Menua

ALPES

2017/06/12

LOGIBAR, HOLTZARTE, PISTAKO URJAUZIAK (Zuberoa)

2017-05-27 Zuberoara begira Larrau mendatetik. Otsagabian lo egin ondoren, goizeko 7:30etan mendatean gaude. Logibarrera goaz.


Orhi.

Larrañe herria. Zuberoan gaude.


Eta goizeko 8retan prest gaude Logibarren ibilaldia hasteko. Hurrengo astean Txitxibilaldi emakume taldeak egin behar duen ibilaldiaren lehenengo zatia ezagutzera etorri gara. Holtzarte ezagutzen dugu, baina Pista sakana ez. Gainera, arratsaldeko 6ak baino lehenago Donostian egon behar gara, bera goiz etorri gara.
Lehenbizi Holtzarteko oinzubira joango gara.
Goizeko ordu hauetan gozamena da hemendik ibiltzea. Bakar bakarrik goaz. Gero, itzultzerakoan erromeria ederra aurkituko dugu.

Arroilak.

Goizeko freskuran.


Begi bistan daukagu Holtzarteko oinzubia.

Hau lasaitasuna! Dena guretzat!


Olhadubi arroila gure oinetan.

Zubiaren beste aldean gaude. Holtzarteko pagadian sartuko gara.


Pagadian gora, freskuran. Laster pista batetara aterako gara. Pistan, ezkerrera Olhadubira joateko da. Gu eskuinera joango gara, Pista-Amübi eta Larrañe herriruntz.

25-30 minutu joango gara pistatik, altuera gutxi irabaziz. Errekatxo dexente datoz goitik.

Baina ikuspegi ederrak ditugu pistatik. Hemen, Orhi eta Holtzarteko sakana.

Gutxi gorabehera orduerdi ibili ondoren pistatik urjauzi eder hauek ikusiko ditugu ezkerrean. Ondoren zubi bat dago pistan. Zubia baino lehenago, eta urjauzien ondoan, pista utziko dugu berriz basoan sartzeko.
Hemendik aurrera erreka eta bere urjauziak ezkerrean izango ditugu, baina ea ez ditugu ikusiko. Gu basotik gora, gero eta aldapa handiagoa.

Hau da pista lagatzeko tokia. Mugarri bat dago eta zuhaitzetan Xuberu trailaren txartel bat.

Beste pista batetara aterako gara, baina balizak dion bezala, gu zuzenean gora, basora.

Basoa izugarria da, pago ederrak daude, eta asko eskertzen da beraien itzala, aldapa oso handia baita.

Basotik irten eta garo artetik doa bidea. Goian ikusten da Pista mendia, eta igo behar dugun lepoa.

Eta urjauzia ere ikusten dugu, baina urruti dago oraindik.

Zati hau erosoagoa da. Dena berdea!

Bide polita.

Pistako urjauzia gero eta gertuago.

Espektakularra da! Baina oraindik ez gara heldu bertara.


Aurreko lasaitasuna bukatu da eta berriz aldapa gogorra daukagu.

Urjauzi handiaren azpian urjauzi txikiak sortuz dihoa erreka.

Lorak ere ugariak dira erreka ertzean.

Eta heldu gara Pistako urjauzira. Ur asko erortzen da. Toki aparta da. Bakarrik gaude, eta merezitako atsedena hartuko dugu. +-1200 metrotara gaude eta abiapuntua 380 metrotan, beraz 800 metroko garaiera-aldea hona heltzeko, bi ordu eta hogei bat minututan.
Inguruaz gozatuko dugu.

Pista Beheko etxola.

Izugarri ederra iruditu zaigu tokia, eta ez dirudi hona gora hainbeste jende heltzen denik. Aldapa serioa dago, baina hau ikusteagatik bakarrik merezi du etortzea.





Baina gure esploratze lana ez da bukatu oraindik, eta goruntz jarraitu behar dugu, Otsogorrigaineren oinera heldu arte. Horrela ba, urjauziaren eskuinetik doan bidezidor malkartsua hartu dugu. Esan behar da GRaren balizak ondo markatzen dutela bidea.

Pista Gaigneko etxolara heldu gara. Orain, goitik hona heltzen den pista jarraituko dugu lepora irten arte.

Eta Otsogorrigaña eta Txardekagaña (Barazea)-ren arteko lepora heldu gara. Gure esploratze lana hemen bukatzen da. Gaur ez dugu tontorrik igoko. Ezagutzen ditugu biak, beste toki batzutatik igota ditugulako. Beraz, zerbait jan eta berriz beheruntzako bidea hartuko dugu, bide berbera jarraituz.

Otsogorrigaña. Hona, Larrau mendatetik gaude etorrita. Txitxibilaldikoek, Logibarretik hona etorri, Otsogorrigaña igo eta ondoren Larrau mendatera itzultzeko plana daukate. Beraz, kontrolatuta dago ibilbide guztia.

Bagoaz beheruntz. Baina, lehenbizi urjauziaren iturburua ezagutzera sartuko gara. Badirudi posible dela bertara hurbiltzea.

Eta, hala da, posible da. Hau da azpian daukagun urkauzi horren sorrera. Gezurra dirudi!

Eta amildegira erori baino lehen egiten duen bide laburra. Hau ere izugarria da!

Goitik eta behetik. Dena da ederra.

Basora bidean. Gustora goaz.

Oso polita da inguru guztia. Gainera duen kolore berdea...

Basotik jeisterakian saiakera batzuk egin ditugu urjauziak ikusteko. Ez da erraza, landaretza ugari baitago, eta toki malkartsua da. Baina zerbait lortu dugu.



Pagadia.

Goian aipatu bezala, erromeria aurkitu dugu Holtzarteko oinzubian, beraz nahiko azkar igaro dugu, eta Logibarrera itzuli gara ordubiak aldean. Jendetza gora eta behera eta aparkalekuak topera. Argi dago Holtzartek erakargarritasun handia duela.

Indarrak berreskuratu ditugu Logibarreko tabernan, eta ondoren Donostiara, hitzordua daukagu eta...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina