Tacheras-en ibaia zeharkatu eta basora sartzera goaz. |
Eskertzen da basoak eskeintzen duen itzala. Bero egiten du goizeko ordu hauetan ere. |
Basotik atera eta gainean daukagu Tacheras-eko Ate erraldoia. Hortik sartuko gara Alano haranera. Eskuinean Achar de Alano. |
Alano-ko Orratzak, Atea, Achar, Punta Tacheras eta La Ralla. Ederra da mendilerro hau. |
Bukatu dira basoak (eta itzalak), eta bagoaz oso garbia den bidezidorra jarraituz, lehenbizi eskuinera, eta gero norabidea aldatu eta ezkerreruntz pasabidearen oinera heltzeko. |
Hemen egingo dugu norabide aldaketa. Bidea oso ondo markatuta dago mugarriz, eta nahiz eta aldapa polita egon, oso ondo igotzen da. Gainera brisa apur bat ere badago, beraz gustora. |
Zati lasaiagoa, kanalaren azpira heltzeko. |
Achar de Alano gure gainean. Hemendik oso basatia da, baina atzetik igoera labur eta nahiko erraza du. |
Ilargia Alano-ko hormekin. |
Mitxoleta horiak. |
Igarobidera igotzeko azken zatian aldapa handiagoa dago, baina bidezidorra ona da. |
Koloretasuna hormen babesean. |
Tacheras-eko Ate erraldoia. Atzera begira, Quimboak, Chinebral eta Gamuetako tontorrak. |
Alano haranean gaude, eta orain belardiak dira nagusi. Hemen guk eskuinera hart dugu, Alano leporuntz dihoan bidezidorra jarraituz. |
Hor behean utzi dugu Alano lepora doan bidea, eta Peñaforcaren bizkarraren bila goaz. Apur bat gorago ere har daiteke. |
Hau da atzean uzten ari garena. Atea, Achar-aren eskuinean dago, eta gero zelai horiek zeharkatu ditugu. |
Marmota batzuk ikusteko aukera izan dugu. |
Hau da zeharkatu dugun inguru nahiko kaotikoa, baina erreferentzia garbiak daude aurrean, eta animalien bidezidorrak aurkituz, nahiko ondo ibiltzen da. |
Loredun tokiak ere badaude. |
Bizkarra hartu eta ertzera igotzen goazen heinean, ikuspegiak zabaldu egiten dira. Alano harana, La Ralla eta Ezkaurre bere ezkerrean, eta Orhi, Otsogorrigaina, Lakartxela, atzean. |
Ertzeko lehenbiziko irtengune nabarmenena. Eskuinetik gaindituko dugu. Ezkerrean putre bat zelatan. |
Alano haranaren beste aldean, Rincón de Alano. Hau ere aspaldiko ezaguna. |
Beheko aldean ertzaren eskuinetik doa bidea, mugarriz markatuta. |
Baina guk momentu batean beheko bidea utzi eta ertza hartu dugu, bertatik jarraitzeko. Atzean, Ralla, Espelunga eta Ezkaurre. |
Ertzetik jarraitu ezkero, pare bat bretxa zeharkatu behar dira. Destrepe eta trepada entretenigarriak dituzte. |
Rincón de Alano aurrean eta Ansabère, Hiru Erregeen Mahaia, Table, Pène Blanque eta Dec de Lhurs besteak beste, atzean. |
Egin dugun ertza ezkerrean eta Alano harana behean. |
Itzulera haranetik egingo dugu. |
Aurrean Lenito, Bisaurín-Secús, Castillo de Acher ezkerrean,..., eta atzean, Collarada, Garmo Negro- Infiernos, Balaitús, Midi,... |
Arrigorriagako Padura taldearen buzoia. |
Beste bikotea tontorrean geratu da eta gu bagoaz Oza-ra doan bidetik. |
Hor goian ikusten den lepora jetsi, eta Oza-ra doan bidea utziz, kanal potente hau jeisten hasi gara. Hasieran hormen ondoko harkaitz handiak baliatuz, nahiko ondo jeisten da. |
Hormen ondotik hobeto jeisten da. |
Baina behin hormen babesa bukatu, belaunak proban jartzen... |
Aldapa latza dago. |
Zati gogorrena bukatzen. |
Lora erramu dotorea hainbeste harkaitzen artean. |
Jetsi dugun harritza guztia. Tontorra goian, erdian eta ibilitako ertza eskuinean. |
Ilargiak hor jarraitzen du, Peñaforca-ren hormen gainean. |
Heldu gara haranera eta ondo ikusten da jetsitako kanala eta harritza. |
Baina oraindik eremu harritsu hau zeharkatu behar dugu, belardi lasaietara irteteko. Eskerrak mugarri asko dauden, bide egokiena jarraitu ahal izateko. |
Lortu dugu eremu kaotiko horretatik irtetea. Orain zati lasaigoa daukagu Tacheras-eko Atera heldu arte. |
Atzera begira, azken agurra Peñaforca-ri. Orain bai, bero handia. |
Tacheras-eko Igarobidea. Sakan ederra. |
Beheruntz. Azkenengo astindua belaunentzat. |
Gutxienez bista alaitzeko motiboak badaude. |
Behera heltzeko desiatzen gaude. Sargori dago eta brisa ere beroa oso. Alano mendilerro ederra daukagu atzean. |
Hau da ibilbidea. |