Menua

ALPES

2014/11/25

ALLUITZ 1.034 m. KOKUZKULUtik F+

Alluitzera igotzeko alternatiba dotorea da hau. Igoerak ez du plantetatzen zailtasun handirik. Kanalean, gero eta bide nabarmenagoa dago. Lehendik ezagutzen dugu, eta gero eta errazagoa da bidezidorra jarraitzea, kobazuloaren oineraino. Gero, azkenengo zatian, aukera desberdinak daude, baina ondo aukeratuz gero, lehen mailako eskalada pausoak besterik ez daude. Hori bai, aldapa handia da kanal guztian, eta horrelako terrenoetan esperientzia edukitzea komeni da.


Atxartetik atera gara eta Asuntzera doan bidea jarraituko dugu kanalaren azpian kokatu arte. Oso polita dago inguru guztia.

Pagoen ezkerrean dagoen goiko harrobia da sarrera. Hau, Larrano-Urkulu kanalaren sarrera da, baina lehenengo zatia hortik igotzen da, eta gero zeharkatzen da ezkerrera, Kokuzkulura.

Larrano-Urkuluren beheko harrobia igotzen.

Izugarrizko kolorea dago behean uzten ari garen pagadian.

Hemen sartzen gara Kokuzkulura. Erreferentzia egokia, goiko kobazuloa da. Bere azpira heldu behar da. Ezkerrean ere, beste kobazulo bat dago.

Malda handiko igoera, baina erraza beti.

Kobazuloaren azpian dagoen belardian. Toki liluragarria da hormaz inguratutako zirko hau, ezkerrean Alluitz tontorra, gainean eta eskuinean Larranora doan ertza, Infernuzubi igarobide famatuarekin. Hemendik ikusten da ondo duen jauzia.

Tontorrerako azken zatian, zirkuaren gainetik. Lehen esan dugun bezala, ondo aukeratuta ez da zaila, baina bai aereoa eta eskuak erabiltzekoa. Zuzenean ateratzen gara tontorrera.

Nire buruaren gainean dago Infernuzubi pasabidea. Baina gaur egun oso haizetsua da, eta ez da hortik ibiltzeko oso aproposa.

Beraz, bide arruntetik egingo dugu jetsiera. Parean, Untzillaitz, Mugarra, Leungane eta Aramotz mendilerroa.

Aurrean, Udalaitz.

Asperen gainean.

Artola lepotik beheruntz.

Aitz-Txikiren hormak Artola leporuntz.

Hor goitik gatoz, Alluitz.

Atxartera jeisten bide arruntetik.

Urrestei ertza eta Untzillaitzera dihoan "Diagonal Handia".
Hiru bat ordutan egin daitekeen ibilbide dotorea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina