Haginaren ondoan dago San Juan de Río Mera eliza dotorea. |
Santibáñez-eko irudiak. Gero, hurbil dagoen Felechosa herrira joango gara afaldu eta lo egitera. |
Acebal leporaino Fornos arana zeharkatzen duen pista jarraituz egingo dugu. |
Senecio Jacobaea edo Santiago belarrak. Ugari daude eta izugarrizko kolore horia daukate. |
Plan desberdinak genituen prestatuta, baina behin Acebal lepoa hartu, lehenbizi Ubales lakuaren bila joatea erabaki dugu. Piornoz inguratuta goaz bidezidor estua jarraituz. |
Gure eskuinean, eta behean, Mericuería artegi eta larreak ditugu. Toki ederra. |
Ertzera irten eta izugarrizko ikuspegia daukagu. Lehenengo planoan, Brañagallones gainean dagoen Cantu L'Osu, eta aztean, Peña Santa eta Cornióneko gailur nagusiak. |
Tontorrerako azkenengo metroak. Atzean, besteak beste, biharko helburua, Torres dotorea. |
CASCAYON (1949m). Hau ez genuen planifikatuta, baina eguraldi honekin eta egun guztia izanda, ..., ba beste bat. |
Tontorrean, Ubales lakuaren gainean. Atzean, Cantu L'Osu, Tiatordos, Maciédome, Pileñes, Ten. Redes parke naturala. |
Orain zuzen jetsiko gara hor behean dagoen Acebal lepora, eta gero hasierako plana jarraituko dugu, Fornos, Peña del Viento eta Rapaína. |
Fornos arana eta Wamba pista. San Isidro portua eta Requejines-Ausente eta Toneo-Agujas mendilerroak, portuaren beste aldean. |
Torres, hemengo erregea, eta bihar jarraituko dugun ertza. |
Ubales lakua eta igo dugun txiler arteko aldapa. |
Fornos ezkerrean eta Peña del Viento. Bien arteko lepora igoko dugu eta lehenbizi ezkerrera eta gero eskuinera. |
Cascayón-etik Acebal lepora jeisten, txiler artean hemen ere. |
PICU FORNOS (1932m). |
Tontorretik, Brañagallones, Redes parkeko artegi ezagunena ikusten dugu. |
Fornos tontor airosoa. |
Peña del Viento-ra igotzen. Atzean, Cascayón, egin dugun zirkuitoarekin. |
Azkenengo metroak ertz zorrotz batetik dira. Ikuspegia izugarria. |
Atzekalderuntz, Cascayón eskuinean, eta Torresera doan mendilerro guztia. |
PEÑA DEL VIENTO (2000m). |
Ondoren, Agujas lepora jetsi eta Rapaína-ra igoko dugu. |
Agujas lepotik, Peña del Viento. |
Torres, eta bere ezkerrean, Valverde tontorrak. |
Rapaína. Hor goian dago tontorra. |
RAPAINA (2026m). Atzean, Tiatordos. Hemen eltxo pila daude eta ezin izango dugu denbora asko egin. Hau da gaurko azkenengo tontorra. |
Agujas lepora jeisten berriz. Toneo-Agujas eta Torres atzean. |
Agujas lepotik Acebal lepora joan beharrean, izenez Putzuen arana deitzen zaion zulotik ari gara jeisten. "Kardoen arana" hobe ez? |
Siemprevivak, beti bezain dotore eta koloretsuak. |
Erdi erditik jetsi gara. |
San Isidro portuko La Raya-n dagoen Puri taberna autentikuan. Txabola batean eta bi emakume nagusik kudeatuta, instituzioa omen da mendizaleen artean. |
San Isidro-ko "braña" eta artegiak. |
Pino-ko askaltegian irteera ederrari bukaera bikaina ematen. |