Menua

ALPES

2016/10/14

PUNTA SUELZA /SUELSA 2972 mt La Cruz de Guardiatik (Serveto)

Ekialdean Chistau harana eta mendebaldean Bielsa eta Pineta harana ditu Punta Suelza-k, eta oso ikusgai da Aragoiko Pirineotako hainbat tokitik.
Ez da 3000 metrotara heltzen, oso gutxi falta zaio, baina paisaia ederrak eskeintzen ditu, eta ez da alboan dituen hirumilako batzuk bezain bisitatua.
Bide arruntena Ordiceto-tik dauka, baina bertara heltzeko pistak beti bota gaitu atzera, eta ondorioz ez genuen ezagutzen.
Mendiko blog batzutan "saltseatzen", Serveto-tik Cruz de Guardia-ra igotzen duen pistaren berri izan dugu, eta pistaren egoera nahiko ona dela jakinda, bertatik igotzea erabaki dugu.


2016-10-07 Tramacastillatik atera gara eta bi ordu eta laurdenean heldu gara Chistau haraneko Serveto herrira. Hortik 10,5 km-ko pista jarraitu dugu Cruz de Guardia leporaino. Pista egoera nahiko onean dago, eta arazorik gabe igo daiteke. Serveto-ko lur-sailak eta Cotiella mendilerroko tontorrak.

Txabolak eta lur-sailak terrazetan.

Pistatik igotzen hainbat aldiz geratu gara inguruko paisaiaz gozatzeko. Cotiella mendikateko mendiak.

Cruz de Guardia-tik Chistau harana (ezkerrean Plan herria geratzen da), eta Cotiella

Berez lepoa hor goian dago, baina ezin da bertaraino joan kotxez. Hemen utzi behar da kotxea. 2110 metrotara gaude eta 970 bat metroko desnibela daukagu hemendik. Ez da oso handia. Goizeko 9:15ean hasiko gara oinez.

Berehala heldu gara Cruz de Guardia lepora eta aurrean ditugu Soum de Ramond-Perdido-Cilindro eta Astazouak, Pineta zirkoaren gainean.

2,8 km-ko pista daukagu oraindik, hasieran laua, eta jetsiera apur bat ondoren, Pardina txabolara heldu arte. Ez da astuna egiten, ikaragarrizko paisaia ikusten baita.

Pistatik ikusten dugu goian gaurko helburua.

Gauen izotza egin du goietan eta tenperatura baxua egiten du oraindik. Berotuko gara aldapa hasten denean.


Pista, Pardina txabolaraino heltzen da. Hortik gora hasten da aldapa.

Pardina txabola. Ez dakigu oso seguru dagoen harkaitz handi horrekin bere atzeko partean.

Hau da gure hipotesia.

Pardina behean ezkerrean utzi ondoren, Suelza-ren bizkarraren bila goaz. Beste txabola baten ondotik igaro eta kanal harritsu batera sartuko gara. Bidea oso ondo markatuta dago mugarriekin, eta nahiko begien bistakoa da.

Kanala gainditu ondoren, Suelza-ren bizkar zabalean gaude, eta garbi dago norabidea. Dena goruntz, ertzera heldu arte.

Malda tenteak belar artean. Hemen mugarri batzuk erdi izkutatuta daude belarrekin, baina ez dago zalantzarik. Fondoan, Eriste tontorrak ikusten dira.


Behean ikusten da Cruz de Guardia lepoa eta Cotiella mendikatea atzean.
Pineta harana, Hiru Mariak eta Hiru Sororeak.

Eristeak, Sahún mendatearen gainean.

Bagoaz hurbiltzen.

Ezkerrean Barleto lakuak ditugu. Jetsiera hortik egingo dugu.

Punta Fulsa ere ezkerrean daukagu.

Altuera irabazten ari garen heinean mendi gehiago azaltzen zaizkigu, Vignemale esaterako.

Barleto goiko lakua.

Jetsierako bidea aztertzen. Atzean, Perdido eta beste Sororeak eta Marietaz aparte, eskuinean Robiñera eta Munia mendilerroa ditugu.

Sarrio talde ederra. Gu bakarrik gabiltza mendian...

Hau da azkenengo zatia. Atzeko horma ezkerretik gainditzen da, ez du inongo zailtasunik. Tontorra eskuinekoa da.

Hau da aurrean daukaguna. Aspaldiko gogoetak datozkigu. Ertz horiek ondo ezagutzen ditugu, eta Biados-etik Posets-era igoera ere bai.

1987an Posets-en Biados-etik igo ondoren.

Posets-eko ertzean.
Baina berriz gaurkora etorrita, azkenengo zati horren bila goaz.

Belardiak utzi eta harri artean sartu gara. Ertzetik igoko dugu azkenengo hormaren azpiraino. Erraza da.


Orain hormaren azpira heldu eta ezkerrera hartzen da gora igotzeko.

Horma gainditu ondoren, oso hurbil gaude tontorretik. Paisaia... zer esan...ikaragarria.

Bertan daukagu tontorra. Bi ordu t' erdi egin ditugu kotxetik. Igoera oso iritsgarria, nahiz eta aldapa tentea izan.

PUNTA SUELZA (2972m). Hirumilakoez inguratuta. Ezkerretik hasita, Bachimala-Punta del Sabre, Lezat, Quayrat,, Gourgs Blancs, Seil de la Baquo, Perdiguero, Veteranos, Gemelos, Posets, Espadas,...

Gure azpian Ordiceto-ko urtegia. Hortik da igoera arruntena, baina bertara igotzeko pista ez da batere aproposa kotxe normalentzat.

Gure mendiak eskeintzen dituen paisaiak.


Ezkerretik hasita, Picos de la Pez, Abeillé, Marcos Feliu, Petit Bachimala, Punta del Ibón, Punta Ledormeur, Gran Bachimala, Punta del Sabre.
Batoua edo Culfreda, Balinet eta Guerreys.

Midi de Bigorre ere ikusten da.

Erdiko planoan Munia-ren ertza eta Turon de Neouvielle-Tres Consejeros-Neouvielle-Ramoun atzean.

Munia mendilerroa.

Soum de Ramond (Añisclo)-Perdido-Cilindro-Marboré.
Argualas-Algas, Garmo Negro, Pondiellos, Arnales-Infiernos eta Vignemale mendikatea.

Chistau haranera begira. Gustora egon gara tontorrean, nahiz eta fresko dagoen. Alde guztietara ditugun ikusmenak izugarriak dira.

Tontorrean, duela gutxi igo dugun Cotiella-rekin atzean.

Jeisteko Iparmendebaldeko ertza jarraituko dugu. Eskuinean ipar isurialde malkartsua daukagu. Ertzetik egingo dugun ibilaldia laburra da. Eskuineko tontortxo horretatik ezkerrera hartuko dugu eta inongo biderik gabe jetsiko gara harrobitik.

Orain Punta Fulsa-ren piramidea izango dugu oso gertu.
Sekulako itxura du Punta Fulsa-k.

Jetsiera nahiko erosoa da, eta eskuineruntz etorri gara, Cao laku ederraren gainean agertu arte.

Cao lakua gure oinen azpian eta Fulsa mendia haran eder hau babesten. Atzean Pineta eta harana inguratzen duten mendiak, Sororeak, Robiñera, Munia,... eta Vignemale atzerago.

Cao lakuaren gainetik, eskuinera hartu dugu berriz, Barleto lakuetara hurbiltzeko norabidea jarraituz.

Bizkarra ematen Punta Fulsa-ri. Atzean, Robiñera eta Munia mendilerroa.

Hau da, gutxi gorabehera, egindako jetsiera. Cao lakua ezkerreko labarren azpian geratzen da.

Barleto goiko lakua eta igoerarako jarraitu dugun ibilbidea goiko ertzetik. Orain, lakuraino joan gabe, eskuinetik joan gara beheko lakuaren gainean dagoen kanal batetik jeisteko.

Beheko lakura jeisten kanaletik.

Barleto beheko lakuaren ertzetan.

Suelza-ren tontorra goian, eskuinean geratzen da. Eskuinetik igo dugu eta ezkerretik jetsi. Bakar bakarrik gabiltza egun guztian.

Lakutik ateratzen den uharraren ondotik jetsi behar da bidezidor oso estua jarraituz, eta ondoren gure ezkerrera (eskuinera argazkian) hartu igoerako bidera heldu arte.

Heldu gara igoerako bidera, eta horrela ikusten da lakutik hona etortzeko jarraitu dugun bidea.

Orain Pardina txabolara jetsi eta pista jarraitzea baino ez zaigu geratzen.

Putre ugari dabiltza pista ondoan. Badaukate zerbait jateko...

Arratsaldeko hiruretarako kotxean gaude bueltan. Ibilbide nahiko erosoa eta interesgarria ea 3000 metrotara heltzen den mendi bakartia igotzeko. Gustora geratu gara. Orain pistatik behera goaz Serveto eta Sin herrietako txabolak eta larreak ikusten albo batean.



Sin herria. Serveto baino apur bat beherago geratzen da.

Sin. Chistau haraneko herri dotorea.


Serveto-n pista hasieran dagoen mapa.

EniEn bikotearen blogean dauden mapak. Guk ibilbide berdina egin dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina