Arantzazutik atera gara Dururantz. Behelainoa eta euria tarteka. Bueltan datorren eskiatzaile batek goian elur asko dagoela esan digu. Gu materialik gabe. |
Durun. Eskiatzaile ugari. Aloña aldera joatea erabaki dugu. |
Pistatik goaz, beste oinezko baten urratsak jarraituz. Elur asko dago, bai. |
Aloñako gurutzera heltzen. Gaur ez da ikuspegietaz gozatzeko eguna. |
Baina gertuko gauzak dotoreak daude. Haizea eta hotza. |
Goian dagoen aterpeko sarrera. |
Barruan hobeto gaude. |
Gaur ez da asko erabili kanpoko mahaia. |
Udazkena agurtzen... Jetsieran, Durutik behera sortzen den lokatza saihesteko, Gomiztegi ingurura jetsi eta handik Arantzazura prestatu duten ezinduentzako bidea hartu dugu. |
Ibilaldi laburra, baina aurtengo udazkeneko lehenengo elurrak zapaltzeko, ondo egon da. |