Menua

ALPES

2015/12/09

MARUATX 1036 mt Degurixan. Araotzetik

Degurixa (896 m), Zaraia mendikateko toki zoragarri bezain izkutua da. Gu urtean pare bat aldiz joaten gara normalean inguru horretara, toki desberdinetatik, Mendiola, Urkulu edo Araotzetik. Degurixa inguratzen duten tontor gehienak ezagutzen ditugu, eta gaur, erdi erdian dagoen Maruatx tontor dotorera joango gara. Ez da lehenengo aldia, baina gustatzen zaigu.
2015-12-08. Goizeko 9:30etan gaude Araotzeko eliza ondoan dagoen aparkalekuan. Bertatik, zelaiak, baserri ederrak eta Andarto ikusten ditugu. Eduraldi aldaketa dago iragarrita eta eguerdirako euria, beraz ez dugu irteera luzerik planteatu.

Bertako PR ibilbidearen markak jarraituz baserri ederren artetik goaz goruntz, Santikurutz lepora.


Santikurutz lepoan PRa utzi eta ezkerrera dihoan pistatik jarraitu dugu, Andarto aldera. Eskuinean, Ugaztegi baserria geratzen da.

Andarto guztia zeharkatu ondoren, pista utzi (markatuta dago) eta eskuinera, Degurixara dihoan bide polita hartu dugu. Araotz aldetik sartzeko ohiko bidea da.

Degurixan. Beti bezala, zirrara berezi bat sortzen zaigu hona heltzerakoan. Gozamena da hemen ibiltzea, edozein urtaro eta eguraldirekin. Gaur tontorretan haize zakarra dabil, baina eremu honetan babestuta gaude. Aranguren mendia daukagu aurrean.

Toki askotatik igo daiteke Maruatxera, baina guk ea itzuli guztia eman, eta txabola honen paretik egin dugu igoera.

Tontorrera heldu baino lehen, mendi guztia zeharkatzen duen kobazuloa ikusiko dugu, baina jetsierarako utziko dugu bisita.

Tontorrera heltzen. Degurixako "poljea" gure oinetan.
Tontorrean (1036m).




Tontorrean haize gogorra dabil eta euri tanta batzuk ere hasi dira, beraz kobazulora jetsiko gara babes bila.

Hegoaldeko sarrera baxua eta estua da, baina iparraldekoa oso handia. Enkanto handia du tokiak.





Berriz lautadara jeisteko, kobazulotik bertatik eta hormen ondotik jeisten den "pasillo" dotorea jarraitu dugu. Labainkorra dago, baina oso estetikoa da.


Babesak mendiaren hormetan.

Maruatx eta bere kobazuloa eta jeisteko erabili dugun diagonala (Beste egun bateko argazkia da).
Santikurutz lepoan. Aberez betetako zelai ederrak eta Udalaitzen silueta atzean.

Hortik behera, PRa jarraitu dugu Araotzera jeisteko. Auzo desberdinak ikusten dira.


Gaurkoz atea itxita geratu da, baina seguru gaude berriz ere igaroko dugula. Azkenean ez gara busti, eta beste goiz eder bat pasa dugu. Degurixak beti merezi du bisitatxoa egitea.

1 iruzkin:

  1. Ma mandaste un correo-e que torpemente perdí sin leerlo. ¿ Qué cámara tienes y dotada con cuantos artilugios, que proporciona un equilibrio de colores y de tonos muy bueno; aún con tiempo gris ?

    ErantzunEzabatu