2017-02-18 Etxetik goiz atera ostean, Erratzu aldean gaude goizeko 8:30etan. Egunsenti dotorea daukagu. Gustatzen zaigu noizbehinka Baztan bisitatzea... |
Izpegitik, Ttutturruko Kaskoa, Aintziaga lepoa eta mendia ikusten ditugu. Hortik igaroko gara laster. |
Izpegi gainean dagoen aldapa tentea igo ondoren, Gorramendi mendia daukagu parean. |
Momentu batzutan ertzetik eta beste batzutan ezkerretik doan bidezidorra jarraituz, Aintziaga lepora hurbiltzen goaz. |
Bustanzelai edo Lauordena. Goiko bidetik igoko dugu. Gero bueltan, behekotik etorriko gara. Baina oraindik Aintziagara heldu behar gara. |
Aintziaga lepoa atzean utzi eta Bustanzelai leporuntz goaz. Izpegi mendatea eta Auza mendia atzean. |
Bustanzelai lepoan, tontorraren azpian. Hemen, basurde familia batekin egin dugu topo. Berehala desagertu dira. |
Balizak lepoan. |
LAURDENA edo BUSTANZELAI (1029m). |
Lauordena tontorrean. Tutulia eta Iparla oso urruti ikusten ditugu hemendik. Baina lehenbizi Astate lepora jetsi behar dugu, gero izen bereko tontorretik igarotzeko. |
Astate lepoko trikuharria. |
Astatera igotzen. GRa gainetik doa denbora guztian. |
Astatetik berrehun bat metro galdu behar dira Harrieta lepora jeisteko. |
Harrietako baso dotorea. |
Bidegurutzea Harrieta lepoan. Oso ondo dago balizatuta. |
Hasi dira putreak beraien ballet ederrak sortzen. |
Tutulia inguruan gaude. Iparla azkenengo tontorra da. |
Iparlako tontorren bila. |
Iparlaren lehenbiziko tontorrera heltzen. Mendizangai izena omem du. |
Ahuntzak goian. |
Eta hiru ordu baino gutxiagoan heldu gara IPARLA tontorrera. |
1989-03-19 |
Ah ze nolako oroipenak! Ordutik itzuli gabe geunden. |
Buzoia behintzat desberdina da. Eta gu...? |
Ilustratzen hemen ere. Bueltarako arazo bat izango dugula ikusten ari gara, mendiak erretzen dabiltza igaro behar ditugun tokietan. Etorri garenean ez zegoen halakorik. |
Momentu batean Baigorrira jeistea ere pentsatu dugu, gero handik Izpegira igotzeko, baina azkenean toki beretik itzultzea erabaki dugu. |
Harrieta lepora heltzen. Hemendik orain lehen jetsitako 200 metroak igo egin beharko ditugu, Astatera heltzeko. |
Astaten magalean. Tontorreraino igo gabe, apur bat beheragotik doan animalien bidezidor bat jarraituko dugu. |
Hasi dira lorak agertzen. |
Bustanzelai lepoan ari dira erretzen. Korrika batean igaro behar izan dugu. Ez da giro! |
Aintziaga lepoan. Hemen, zorionez, ez daukagu kerik. |
Putreak gustora dabiltza. |
Eta guk ere gustora bukatu dugu Iparlara egin dugun joan-etorria. Eta are gehiago, Izpegiko bentan jan ditugun ogitartekoekin. |
Dekorazio euskalduna... |
Nafarroako mendien liburuan dagoen mapa. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina