Menua

ALPES

2017/09/20

TUC DE MULLERS / MOLIÈRES, 3.009 m Pleta de la Renclusa-tik.

2017-08-10 BESURTA. Goizeko 8retan hartu dugu 1. autobusa Llanos del Hospital-en. Hau da ikusten duguna, Tuca de la Renclusa eta Portillón eta Maladeta aldea elur berriarekin. Gaur, teorian, hobekuntza dago iragarrita. Ikusiko dugu...

Gaurko helburua, Mullères-era igotzea da. Egonda gaude, baina Vielha aldetik igota. Txitxibilaldikoek, duela urte batzuk, Vielha-tik igo eta Besurta-ra jetsi ziren. Beraz Forau de Aiguallut-eruntz goaz.

Ea bakarrik goaz ordu hauetan. Autobusean etorri diren gehienak Renclusa aldera joan dira.

Atzera begira, Remuñe harana eta Tusse de Remuñe eskuinean. Iparraldetik hodeiak sartzen ari dira.

Aiguallut-era bidean, izen bereko Tuca daukagu parean.

Forau de Aiguallut. Hemen desagertzen dira Aneto glaziarreko urak, ondoren Artiga de Lin inguruan agertzeko eta gero Garona-ra dihoan Jouè ibaia sortzeko.

Aiguallut-eko urjauzia.

Momentu batean Aneto eta Oliveras tontorrak agertu dira. Badirudi goian hobea dagoela.

Plan de Aiguallut-eko bidegurutzea. Gu Coll de Toro-runtz.

Aiguallut-etik Escaleta haranera igo behar da eta dagoen irtengunea gainditzeko bide dotorea daukagu, baina kakaztua. Behi asko dabil paraje hauetan.

Plan de Aiguallut behean uzten. Orain hutsik dago baina itzultzerakoan ez da izango berdina.

Coronas-Medio-Astorg-Maldito mendilerroa eta Aneto-ko glaziarra gero eta murriztuagoa.

Maladeta.

Escaleta-ra heldu garenean, Forcanada mendi dotorea agertu zaigu aurrean. Baina hor hodeiak dira nagusi, eta gu norabide horretan goaz.

Plan de Toro-n gaude. Toro edo Hòro lepoa ezkerrean geratzen da. Gu aurreruz, Forcanada-ren azpian dauden Escaleta-ko lakuetara.

Marmota asko daude haran honetan. Gehienak berehala izkutatzen dira, baina lortu dugu baten bat "harrapatzea".

Bidegurutzea. Ezkerrean Hòro lepoa eta Artiga de Lin-era igarobidea. Gu aurrera, Forcanada da gure faroa.

Escaleta-ko lehenbiziko lakuan. Aurrean Forcanada. Eskuin aldetik jarraitu behar dugu beste lakuetara heltzeko, eta behin azkenengo lakuan, eskuinera, ikusten den mendilerroaren azpitik.

1. lakutik atzera begira, Hòro lepoa eta Tuca Blanca de Pomero.

Escaleta-ko beste bi laku ere igaro ditugu eta goiko lakura igotzen ari gara. Behetik ematen du ez dela biderik egongo hemen, baina oso ondo dago mugarriz markatuta. Hodeiak gero eta ugariagoak.

Escaleta sakan ederra eta Hòro lepoa, Tuca Blanca de Pomero, Pico de la Mina eta Salvaguardia atzean.
Goiko lakuan gaude eta Forcanada orain erdi izkutatuta daukagu. Hemen goitik zetorren bikote batekin egin dugu topo, eta gailurrera ez direla heldu esan digute. Tarteka elurra hasten zela eta nahiko arriskutsu dagoela, baina beste hiru edo badoazela goruntz. Jarraituko dugu eta ikusiko dugu ea nola dihoan...


Lakutik gora harkaitz bloke artean sartuko gara.

Blokeetatik nahiko eroso igotzen da, baina hodeiak gero eta gertuago eta ugariago ditugu.

Momentu batean tontorra agertu da, baina urruti oraindik. Goian elurra ikusten da.

Mugarri lerro asko daude blokeetan. Inportantea da lerro egoki bat jarraitzea. Orain ikusiko dugu azkenengo aldiz mendia. Gero ondo nabigatzea izango da kontua. Laster, lehen aipatutako hirukotearekin egingo dugu topo. Beheruntz datoz, eta hauek ere ez dira heldu tontorrera. Izotza dagoela eta oso arriskutsua ikusi dutela eta nahiz eta gertu egon atzera egin dute.

Guk jarraitu egin dugu, eta egia esan, baldintzak nahiko gogorrak dira. Ez da ikusten, harkaitzak izotz kapa batekin daude estalita, hotza,... Eskerrak mugarriei!

TUC DE MULLERES (3009m). Guk ere izan ditugu zalantza batzuk, baina azkenean lortu dugu tontorrera heltzea.

Ikusmena, nulua. Eguraldiak okerrera egin du eta euria, elurra, denetarik daukagu.


Goiko zati izoztua jeisteko lasaitasun eta kontzentrazio handia behar ditugu. Oinak non ipini ez labaintzeko eta kolpe txarren bat ez hartzeko.

Baldintza gogorrak udan.


Izotzetik atera ondoren, berriz ondo "nabigatzera" blokeetan, hodeiak gero eta trinkoagoak baitira eta euria ari du.

Eskuak berotzeko ahaleginetan.

Lerro eta irudiak blokeetan.

Ikusten dugu goiko lakua eta lortu dugu hodeietatik irtetea. Hemendik aurrera lasaiago jetsiko gara.


Marmota lakutik gertu bloke artean. Hodeiak sartu dira berriz, baina orain argiagoa da bidea.

Izkutaketan. Hemen berriz hasi da euria eta kamera motxilan sartu behar izan dugu.

Plan de Toro-ren gainera heldu garenean hasi da apur bat altxatzen. Ondo datorkigu apur bat berotzeko eta arropak lehortzeko. Escaleta ibaiaren meandroak.
Marmotak ere atera dira eguzkitara.

Coronas eta Malditoak ere agertu dira.

Plan de Aiguallut. Orain, nahiz eta eguraldia ez egon oso segurua, jende gehiago dabil. Zapatilletan eta sandalietan batzuk, toallekin babestuta beste batzuk,..., enfin, denetarik.

Aiguallut-era jeisteko igaro behar den zubian.

Eta sirimiriarekin heldu gara azkenean Besurta-ra. Denetarik izan dugu gaur. Badirudi ondorengo egunak izango direla hobeak mendian ibiltzeko, baina guri bukatu zaigu abuztu arraro honetako lehenengo oporraldia. Astebete barru izango da hurrengoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina