Menua

ALPES

2017/09/27

COSTABONA (2.465 m). eta ROCA COLOM (2.505 m). Gironako Pirinioa.

2017-08-16 RIPOLL. Tramacastilla-tik gatoz eta turismo apur bat egiteko aukera daukagu Girona aldean. Hau da Ripoll-eko kaleetan ikusten dena. Argi dago, ez?

Santa Maria Monastegia.


SANT JOAN DE  LES  ABADESSES.  Sarrerako zubian
Sant Pol.

Sant Pol-eko kanpandorrea eta erlojua.

Monastegia.

Zubia eta herria.

VILALLONGA DE TER. Hau izango da gure oinarrizko kanpalekua hiru gautan. Campodrón-etik gertu eta ezagutzea nahi ditugun mendi ugari inguruan. Gainera, oso toki lasaia da.

Etxebizitzetako balkoi askotan ikusten dira horrelako kartelak.
2017-08-17 Setcases herria baino bi km gorago, Espinavell-era doan pista luzea hartu dugu eta Collada Fonda-n aparkatu dugu. 1908 metrotara gaude, eta beraz, 600 metroko garaiera-aldea besterik ez daukagu. Costabona gainean daukagu, eta bidea oso nabarmena da eta ondo balizatuta dago. Hasieran hesiaren ondotik.

Eskuinean Costabona, eta erdian Pal lepoa. Lehenengo helburua lepo hori hartzea da. Roca Colom atzean geratzen da.

Ezkerrean, Vallter 2000 inguratzen duten mendiak (hauek biharko), eta gertuago Costabona-ko aterpe irekia. Ibilbidea ez da bertatik pasatzen. Ezkerrean uzten da. Itzultzerakoan bisitatuko dugu.

Hemen hartzen da aterpera joateko bidea. Bost bat minutu dira.

Pal lepora igotzen. Bidea oso nabarmena. Gainera mendi oso bisitatua da Costabona, eta jende asko dabil gora eta behera.

Pal lepoan gaude eta hor daukagu Costabona. Baina gu lehenbizi ezkerrera joango gara, Roca Colom igotzera.

Han atzean dagoena da Roca Colom. Hasieran oso urruti dagoela dirudi, baina ez da hainbeste, eta bidea oso erosoa denez, nahiko azkar heltzen da.

Costabona atzean uzten ari gara.

ROCA COLOM (2505m). Ordu t'erdi behar izan dugu kotxetik hona heltzeko. Oso erraza eta erosoa. Refugios del Torb ibilbidea hemendik igarotzen da.

Bihar egingo duguna: Gra de Fajol- Bastiments- Pic de la Dona.

Canigó.

Costabona. Konturatu garenerako, bapatean, hodeiak sartu dira. Roca Colom-en erabat garbi dago eta hor lainotuta.
Pal lepora itzultzen, Costabona-ra igotzeko.

Roca Colom eta bidea. Hor eguzkia oraindik.

Behiak lasai Pal lepoan. Eskuinean Gra de Fajol.

Pal lepotik Costabona-ra aldapa pikoa dago, baina ez da oso luzea eta azkar igotzen da.

COSTABONA (2465m). Parafarnelia dexente tontorrean.
Aukera desberdinak.


Beheruntz, Pal lepora berriz.

Lepotik behera,

Aterpea ezagutzera desbideratu gara.

Barruko aldea. Hezetasun handia nabaritzen da, baina nahiko garbia dago.

Kanpoan dagoen iturria. Ez dauka ur asko, baina baliagarria da.

Putreak beraien ballet koreografia erakusten.

Hauek beste koreografia mota bat eskeintzen digute.

Lau bat ordutan egin dugu ibilbidea, lasai ibilita. Lepoan bertan bazkaldu dugu eta Setcases-era itzuli beharrean, beste aldera jarraitu dugu, Espinavell-era. Han kafea hartu eta Ares mendatea igaro ondoren, Frantzia-ra sartu gara. Badakigu herri dotore bat dagoela mendatearen oinean eta hara goaz.

PRATS DEL MOLLO. Herri oso interesgarria benetan.

Alde zaharra inguratzen duten harresiak.

Atarietako bat.

Kalea.


Kaleko giroa.

Eliza. Gustora ibili gara beste garai bateko herri zahar honetan. Gero berriz Ares mendatea igaro eta Campodrón-etik Vilallonga de Ter-era itzuli gara.

2017/09/20

TUC DE MULLERS / MOLIÈRES, 3.009 m Pleta de la Renclusa-tik.

2017-08-10 BESURTA. Goizeko 8retan hartu dugu 1. autobusa Llanos del Hospital-en. Hau da ikusten duguna, Tuca de la Renclusa eta Portillón eta Maladeta aldea elur berriarekin. Gaur, teorian, hobekuntza dago iragarrita. Ikusiko dugu...

Gaurko helburua, Mullères-era igotzea da. Egonda gaude, baina Vielha aldetik igota. Txitxibilaldikoek, duela urte batzuk, Vielha-tik igo eta Besurta-ra jetsi ziren. Beraz Forau de Aiguallut-eruntz goaz.

Ea bakarrik goaz ordu hauetan. Autobusean etorri diren gehienak Renclusa aldera joan dira.

Atzera begira, Remuñe harana eta Tusse de Remuñe eskuinean. Iparraldetik hodeiak sartzen ari dira.

Aiguallut-era bidean, izen bereko Tuca daukagu parean.

Forau de Aiguallut. Hemen desagertzen dira Aneto glaziarreko urak, ondoren Artiga de Lin inguruan agertzeko eta gero Garona-ra dihoan Jouè ibaia sortzeko.

Aiguallut-eko urjauzia.

Momentu batean Aneto eta Oliveras tontorrak agertu dira. Badirudi goian hobea dagoela.

Plan de Aiguallut-eko bidegurutzea. Gu Coll de Toro-runtz.

Aiguallut-etik Escaleta haranera igo behar da eta dagoen irtengunea gainditzeko bide dotorea daukagu, baina kakaztua. Behi asko dabil paraje hauetan.

Plan de Aiguallut behean uzten. Orain hutsik dago baina itzultzerakoan ez da izango berdina.

Coronas-Medio-Astorg-Maldito mendilerroa eta Aneto-ko glaziarra gero eta murriztuagoa.

Maladeta.

Escaleta-ra heldu garenean, Forcanada mendi dotorea agertu zaigu aurrean. Baina hor hodeiak dira nagusi, eta gu norabide horretan goaz.

Plan de Toro-n gaude. Toro edo Hòro lepoa ezkerrean geratzen da. Gu aurreruz, Forcanada-ren azpian dauden Escaleta-ko lakuetara.

Marmota asko daude haran honetan. Gehienak berehala izkutatzen dira, baina lortu dugu baten bat "harrapatzea".

Bidegurutzea. Ezkerrean Hòro lepoa eta Artiga de Lin-era igarobidea. Gu aurrera, Forcanada da gure faroa.

Escaleta-ko lehenbiziko lakuan. Aurrean Forcanada. Eskuin aldetik jarraitu behar dugu beste lakuetara heltzeko, eta behin azkenengo lakuan, eskuinera, ikusten den mendilerroaren azpitik.

1. lakutik atzera begira, Hòro lepoa eta Tuca Blanca de Pomero.

Escaleta-ko beste bi laku ere igaro ditugu eta goiko lakura igotzen ari gara. Behetik ematen du ez dela biderik egongo hemen, baina oso ondo dago mugarriz markatuta. Hodeiak gero eta ugariagoak.

Escaleta sakan ederra eta Hòro lepoa, Tuca Blanca de Pomero, Pico de la Mina eta Salvaguardia atzean.
Goiko lakuan gaude eta Forcanada orain erdi izkutatuta daukagu. Hemen goitik zetorren bikote batekin egin dugu topo, eta gailurrera ez direla heldu esan digute. Tarteka elurra hasten zela eta nahiko arriskutsu dagoela, baina beste hiru edo badoazela goruntz. Jarraituko dugu eta ikusiko dugu ea nola dihoan...


Lakutik gora harkaitz bloke artean sartuko gara.

Blokeetatik nahiko eroso igotzen da, baina hodeiak gero eta gertuago eta ugariago ditugu.

Momentu batean tontorra agertu da, baina urruti oraindik. Goian elurra ikusten da.

Mugarri lerro asko daude blokeetan. Inportantea da lerro egoki bat jarraitzea. Orain ikusiko dugu azkenengo aldiz mendia. Gero ondo nabigatzea izango da kontua. Laster, lehen aipatutako hirukotearekin egingo dugu topo. Beheruntz datoz, eta hauek ere ez dira heldu tontorrera. Izotza dagoela eta oso arriskutsua ikusi dutela eta nahiz eta gertu egon atzera egin dute.

Guk jarraitu egin dugu, eta egia esan, baldintzak nahiko gogorrak dira. Ez da ikusten, harkaitzak izotz kapa batekin daude estalita, hotza,... Eskerrak mugarriei!

TUC DE MULLERES (3009m). Guk ere izan ditugu zalantza batzuk, baina azkenean lortu dugu tontorrera heltzea.

Ikusmena, nulua. Eguraldiak okerrera egin du eta euria, elurra, denetarik daukagu.


Goiko zati izoztua jeisteko lasaitasun eta kontzentrazio handia behar ditugu. Oinak non ipini ez labaintzeko eta kolpe txarren bat ez hartzeko.

Baldintza gogorrak udan.


Izotzetik atera ondoren, berriz ondo "nabigatzera" blokeetan, hodeiak gero eta trinkoagoak baitira eta euria ari du.

Eskuak berotzeko ahaleginetan.

Lerro eta irudiak blokeetan.

Ikusten dugu goiko lakua eta lortu dugu hodeietatik irtetea. Hemendik aurrera lasaiago jetsiko gara.


Marmota lakutik gertu bloke artean. Hodeiak sartu dira berriz, baina orain argiagoa da bidea.

Izkutaketan. Hemen berriz hasi da euria eta kamera motxilan sartu behar izan dugu.

Plan de Toro-ren gainera heldu garenean hasi da apur bat altxatzen. Ondo datorkigu apur bat berotzeko eta arropak lehortzeko. Escaleta ibaiaren meandroak.
Marmotak ere atera dira eguzkitara.

Coronas eta Malditoak ere agertu dira.

Plan de Aiguallut. Orain, nahiz eta eguraldia ez egon oso segurua, jende gehiago dabil. Zapatilletan eta sandalietan batzuk, toallekin babestuta beste batzuk,..., enfin, denetarik.

Aiguallut-era jeisteko igaro behar den zubian.

Eta sirimiriarekin heldu gara azkenean Besurta-ra. Denetarik izan dugu gaur. Badirudi ondorengo egunak izango direla hobeak mendian ibiltzeko, baina guri bukatu zaigu abuztu arraro honetako lehenengo oporraldia. Astebete barru izango da hurrengoa.