Irteeran dagoen informazioa. Gu Rialb aterpearen ondotik joango gara, baina ondoren Port de Siguer-eko bidea utzi eta ezkerrera hartuko dugu, Rialb harana jarraituz. |
Hasiera basotik da, errekaren ondotik eta dena loraz beteta. Dotorea! |
Basotik atera ondoren, harana zabaldu egiten da. Bidea oso erosoa beti. |
Font Freda bide ertzean aurkituko dugu. Izena ondo ipinita dauka. |
Rialb-eko aterpe irekia Pic del Port de Siguer-en azpian. Orain ez gara hurbilduko bertara. Jeisterakoan joango gara. |
Errekaren beste aldera pasako gara. |
Bidea oso ondo markatuta, beti bezala. Oraindik bide berdina da bai Rialb-era eta bai Siguer-era joateko. |
Lirioak. |
Errekaren ezkerretik (igoerako norabidean). Hor aurrean aurkituko dugu bidegurutzea. |
Gu ezkerrera, Portella de Rialb-era. Egun guztian, gu bakarrik joango gara horruntz. Gainontzeko jende guztia, Siguer mendatera eta Bleu lakura joango da. |
Gaur ere ilargia daukagu lagun. |
Rialb haranaren gainean daukagu Font Blanca mendia, gure helburua. Ezkerrean antzematen den lepora heldu behar gara lehenbizi. |
Erdian dago Portella de Rialb. Bere ezkerrean Besalí mendia, eta eskuinean Font Blanca-ren ertza. |
Nahiz eta aldapa tentea egon toki batzutan, gozamena da haran honetatik igotzea, lora ugari baitaude eta ura beheko partean. |
Rododendro batzuk ere loratan irauntzen dute oraindik. Marka horiak izango ditugu lagun tontorreraino. |
Ilargia Rialb lepoaren gainean. |
Lepotik atzera begira, igo dugun Rialb harana, eta Port de Siguer mendatea eta Thoumasset mendia. |
Lepoaren beste aldean Ordino Arcalís eski-estazioa eta Pic de Cataperdís, Medacorba aldea, Pic de Lavans (erdiko piramidea), e.a. |
Lepoko harkaitz batean dago margotuta (2509m). Ordino-ko errepidetik igoera zuzena dago hona. |
Rialb lepoa eta Besalí mendia atzean utzi, eta ertzaren azpitik zeharkaldia egiten, marka horiak jarraitzen beti. |
Zeharkaldiaren ondoren, lepo horretara igo behar dugu. Hor malda handiagoa da. |
Baina bidezidorra dago eta ondo igotzen da. |
Eta aurrean daukagu Font Blanca-ren azkenengo zatia. Ea 200 metroko aldapa tentea, baina oso ondo marratutako bidezidorrarekin. |
Eskuinean, Port de Siguer, Bleu laku ederra eta Thoumasset mendia. |
Ezkerrean, nahiko gertu daukagu Tristaína mendia, Ordino-Arcalís gainean. Atzean, Pica d'Estats. |
Semearekin Tristainan 1999an. Oroitzapenak! |
1999an Tristainan. |
Frantzia alderuntz, Estany del Roig eta Gnioura urtegia. |
Estanys dels Llaciers. |
Pic Estanyó eta bere lakua. 2012an, lakua inguratzen duen zirko guztia egin genuen. Beste ibilbide eder bat. |
Eta aurrekoaren ondoan, Pic de la Serrera, 2900 metro baino gehiago dituzten seietatik orain falta zaiguna. Beraz, biharko plana eginda dago! |
Eta bagoaz beheruntz. Goiko aldapa latza jetsi dugu. |
Jetsiera igoerako toki beretik egingo dugu. Rialb haranean. |
Lehen esan dugun bezala, bakar bakarrik ibili gara haran honetan. |
Rialb aterpera etorri gara, ur freskoa hartu eta kerizpe apur baten bila. |
Aterpea, atzoko Pla de l'Estany-koaren berdina. Bi alde ditu, bata itxia eta bestea irekia, txukuna eta garbia. |
Haranaren beheko aldea. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina