Menua

ALPES

2016/08/29

COTIELLA 2912 mt, COTIELLETA 2711 mt. Armeña zirkotik (Barbaruens)

2016-07-24 Tramacastillatik atera gara eta pare bat ordutan Barbaruens herrira heldu gara. Herritik gora hiru bat km igo ditugu pistatik eta hor dagoen aparkalekuan utzi dugu kotxea. Pista, horrerarte behintzat, ez dago egoera oso txarrean. Beste kotxe batzuk ere badaude. Goizeko 7:15 ean hasi gara oinez. Igoera luze eta gogorra daukagu aurrean.

Aparkalekutik, malda handiko bidezidor bat igo dugu GRaren markekin topo egin arte. Orain marka hauek jarraitu behar ditugu Armeñako aterpera heldu arte.


Reduno mendiaren azpitik goaz.

Eskuinean, Llosat mendia eta Saravillo-ra joateko hartu behar den lepoa

Reduno. Hortik erortzen diren bi edo hiru uhar zeharkatzen dira.

Armeñako Iboiaren lepora igotzeko azkenengo aldapak.
Lepora heltzen. Armeñako zirkoa aurrean, Llosat eta D'Espouy mendien arteko ertza.
Armeña zirkoko tolesturak.

Aterpea. Baina oraindik urruti geratzen zaigu.

Metro batzuk galdu behar ditugu lakura jeisteko.

Paraje bukolikoa lakuaren inguruan. Hau izango da eguneko toki lasaiena.

Horma horien azpian dago aterpea.

Armeñako aterpera heltzen. Ordu t'erdi behar izan dugu kotxetik hona.
GRa hona dator eta hemendik Saravillo-ra jarraitzen du eskuineruntz. Guk hemen ezkerrera hartu behar dugu.

Aterpea barrutik. Aterpe irekia da eta egoera nahiko onean dago. Han zegoen bikote batek esan zigun ura zela arazoa, inguruan dagoen iturria ez bait zegoen baldintza onetan eta errekatxotik hartu behar zela ura. Baina behi ugari zebilen errekatxoaren ertzetan...

Aterpea behean utzi eta goruntz goaz. Oraindik 1100 metroko garaiera-aldea geratzen zaigu tontorrera.

Ilargia Cotiella eta D'Espouy mendien artean.

Armeña zirkoko mailak gainditu behar ditugu. Beti goruntz, ez dago atsedenik.

Zorionez, edelweis ugari daude, eta hau ikusteak poztasuna ematen du.

Aurrean daukagu Cotiella, baina bide latza geratzen zaigu.


Hori bai, bidea oso ondo markatuta dago mugarriekin.

Espouy mendia eskuinean daukagu.

Atzera begira hau da ikusten duguna.

Mendi lehorrak dira hauek.

Cotiellaren hormen azpian gaude. Hemendik aurrera dena harria izango da.

Elurgune txiki batzuk ere geratzen dira, eta baliatu egin behar.
Erdian daukagu lepoa. Horma hori gainditu behar da.

Hormaren azpira igotzen. Gogorra da hau...

Horman, trepada errazak daude baina harri solte askorekin. Ez da zaila, baina adi ibili behar da.

Cotiella eta Cotielleta-ren arteko lepora irteten.

Lepotik eskuinean, Cotiella. Orain zeharkaldi luzea egin behar da ezkerreruntz, beste lepo batera heltzeko.

Eta ezkerrean (gure atzean), Cotielleta. Ahuntz talde handia dago lasai lepoan.

Gu zeharkaldian goruntz, eta aterpean lo egin duten beste mendizale batzuk beheruntz. Eskuinean ikusten dira lepoa eta Cotielleta.

Bigarren lepotik (Las Neis) 200 metroko aldapa geratzen zaigu tontorrera.

Las Neis lepora irteten. Beste trepadita txiki batzuk.

Las neis lepo eta tontor zabalaren gainean. Atzean, Ainsa ondoko Mediano urtegia ikusten da.

COTIELLA (2912m). Bost ordu kostatu zaigu kotxetik hona. 1500 metroko garaiera-aldea baino gehiago...

Panorama izugarria daukagu. Nahiz eta hodeiak egon mendi garaietan, nahiko ondo ikusten ditugu. Hemen, Clarabide tontorrak eta La Soula ingurua.

Maladeta eta Maldito Mendiei begira.

Armeña zirkoa eta aterpea kokatuta dagoen ingurua. Hortik igo dugu.


Mobisón mendiak (uste dugu) eta Santa Isabel eta Plan aldea. Ez dugu denbora asko egin tontorrean, jetsiera oso luzea geratzen zaigu eta. Zerbait jan eta edan eta toki beretik beheruntz.

Las Neis lepotik beste lepora egin behar dugu zeharkaldira jeisten.

Cotielletaren lepora heldu garenean, inertziaz, tontorrera igotzea erabaki dugu. COTIELLETA (2711m). Hemendik, Cotiella.

Peña Montañesa.

Cotielletatik lepora jetsi ondoren, tontorrera begira.

Lepotik behera daukagun horma. Bi mendizale beheko partean. Zain egongo gara hoiek aldegin arte, harriak ez botatzeko.

Cotielleta, lepoko hormatik ikusita. Itxura ederra dauka.

Horma jeisten.


Destrepeak bukatu ondoren, tarte gogorragoa harria artean.

Cotielletaren hormekin.

Kolore desberdinetako lorak harkaitz artean.

Cotiella aztean uzten.

Edelweisak. Ehundaka daude eta oso zaila da ez zapaltzea baten bat.

Edelweisen lorategian!

Aterpera heltzen.

GRaren balizak aterpean. Baina gu ez goaz horruntz...

Aurreko baliza horrek horra bidaltzen du. Gu Armeñako lakura goaz.

Oinak lasaitzeko zelaia lakuaren ondoan.

Eta lakua.


Toki aparta.


Eta igoerako bidea jarraituz, kotxea daukagun aparkalekura jetsi gara. Bidean marrubi goxoak jateko aukera ere izan dugu. Millorriak (milenrama) ere jaso ditugu aitxitxarentzat. Azkenean, hamar bat orduko ibilaldi gogor eta ederra izan da. Bagenuen gogoa Cotiella ezagutzeko.

Barbaruens herria.