Menua

ALPES

2016/04/21

Garrastatxu, ODERIAGA 1231 mts Gorbeia mendikatea

2016-04-16 Ez dugu ezagutzen Garrastatxu, eta Euskal Herriko Itzuliko etapa ikusi ondoren, bertatik abiatzen den mendiko planen bat antolatzea bakarrik falta zitzaigun. Horrela ba, heldu gara Garrastatxura goizeko 9etarako eta bakar bakarrik gaude toki dotore hau ezagutzen.



Arabako zezen plaza zaharrena omen da baselizaren ondoan dagoen eremu itxia.


Hasieran pista bat jarraitu behar da, baina berehala hartuko dugu pistaren ondotik doan bidezidorra. Lehenbizi Oderiagara igotzea nahi dugu ( aspaldi egonda gaude, baina Orozko aldetik), eta gero eguraldiak uzten diguna. Nafarkorta daukagu aurrean.
Pista alboan utzi dugu eta belarra zapaltzen goaz, erosoago.

Atzera begira, Garrastatxu eta Garobel mendilerroa, Txarlazo eta abarrak.


Eguraldi ederrarekin abiatu gara baina hodeiak ugaritzen hasiak dira. Hasi gara pentsatzen ezingo dugula askoz gehiago egin...



Artzaintzaren bidea jarraitzen ari gara.

Araneko Harria. 1308. urteko abenduaren 24an otso batek Arane baserriko neskato bat jan zuela dio bertako idazkunak.

Araneko Harria igaro eta metro batzuk pistatik egin ondoren, Oderiagara doan malda belartsua hartu dugu. Batzuk guk baino presa gehiago daukate dirudienez.

Oderiaga eta Gorbeia atzean. Hodei beltzak daude, baina oraindik ikusten da.

Ertzera heldu eta ezkerrean Itxinako hormak ditugu. Axkorrigan, uraren kanala, Atxak,... Hainbat aldiz ibilitako tokiak.

Tontorrera heltzen. Hodeiak gero eta beltzagoak.


Ipergorta, Gorosteta, Gorbeia. Ipergorta aldera jarraitzeko asmoa genuen, baina gero eta gertuago ikusten dugu txaparrada baten arriskua eta behera itzultzea erabaki dugu.
ODERIAGA. Atzean Aldamin eta Gorbeia.

Buzoia.



Orozkoko Urigoiti auzoa.
Toki beretik jeisten.


Oso gertu daukagu txaparroia...

Baselizatik gertu dagoen baserria. Ur minerala.

Baselizara heldu eta izugarrizko txaparroia hasi da. Justu justuan heldu gara, busti babe. Bertan dagoen tabernara sartu gara eta, sutondoan goxo-goxo, ogitarteko ederrak jan ditugu.

Atertu duenean, azkenengo bisita baseliza eta zezen plazari. Xarmagarria da multzoa.

Txaparroiaren ondorioak.



Baranbio. Hemendik igotzen da Garrastatxura. Bide estua baina orain oso ondo asfaltatua. Asko gustatu zaigu tokia, eta ibilaldi desberdin dexente egiteko aukerak eskeintzen ditu. Gorbeiara sartzeko beste bazter bat.
http://www.senderioja.es/pais-vasco/289-oderiaga-desde-la-ermita-de-garrastatxu

2016/04/20

ITZAGA 1361 mt- GONGOLATZ 832 mt (Ardanatz-etik)

Ardanatz, Izagaondoko Udaletxea. Itzagara igotzeko etorri gara hona. Piriniotara joan eta etortzerakoan, autobian dagoen kartel batean agertzen da, eta beti begira egoten ginen, baina oraindik ez genuen ezagutzen. Gaur da eguna. Eguerditik aurrera ekaitzak daude iragarrita. Ea goiza aprobetxatzen dugun...


Herriko kaleetatik hasi dugu ibilaldia.

Hasieran pistatik goaz mendira hurbiltzen. Herria atzean lagatzen dugu.


Pista utzi eta bidezidorra hartu dugu.



Hemendik aurrera, eta Larrondo lepoa hartu arte, ezpel eta pagoz osatutako baso ederretik joango gara, hormen azpira heldu eta pasabide dotore batetik igotzeko.


Markaje desberdina. Orain arte ez genuen halakorik ikusita.

Kuriosoa, landaretza lehorra, eta azpian berri, berria... Goiko partean gaude eta Elomendi daukagu parean.

Asfodeloak.

San Migel ermitara heldu gara. XI edo XII mendekoa omen da eta erromaniko estilokoa. 1230 m-ra kokatuta dago, gailurretik gertu, eta inguru guztia menderatzen.

Zuatzu eta Reta herriak, Izagaondoan.


Tontorrera heltzen.

Zaldi taldea tontorraren azpiko lepoan.


Ardanatz, tontorretik ikusita.

Beheruntz. Iruinea ikusten dugu.

San Migel.

Pagadira sartzera goaz berriz. Kontrasteak.




Ardanatzeko eliza.

Oraindik eguerdia ez denez, eta ekaitzak ez direnez agertu, oso gertu dagoen Iriso herrira etorri gara. Hemen ezagutzen ez dugun beste menditxo bat dago, Gongolatz. Bertako gizon horrekin hitz egin ondoren hartu dugu gorako bidea. Berak jende asko etortzen dela esan digu, baina gero ikusi duguna kontutan hartuta, ez dirudi horrela denik.

Galsoroak eta Ardanatz eta Itzaga.

Haritza.

Tontorrerako bideak oso itxita daude, eta kostatu zaigu bidezidor estu hau aurkitzea. Landaretzak jan egiten gaitu, eta ez du ematen jende asko dabilenik hemendik. Azkenean, mendi motza izan behar zena, bestea baino luzeagoa egin zaigu.

Azkenean lortu dugu tontorrera heltzea. Ez du inongo ikuspegirik, eta nahiko lan izan dugu bidezidor beretik jeisteko. Azkenean, badirudi badatorrela ekaitza.


Irisoko eliza. Dotorea hau ere. Gero, kotxera heldu garenean, euria hasi da eta errepidean jaso ditugu iragarritako ekaitzak. Baina ondo aprobetxatu dugu eguna.