Nahiz eta itzalean joan oraindik, bero egiten du eta ur hurrupa ugari erango ditugu gaur. Atseden apur bat hartzeko ere ez dator gaizki, malda benetan handia da eta. |
Loraz beteta dago Carriata-ko zirkoa. Behean Ordesa, gure abiapuntua, eta hormen azpian Rajón faja-tik Cotatuero-ra doan bidea. |
Carriata-ko hormak eta Punta Acuta haranaren beste aldean. |
Carriata-ko iltzeak. Hainbat aldiz igaro gara bertatik, ezagunak beraz. |
Bertikala. |
Baina gustora. |
Lehorrak daude eta ez dago arazorik. |
Iltzeak gainditu ondoren, Faja de las Flores-en azpira heldu gara. Goian lo egin duten batzuk badoaz bertatik. |
Salarons-eko Aguas Tuertas-en. |
Sarrioak lasai dabiltza hemen. |
Hemen utziko dugu lepora doan bidea eta ertza hartzera joango gara. Behean, igaro ditugun bi "plateau"ak eta Gallinero ezkerrean. |
Ertzean dauden irtenguneak igarotzen. Entretenigarria. |
GABIETOU O. (3035m). 1800 metroko garaiera-aldea igo dugu. Ez dago gaizki. Atzean Vignemale. |
Bujaruelo mendatea, Bernatuara, Vignemale, Pic de la Sède, Labas, ... , Ardiden eskuinean. |
GABIETOU E. (3031m). Atzean, lehenengo tontorra. Berehala igarotzen da batetik bestera. |
Gabietou-ren glaziarra Bujaruelo aldera. Horren gainean dagoen lepora jetsiko gara, ondoren eskuinera hartu eta beheko plateau-etara jeisteko. |
Lepora jeisten. Hemendik igotzen da normalean. |
Lepoa eta Taillón. |
Harkaitzen formak. |
Salarons-era jeisten ari garela, lora dotoreak agertzen dira. |
Basoko linoak Aguas Tuertas-en. |
Irudi dotorea osatzen dute. |
Edelweisak ere ugariak dira. |
Atsedena hartzen Carriata zirkoaren gainean. Igoera gogorra izan da, baina jetsiera ez da makalagoa. Desnibela eta beroa igartzen dira. |
Orain iltzetatik jetsi beharrean Fajeta-tik egingo dugu. Hau luzeagoa da, baina apur bat lasaiagoa ere. Polita. |
Fajeta-tik behera. Goian Salarons-eko hormak. |
Tolesturak. |
Espektakularrak Ordesa-ko horma guzti hauek. |
Fajeta-ko kablean. Bidea nahiko zabala da, baina amildegia izugarria da. |
Carriata zirkotik jeisten. Azkenean beroaldi ederrarekin helduko gara berriz Ordesako Zelaira. Ibilaldi potentea baina izugarri ederra. Ordesan ondo hidratatu gara busa hartu baino lehen. |
Torlan geratu gara erosketa batzuk egin eta gorputzari galdutako likidoak eskeintzeko. |
Torlako txokoa. Gabietouak Ordesatik bigarren aldia izan da guretzat, baina semeak ez zituen ezagutzen eta hau izan da berriz igotzeko aitzakia. Gustora egindako errepikapena. |