Pistatik basoan. |
Atzoko parajeak, Moledizos, Bermeja, Torre del Collado Verde, Ciega, Pambuches, Arestas,... |
Pista bukatzen denean, oso ondo markatuta dagoen bidezidor dotore batetik jarraitzen dugu basoan. Zati hau polita da. |
Gaur ere ilargia keinuak egiten. |
Ten eta Pileñes "qué grandes peñes", eta Maciédome eskuinean (hau da biharko helburua). |
Jario. Horren atzean dago Vegabaño. |
Basotik atera garenean, ezkerrean Freñana harana eta eskuinean La Iglesia harana bereizten dituen mendilerroan gaude, eta ikuspegi ederrak ditugu alde guztietara. |
Joyas de Freñana (hemen daude Cares ibaiaren iturburuak), eta Gildar ezkerrean eta Cebolleda jarraian. |
Freñana harana behean uzten dugu. Goitik zeharkatuko dugu Gildar aldera. Horretarako, sasi artean abereak sortutako bidezidorrak jarraituko ditugu. Intuizioa behar da bide egokienak hartzeko. |
Zeharkaldia bukatu ondoren, Cebolleda-ren azpian dagoen zirko txiki honetara igo dugu. Azkenengo zatian mugarriak daude. |
Zirkotik berehala hartzen da bi tontorren artean dagoen lepoa. Behean daukagu zirkoa, eta atzean, mailaka, Panderruedas mendateko Peña la Rocha, Jario ondoren eta Beza-Canto Cabronero atzean. |
Putzu batzuk irauten dute zirkoan, nahiz eta oso lehorra egon dena. |
Cebolleda. Orain atzean utziko dugu, gero joango gara, ertz hori jarraituz. |
Gildarrera igotzen. Oso erraza da, bidea dago tontorreraino. Atzean, Cebolleda. |
Atzera begira, Freñana harana zeharkatzeko egin dugun ibilbidea. |
Gutxi geratzen zaigu Gildar gailurrera heltzeko. Eskuinean, Torre del Hoyo de Liordes eta Torre Salinas, Pandetrave mendatearen gainean. |
GILDAR (2078m). Pikosetako lehen mailako behatokia. |
Bezperako inguru bertikala, Pambuches kanala eta arrakala eta Arestas Dorreak. |
Eta baita bezperako bigarren zatia, Parda Dorrea, Hoyos Llorosos, Bufon kanala eta Bolo eta Pambuches-eko zelaia hormen azpian. |
Gildarretik lepora jetsi eta Cebolleda-ra igotzen gaude ertza jarraituz. |
Leiho kuriosoa ertzean. Beheko zirkoko putzuak ikusten dira. |
Ertz hau nahiko laburra da, baina oso entretenigarria. Ez da zaila, baina pare bat pasartetan adi ibili behar da, dexente estutzen baita. |
Atzean beti Pikosetako Palanca, Llambrion, Friero, Salinas,..., eta Gildarretik Pandetrave mendatera doan mendilerroa. |
CEBOLLEDA (2054m). Ondoan, Gildar eta atzean, aurretik aipatutako Pikosetako mendiak. |
Ondoren, ertza jarratu dugu, hurrengo lepora jetsi eta berriz igoerako zirkora jeisteko. |
Berriz zirkoan gaude eta ondo ikusten da, erdian, bi tontorren arteko lepoa. Ezkerrean Gildarren gailurraurrea. |
Joyas de Freñana-ra jeisten. Gildarren tontorra ezker ezkerrean dagoena da, nahiz eta hemendik aurrekoa dela dirudien. |
Zeharkaldia bukatu ondoren, Freñana gaineko mendilerroan gaude. Ah ze lehorra dagoen dena! |
Freñanako txabola. |
Pagadian sartuta. Eskertzen da itzala. |
Oso polita da basoko bidea. |
Pagoen bizarrak. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina