Menua

ALPES

2018/08/14

LA MOLETA 2572 mt

IP eta IZAS haranen artean kokatuta dagoen mendia.
2018-07-17 Canfranc-Geltokiaren irteeran errepide ertzean kotxea utzi ondoren, zubia zeharkatu eta informazio-mapa hau dago. Emakumeak Dolomitetan dabiltzan bitartean, Naparraren laguntza daukat gaurko ibilaldia egiteko, niretzat ezezaguna erabat. Canal Roya eta Ip ezagutzen ditut, baina Izas ez.

Lehenbizi seinale hauek jarraituko ditugu, Ladrones mendatera igotzeko. Kotxez joan daiteke, baina guk horrela nahiago dugu, gero ibilbide zirkularra egiteko.

Behin Ladrones mendatea gainditu, seinale guzti hauek agertzen dira. Gureak  Formigalera dan GR11 eta, batez ere, Iserías edo Samán lakura doan PRa dira. Izas haranean bereizten dira biak.

Izas haranera sartzen, kerizpean.

Lirioa.

Basotik irten ondoren, atzera begira, Izas sakana eta Pico del Aguila beste aldean.

Izas harana eta Campanal de Izas. GRa ezkerretik doa Formigal aldera, eta guk jarraitu behar dugun PRa eskuinera.
Campanal de Izas eta beste harkaitz berezia "oreka egonkorrean".
Landare dotorea.

Lirio eta lora ugari daude bidean. Aurten izugarri ederra dago mendia.

Pala de Ip agertu da. Hori bai da ezaguna, baina Ip haranetik igota.

Beste landare dotore batzuk.

Jainkozko Urjauzia Izas-en.

Urjauzia eta Izas erreka. Laster hartu behar dugu eskuinera.

Harkaitz handi eta isolatu honetan dago bidegurutzea. Orain PRa jarraituko dugu Iserias lakuraino. Oso ondo markatuta dago bide guztia.

Edelweis ugari ikusiko ditugu Iserías haran honetan.
Iserías. Lehenbizi eskuinera doa bidea, hormen azpitik, eta ezkerrera ondoren, lehen mailako hormen gainetik.

Bagoaz eskuineruntz Iserías zirkoaren azpitik.

Bide oso polita lora artean.
Vuelta Iserías-eko aterpea. Ea 800 metroko desnibela daramagu, eta oraindik beste 670 geratzen zaizkigu tontorreraino.


Aterpetik garbi ikusten da nora igo behar den lakura heltzeko, erdian ikusten den lepora. Bere atzean Tronquera mendia agertzen da, eta ezkerrean, Pala de Ip.

Urjauzia aterpetik ikusita.

Bidea erosoa da, baina malda gero eta handiagoa.

Atzera begira, Iserías-en bideak egiten duen errebuelta nabarmena. "Vuelta de Iserías", argi dago.

Iserías, Candanchú,...

Samán zirkora sartzera goaz. Goian, Tronquera.

Samán lakua eta gainean, Moleta.

Lorategia lakuaren ertzean.

Lakua inguratzen gaude. Tronquera-ren hormak aurrean, eta Pala de Ip agertzen da ezkerrean.


Lakuko irudiak.

Moleta-ren lepora igotzen ari gara eta hor erdian ikusten da lakura heltzeko gainditu behar den lepoa. Dotorea da tokia.

Samán zirkoa eta Arroyetas eta Anayet-era doan ertza atzean.

Goian, erdian dagoen Moleta lepora igotzen. Malda dotorea hemen ere.

Lepotik gertu.

Moleta lepotik. Eskuinetik igotzen da.

Lepotik daukagun paisaia. Rioseta zirkoa alde batean.

Eta beste guzti hau bestean.

Moleta-ren azken zatian. Erraza.

Collarada gure aurrean.

Tontorrera irteteko jarraituko dugun "bira".

MOLETA tontorrean (2572m). Atzean Collarada, Pala de Alcañiz, e.a. Hemen Zaragozan bizi den napar batekin egin dugu topo, eta azkenean, berarekin egingo dugu jetsiera. Guk jetsiera lasaiagoa egiteko asmoa genuen, baina berak igo duen tokitik jeisteko esan digu, eta horrela egingo dugu.

Tronquera eta Pala de Ip-era doan ertza.

Samán lakua.

Tontorrean Collarada-rekin.

Midi d'Ossau. Sumendia.

Sam-an zirkoa eta Tronquera-Pala de Ip bere gainean. Arroyetas-Culivillas ondoren, eta fondoan ezkerretik hasita, Palas, Balaitús-Frondiellas, Respomusoko mendiak, Infiernoak, Algas-Argualas eta Vignemale.

Jetsiera Epifanio sakanetik behera egin dugu zuzenean. Canfranc-Geltokia daukagu zuloan.

Elvira iturria. Honeraino jetsiera gogorra egin dugu, zuzenean, mugarri solte batzuk jarraituz. Ur hotza benetan iturrian.

Elvira iturrian. Ezkerreko malda malkartsu horretatik jetsi gara. Gure lagun berriak hortik igo du baita. Terreno gogorra. Buenavista aterpetik igarota bidea lasaiagoa da.

Iturriari buruzko informazioa. Hortik behera, bide lasaiagoa, sigi-saga ugari, baina malda gutxiagorekin.

Balizak bidean. Elvira iturritik gatoz eta Picaube aldera jarraituko dugu.

Epifanio sakana. Ezkerreko maldetatik jetsi gara Elvira iturrira.

Epifanio sakana. Iturria, behean erdialdean geratzen da.

Bideak horrelako sakan batzuk zeharkatzen ditu. Luzea egiten da, baina erosoa da.

Gutxi falta zaigu Canfranc-era jeisteko. Azkenean ea 8 orduko ibilaldia egin dugu. Igoera oso dotorea Izas haranetik, eta jetsiera gogorra Epifanio sakanetik.


Mapan, hasiera Ladrones lepotik agertzen da. Guk errepidean hasi eta bukatu dugu, eta horrek luzatu egiten du ibilaldia eta garaiera-aldea ( 1400 metro gutxi gorabehera).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina