Menua

ALPES

2017/04/04

SAN TIRSO 1333mt. Bernedotik

2017-04-02 Arabako hegoaldera etorri gara ea kostaldean baino eguraldi argiagoa aurkitzen dugun. Euripean egin dugu bidaia, eta hemen ere, dena lainotuta dago eta tarteka euria. Bernedo herriko Okon Santutegian gaude, eta karobien eta txondorraren ibilbideko informazioa daukagu.

Museo txiki bat dago Elizaren inguruan.

San Tirsora igotzeko bidea oso ondo markatuta dago. Santutegia behean utziko dugu. Atzean, Navarrete herria eta atzerago, Obekuri.

Ea goraino heldu arte, pago eta ezpelez betetako basotik doan bide zabala jarraituko dugu. Ezkerrera dagon bidegurutze batean Puerto Nuevo-rako baliza ikusiko dugu. Karobien eta txondorraren ibilbidea eskuinera dihoa. Gu beti, San Tirsoruntz.

Euriak irudi politak uzten ditu.

Orduerdi inguru ibili ondoren beste bidegurutze honetara helduko gara. Argi dago noruntz joan behar dugun.

Bidea oso dotorea izaten jarraitzen du.

Pagadian.


Goi partean bidea eztutu egiten da ezpel artean. Baina oso ondo jarraitzen da.

Basotik atera ondoren, berehala heltzen da San Tirso-ren Bonete-ra. Hemen hormen azpian goaz, behelaino artean.

Mendilerroan gaude, Bonetearen ondoan. Hemendik Errioxako lurra ikusten dira, baina gaur ez dugu inongo ikusmenik.

2001n toki berean, semea eta aitxitxa
Mendilerroa eskuinera jarraituz, kobazulo baten barnean kokatuta dagoen ermitara helduko gara. Kanpoan euria eta hotza. Elur maluta batzuk ere jauziko dira.


Babes apur baten bila.

Baina nahiz eta oso atsegina ez egon, tontorrera goaz. Ermitatik gora trepada txiki bat dago, eta arriskutsua dago, dena bustita eta oso labainkor, baina ez da zaila, eta kontuz igaro ondoren, gora heltzen ari gara.

SAN TIRSO (1333m). Gaur ez dugu ezer ikusiko.

2001n ere lainotuta zegoen, baina ez hainbeste. Amamarekin hemen. Haiek garaiak...
Ba hori, EUSKARAZ BIZI!!! Oso sinplea da dena... nahiz eta guk konplikatu.

Hau da oso labainkor dagoen zatia. Kontuz jeisten.

Dagoeneko Bonetea ea ez da ikusten. Euria eta hotza.

Basoaren babesean.

Hemen hobeto goaz. Behelainoarekin oso polita dago.




Santutegira jetsi baino lehen, txondorra eta karobiak ikustera hurbildu gara. Txondorra.

Eta ikazkinen txabola. Hemendik, Okon-era jetsi, eta arropa bustiak aldatu ondoren, Arabako Errioxako produktuak dastatzera joan gara. Ez dugu eguzkirik ikusi, baina inguru politean ibili gara, eta duela urte batzuk bizitako momentuetaz ere gogoratu gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina