Ferrata bidea "El Caliz". Aste bukaerarako helburu bat. |
Etxe eder hau salgai dago. |
Kardoa. |
Bostak. Lau amama erdikoa babesten. Nahiz eta Manzaneda auzora kotxez joan daitekeen, oinez joango gara, inguruaz gozatzera. |
Pasiada polita Sobako inguru urrun hauetatik. |
Errosarioko Ama Birjinaren baseliza. |
Manzaneda auzoko azkenengo baserriaren ondoan dago baliza hau. Etxe horren ondotik hartzen da mendira igotzeko bidezidorra. |
Rozas behean utzi dugu. |
Bagoaz goruntz, Manzanedako baserriak atzean ditugula. Lehenbiziko zatia belartsua da. Bidezidorra estua da baina nahiko ondo jarraitzen da. |
Lapiazera sartzera goaz eta malda gero eta handiagoa. Harrituta gaude bidea oso ondo markatuta dagoelako (akaso pintura gehiegi). |
Lorategi eder eta ugari ikusiko ditugu lapiazaren artean. |
Igoera ez da luzea eta gozatzekoa da. Ez da zaila, nahiz eta adi ibili behar den non zapaltzen den. Gainera aterri jarraitzen du, nahiz eta ez ikusi ezer. |
SAN VICENTE. Buzoia. |
Ramales herria behelaino artean. Ikuspegi ederreko mendia da, baina gaur ez da horretarako eguna. |
Jetsiera toki berdinetik egingo dugu. |
Manzaneda. |
Manzaneda eta Rozas artean dagoen etxe batetako lorategi eta lora dotoreak. |
Leptospermo |
Gazania |
Gizonaren adierazpenak entzuten. |
Elizako giltza ere ez da makala. |
Bazkaldu ondoren eta nahiz eta euri lanbroa izan "El Cáliz" ferrata ezagutzea erabaki dugu, horrela bihar taldeko guztiak egin ahal izateko. |
Ezkerreko horma hori izango da seguruen zati ikaragarriena. Horren ondoren dator tibetar zubia. |
La Barguilla Kanpinean afaltzen, ederra afaria, ederra tokia. |
Hurrengo egunean 2016-06-05. Ferrata hasteko prest. Gaur eguraldi ona eta terreno lehorra. Hobeto! |
Erne! |
Ttipi, ttapa!! |
Kendu, jarri, kendu, jarri, kontzentrazioa! |
Soba harana gure oinpean. |
Dirudiena baino errezagoa da. |
Tibetar zubia pasatu ondoren berehala bukatzen da bidea. |
Pozik, ondo joan da dena... |
Atzeko aldean, bezperan egindako mendia, San Vicente. |
Elgoibartarrak. |
Karrantza Bailaran bazkaltzen... Bi egun eder igaro ondoren, gustora etxerako bidean. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina