Midi-ren tontorrean 1982an kuadrillakoekin. Seguruen hau izango da Piriniotan gehienetan igo dugun gailurra, 8-9 aldiz. |
Lepora igo ondoren, Pombie aterpera jetsiko gara. Midi aurrean daukagu eta Suzon lepoa ere bai. Dena ondo badoa, hortik itzuliko gara. |
Midi Txikia eta Handia. |
Iturria Peyreget lepora doan bidean. Goian, Petit Midi-ren ertza. |
Bide ondoan dagoen laku txikiaren ertzetik. |
Peyreget-eko beste lakua. Hau izkutuago dago eta oso dotorea da. |
Peyreget lepoa goian. Jende ugari dabil bide honetan, baina behin lepoa igaro eta parkeko bidea utzi, ez dugu inor ikusiko Suzon lepora heldu arte. |
Peyreget lepoan. Hemen bertan hartuko dugu eskuinera, Midi Txikiaren azpitik. Oraingoz bukatu dira bide erosoak. |
Bi Midiak eta Aragon Puntari begira. |
Midi Txikiaren hormen azpitik. |
Hori da zeharkatu behar dugun lehenengo bretxa, Cornes-ena. Hau izango da aurrerantzean egingo duguna, bretxa batera igo, zeharkatu eta jetsi, baina gero eta malda handiagoak dituzte ondorengoak. |
Atzera begira, Peyreget mendia. Lepoa izkutuan dago. Zeharkatu dugu lehenbiziko harritza. "Adarren" bretxara heltzen ari gara bloke artean. |
Midi Txikia gure gainean. |
Cornes lepoa. |
Hemendik, Bious Artigues urtegia, Gaziès eta Aule aldera doan harana bere gainean eta Pic Cézy eskuinean. |
Petit Pic eta Embarradère-ko horma ilunak. |
Embarradére. Midiren alde basatiena. |
Moundelhs-en iparraldeko zirkoa, Autrichiens bretxa eta bertara igotzeko korridorrea eskuineko hormen azpian eta Cèzy, Pic de Ger eta Gourette-ko gainontzeko mendiak atzean. |
Harritza hau zeharkatu behar dugu, erdian dagoen bloke handi horren azpitik, gero bretxa doan korridore malkartsua igotzeko. Moundelhs-en iparraldeko zirkoa. |
Baina lehenbizi, Cornes bretxatik jetsi behar da. Aldapa handia hemen ere. |
Jetsiera horretan. |
Embarradère-ko horma ilunak gainean. Azpitik goaz. |
Plaka horiak. |
Bloke artean hemen ere. Hau da udako gure "sinoa". |
Autrichiens bretxaren azpian. Beheko zati hau izango da latzena, harri txikietan labaintzen... Ondorengoa, nahiz eta malda handikoa izan, hobeto igotzen da. |
Bretxako korridorean. Zailena igaro ondoren. |
Bretxatik aurrean ikusten dugu azkenengo lepoa, Moundelhs. Baina ez da erraza bertara heltzea. |
Autrichiens-etik atzera begira, Cornes lepoa eta egin dugun jetsiera hona igo baino lehen. |
Izas Austrichiens-era heltzen. Gogorra izan da. |
Autrichiens-etik Moundelhs-en hego zirkora jeisten. Jetsiera hau oso "potentea" da. |
Destrepe txiki batzuk ere egin behar dira. |
Ipar alde honetan ikusi dugun bizitza bakarra, sarrioena izan da. |
Atzera begira, Autrichiens-etik jeisteko dagoen horma. |
Sarrioak lasai zeuden Midiren hormen babesean, baina heldu garenean berehala jetsi dira zirkoaren beheko aldera. |
Azkenengo bretxara igotzen. Hemen ere, nola ez, aldapa latza. Atzean, Autrichiens eta Moundelhs-en hego zirkoa. |
Moundelhs bretxa igaro (atzean ikusten da) eta bidezidor estu bat dago Suzon lepora joateko. Hodeiak gero eta ilunagoak daude, baina lortu dugu ipar alde horretatik irtetea, eta orain lasaiago gaude. |
Suzon lepoa baino apur bat gorago atera gara, Midiren bide arruntaren azpian. Aski ezaguna egiten zaigu igoera hori. |
Pombie-ra doan bidean. Midiren azpian, baina alde zibilizatuan. Berriz mendizaleekin egin dugu topo. |
Fouquier bidea doan hormaren azpian. Gazte denborak gogoratzen... |
Bide erosoa jarraitzen. |
Pombie gaineko horma eta orratzak. |
Pombieko lakua eta Midi. |
Zirkuitoa bukatu dugu eta Anèou-ra bidean goazela, badirudi hodeiak desagertze aldera egiten ari direla berriz. |
Bidean aurkitu dugun artzai emakume hau ondo prestatuta dago. Ardiak goruntz eramaten ari da. |
Recording 2000an. |
Semea eta ilobarekin Midira igotzen. |
Hau izan zen gure azkenengo igoera Midira. |
Hauentzat aldiz lehena. |
Asko gozatu zuten. |
Bukatzeko, Tramacastillan ekoizten duten garagardoa. Altuerara egokitzeko bikaina! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina