia egin digute eta metro batzuk beherago jetsi dira. Gauza polita izan da beraien aldetik! |
Hor geratu dira lasai, ikuspegietaz gozatzen hauek ere. |
Hodeipean Liébana, eta gainean Curavacas, Peña Prieta, e.a. agertzen dira. |
SAN CARLOS edo SAGRADO CORAZON (2214m). |
Liébana aldera tontorraren azpian dauden Jonfría tontorra eta orratzak. |
Cueto de la Junciana aurrean eta Morra de Lechugales eta Picas del Jierro atzean, erdi estalita. |
Samelar eta Cueto de las Verdianas, Potes-eko mendatearen gainean. Behelainoak hor dabiltza Liébanatik gora igotzen. |
Morra eta Picas del Jierro. |
Rebeko bikotea, bat gaztetxoa. |
Hauek bai trebetasuna inguru malkartsuetan mugitzeko. |
San Carlos lepoan, egindako ibilbidearekin. |
Andara ibarrean. San Carlos ezkerrean erdi estalita, eta Cueto de la Junciana eta La Rasa. |
Andara ibarretik Trasmancondiú lepora igotzen. Samelar dago ezkerrean eta gure gaurko tontorra estalita eskuinean. |
Valdominguero mendi polita lepotik ikusita. |
Lorategia hainbeste harkaitzen artean. |
Eta aterpetik behera, goizean igotzerakoan bezala. Bagoaz Andara-ko atea zeharkatzera. |
La Jazuca artegia pistaren azpian geratzen da. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina