Telekabinatik irten eta pistatik gora goaz, Mandilarren azpitik. Atzean, Piedrafita herria eta Telera eta Partacua mendikatea. |
SABOCOS, gure helburua. Eskuineko sakongunetik sartu eta horma grisen azpian dagoen harrizko korridoretik doa bidea. |
Ibon de los Asnos eta Peña Roya. |
Lakuan pista utzi eta zuzen goaz goruntz. Atzean, Argualas-Infierno mendilerroa. |
Corona del Mallo, Cachivirizas eta Telera agertzen dira "Astoen" lakuaren atzean. |
Sabocosen oinera heltzeko maldetan. Atzean, lakua, Mandilar, eta atzerago, Punta Escarra. |
Jarraitu behar dugun bidea. |
Gauean hotza egin du, eta naiz eta goizeko 11ak izan, oraindik itzalean dauden tokietan izotza dago. |
Heldu gara harrizko korridorera. Hasieran bidea nahiko nabaria da eta ondo igotzen da. |
"Kutxillarrak" eta Peña Roya. Atzean, Collarada- Punta Escarra. |
Harri marroitik txurira pasatu gara. Zati txarrena hor dago, batetik bestera igarotzerakoan. |
Ertzera irteten. |
Ibon de los Asnos ezkerrean eta Sabocos eskuinean. |
Tontorrera hurbiltzen, aurrean Vignemale daukagula. |
SABOCOS (2757m). Tena bailararen gainean. |
Kromatismoa!! Tendeñerara doan gailurreria. |
Vignemale guztia: Clot de la Houndt-Pique Longue-Cerbillona-Montferrat-Tapou-Milieu |
Bi kolore!! Hasi gara jeisten. |
Zati gogorrena jetsi ondoren. Eskertzen da belar apur bat zapaltzea. |
Sabocosek osatzen duen zirkotik atera gara. |
Irlatxoa Astoen lakuan. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina