Errepidearen beste aldean, Cèzy-ren bi tontorrak agertzen zaizkigu. |
Ayguebère-ra doan bidea baso eder batean sartzen da. Irreala dirudi! |
Udazkeneko koloreak oso nabarmenak dira. |
Puntu gorenean daude koloreak. |
Basoko bidea oso polita da, baina gogorra ere bai. Sigi-saga ugari egiten ditu, baina zati batzutan oso laburrak eta malda handikoak. 400 metroko desnibela gainditzen da baso honetan. |
Orain, eskuinera joango gara beste pagadi horretara sartzeko. Lehen esan dugun bezala, balizak daude lakuraino. |
Bigarren baso hau behekoa baino lasaiagoa da. Momenturen batean jetsi ere egiten da apur bat. Polita hau ere. |
Pic Cécy igoera |
Bigarren basotik atera ondoren, aldapa tenteagoa geratzen zaigu lakura heltzeko. |
Otsalizarraren fruitu gorriak eta Er mendiaren mazela ditugu aurrean. |
Er lakuaren altueran gaude. Atzean, Gouretteko mendiak: Cèzy, Arcizette, Pic de Ger, Géougue d'Arre, e.a. |
Er lakua (1764m). Eguzki-itzaletan. |
Laku txiki bat igaroko dugu bidean. Atzean, Gourette eta Artouste tarteko mendiak. |
Laku txiki batzuk. Atzean Gouretteko mendilerroa, Cèzy, Arcizette, Ger eta abar. |
Aldapa oso estua. Atzean, Lurien, Palas, Balaitús, Arriel, eta abarrak agertzen dira. |
Ertzera heldu garenean, Aule lakua ikusten dugu izen bereko haranean. Pare bat aldiz gaude egonda toki dotore horretan, azkena duela lau urteko data hauetan, baina elurrarekin. Kontraste galanta! |
Lac d´Aule igoera |
Midi goiko itzulia Eta nola ez, hor daukagu gure Jean Pierre (Midi d'Ossau). |
Er mendiaren bi tontorrak azpian ditugu. Ikusi ditugun mendizale apurrak horra joan dira. |
AULE (2392m). Ez dakigu zergatik, baina izena asko gustatzen zaigu. Aule... |
Bious Artigues Midiren oinetan, eta bere ezkerrean Soques-Ferraturas-Soba mendilerroa. |
Beste alderuntz Anie ikusten dugu atzean. |
Midi. |
Zati dotorea hormen azpian. Alde honetan mugarriak daude. |
Er txabolara jeisten. Hemen itxiko dugu zirkuitoa. Txabola hau lautada berde dotore batean dago kokatuta. |
Hemendik agurtuko dugu Aule mendia. Beheragotik ez da ikusten. |
Orain igoerako bidezidorretik goaz Er lakura jeisteko. Er mendia parean. |
Lakutxo horretan bikoiztuta. |
Bagoaz beheruntz, basoetan sartzera. Egun guztian izan ditugu begibistan Gouretteko mendiak. |
Arratsaldeko koloreak basoan. Ordu aldaketarekin, lehenago ilunduko du. |
Ayguebère-ko lautadan, orratzekin. Orratz horren ezkerrean dagoen kanaletik ere badago beste igoera bat, ibilbide zirkularra egiteko. Beti plan berriak buruan... |
Lurien. Ondo ikusten da igoerako azken zatia, gogorra benetan. |
Basoaz gozatzen. |
Gero Portalet gora goazela, Artousteko bidegurutzearen gainean geratu gara errepide ertzean. Udazkena topera dago hemen ere. |
Eta besterik gabe, mendatea igaro eta Tramacastillara. Biharko ere eguraldi segurua dago, beraz pentsatu beharko da zer egin. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina