Azkenean, goizeko 10:30etan animatu egin gara. Hodeiak hor jarraitzen dute, eta goiak denak hartuta daude, baina bidea PRaren seinalekin balizatuta dagoenez aurrera goaz. Ea noraino heltzen garen... |
Santa María del Puerto herria Somiedo mendatean eta Peña Chana eta Picos Albos. Babia aldera eguraldi hobea dago. |
Pista bukatu eta aurreko zelai horretan eskuinera hartu behar da. Hau da markatuta ez dagoen zatia, posteak erorita baitaude. Goian hodeiak. |
Lurrean gauza politak. |
Zalantzaz beteta geundela, goitik zetorren ganaduzale honekin egin dugu topo. Azalpen oso baliagarriak eman dizkigu. Orain lasaiago goaz. |
Atzera begira, Somiedo mendatea eta Babiako tontorrak. |
Alto Prefustes ibarrera heldu gara eta Penouta mendi dotorea daukagu eskuinean. |
Cerezalinas iturria bidean. |
Boquete Mozarra. Ibar txiki eta polita. Eskuineko lepotxo horretatik sartu gara hona. |
Eta bapatean, Cornón daukagu bistara. Baina oso urruti dago oraindik. Dena dela pozgarria da helburua ikustea. |
Peñas del Robezu (Peña Blanca) eta Penouta. |
Alto Prefustes ibar hau zeharkatu behar dugu. Cornón ikusten dugu. |
Orain Las Mozarras ibarra zeharkatu behar dugu. Gero guk, eskuinetik egingo dugu mendiaren oinerako hurbilketa. Erditik ere joan daiteke. |
Arrabioa. |
Cornón, isats dotore batekin apainduta. |
Cornón-en azpiko ibarra, putzu eta xirripaz beteta dago. |
Asta-ren orratzak eta Cornón. Hemendik aurrera oso ondo bereizten da bidezidorra. Gainera tontorra ikusten dugu, beraz hasi gara helduko garela pentsatzen. |
Asta-ren azpira igotzen. |
Somiedo mendatean berriz sartu dira hodeiak. Gure ibilbidea ikusten da. |
Orratzen azpian. |
Azkenengo zatia. 200 bat metroko garaiera-aldea. |
Asta ere behean utzi dugu. Hodeiak sartzen Asturias aldetik. |
Azkenengo malda gogorretan. Sorbeltz ugari dabil goian. |
Asturias alde guztia hodeipean eta Leon aldea garbi. Banalerro naturala. |
CORNON (2188m). Somiedoko garaiena. |
Buzoia. |
Cogollo de Cebotcheu, burua hodei artetik ateratzen. |
Oso urruti bi Ubiñak. |
Gure ibilbidean hodeiak sartzen eta irteten ari dira, jolasean. |
Toki beretik jeisten. |
Asta-ren oinera heldu eta gero beheko putzuetaruntz. |
Lorategi ederrak ere badaude Alto Prefustes ibarrean. |
Orain Muxaven, lehengo itsas berberarekin. |
Kuriositatea du zaldi honek. |
Zaldi multzoa Boquete Mozarra-ra bidean. Orain behelainoek inguratu gaituzte. |
Lilura berezia du itsas arteko bideak, behelainoekin... |
Ibilbidea. |
LA CUETA, 1460 mt. Leoneko herri garaiena. Ostatu honetan igaroko dugu gaua. Aste Santuan ezagutu genuen eta gustatu zitzaigun tokia. Bertako familia da urte guztian bertan bizi den bakarra. |
Eliza. |
Herria elizatik ikusita. Orain, udan, biztanle gehiago daude. |
Ilunabarrean espektakulu ederra ikusteko aukera izan dugu. 2000 bat ardik osatutako artaldearen transumantzia Goi Ordokitik Somiedoko larretara. |
Bost bat artzai eta dozena bat mastin dihoaz beraiekin. Gaur mastinak oso lasai doaz, bihar izango ditugu abenturak... |
Baina hori baino lehenago, afari eder bat, baratxuri zopa goxoarekin. Bihar, beste historio bat. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina