Menua

ALPES

2013/09/25

CHILOE-PUERTO VARAS 1. Partea

Zoriontsu etorri gara bidai honetatik. Guretzat oso berezia izan da. Semea Txilen dago ikasten apiriletik, eta gabonak arte ez da itzuliko. Bertara joan zenean, berehala pentsatu genuen aukera paregabea genuela inguru haiek ezagutzeko. Gure espektatibak gainditu egin dira bidaian eta, gainera, horrelako bidaiak egiten jarraitzeko zirrara sartu zaigu berriz ere.
Hemendik ez genuen batere prestatu. Madridetik Santiagorako hegaldia erosi genuen, eta bertan Santiagotik Calamarako beste joan-etorri bat. Horretaz aparte, semearekin Puerto Montt-en elkartzeko hitzordua genuen uztailaren 22rako busen geltokian.. Gainontzekoa, bertan joango gara erabakitzen.
Bidai oso bizia izan denez, hiru zatitan banatu dugu erreportaia.

TXILE Hiru asteetan.

1. Santiago: Uztailak 20-22


Uztailaren 20ko 12:40ean autobusa hartu dugu Elgoibarren Donostiara. Gero handik beste bat Barajasera, eta 21eko 00:20an hegazkina Santiagora. Hona goizeko 7:30etan heldu gara ( 6 ordu atzeratu ondoren erlojua). Santiagora heltzean egunsentia Andeen gainean ikusi dugu, eta negura gatozela konturatzen hasi.

Egun guztia daukagu Santiago ezagutzeko. 0ªko tenperatura. Duela ordu gutxi 38ª genituen Madriden. Lehenengo gauza, gauean Puerto Monttera joateko autobuseko tiketak hartu. Gero, ibili eta ibili...


Plaza de Armas eta katedrala.

Moneda Jauregia.

Kontrasteak!!

Azoka Zentrala. Izugarrizko giroa dago bertan, barazki eta arrain saltzaileak, erosleak, turistak, jatetxeak,...




Toki oso ona da bazkaltzeko. Era guztietako jatetxeak daude, eta batez ere arraina oso freskua eta ona da. Guk legatza ardo txuri goxuarekin.


Erreflejoak!!


Baskalostean Santa Lucia muinora igo dugu. Bertatik hiriburuaren ikuspegi ederrak ditugu, eta , hiriaren gainean, Andeak, erabat elurtuta. Gainera eguzkipean, tenperatura zerbait igo da eta gustora egoten da.




Asko harritu gara kaleetako eraikuntza askotan dauden margolan koloretsuekin.


Arratsaldeko 6etarako ilunabarra da. Ilargi betea daukagu Andeen gainean. Nekatuta gaude, baina ondo aprbetxatu dugu eguna eta desiatzen gaude autobusa hartzeko eta ea apur bat deskansatzen dugun...



Gaueko 9:15ean irten gara Santiagotik bus "semi-cama" batean. Ondo egin dugu lo bertan eta egunsentia Osorno hiriaren inguruetan ikusi ondoren, Puerto Monttera goizeko 10etan heldu gara.
2. Chiloé 22tik-25tera

Hunkigarria izan da hiru hilabete pasa eta gero semearekin elkartzea munduaren beste puntan. Eta berak proposatu digu Chiloé irlara joatea. Beraz, beste bus bat hartu eta bagoaz izen oso ebokatiboa duen irlara.

Purto Monttetik bi orduko bidaia da Chiloèko goiko ertzera, eta Chacao kanala zeharkatzen da ferryan. Gero, ANCUD herrira heldu gara.

Ancud-en hostal oso polita hartu dugu, logela itsasoaren gainean daujagu eta oso lasaia da. Garai honetan oso turista gutxi dabil eta ez dugu inongo arazorik izango lo egiteko tokiak aurkitzeko.

Hemen ere arraina oso ona da. Azokako jatetxe batean bazkaldu dugu.

Gero, digestioa egite aldera, paseotxoa "costanera" tik. Oso erlaxatzailea.


Hemengo itsasoak eta ostartzeeak tono oso bereziak dituzte. Negua da eta hotza egiten du, baina aterri dago. Beldur apur bat bagenuen, euri asko egiten duelako hemen, baina izugarrizko suertea izango dugu eta, bidai guztian, bakarrik egun batean erabiliko dugu aterkia.


Chiloé oso ezaguna da bere egurrezko elizen gatik. Hau Ancud-ekoa da eta bertan, elizen museoa dago.




Ilunabarra espektakularra da.

23an goizean Ancudeko toki interesgarriak ezagutzen ibili gara. Etxeak oso koloretsuak dira, eta egurra da nagusi eraikuntzetan.

San Antonio gotorlekua.


Azoka.


Tsunamien aurkako plana.



Kaian fauna dexente ikusten da.





Musika inprobisatzeko aukera ere daukagu. Gero arratsaldeko 4:30etan autobusa hartu dugu Chiloéko hiriburua den Castro-ra joateko.

CASTROko eliza irlako ederrenetakoa da. Bai barrutik eta bai kanpotik dena da egurrezkoa.


Palafito batean dagoen hostal batean gaude lo egiten, eta hau da 23ko goizean daukagun panorama, gosaltzen dugun bitartean.




Goizean bus bat hartu dugu eta CUCAOra etorri gara, irlaren beste aldean. Hau herri oso txikia da, baina CHILOE PARKE NAZIONALAren sarrera da.


Parkeak, Cucao lakua du alde batera eta itsasoa beste aldera. Hainbat ibilbide daude markatuta, eta guk El Tepual eta Hondartzako dunena ezagutu ditugu.


 Ekosistema desberdinak daude, baina landaretza da nagusi: tepak, zipresak, arrayanak, coigüeak,..., eta liken eta goroldio ugari.

Ibilbideak oso ondo zainduta daude eta gozamena da hor zehar ibiltzea. Gainera, hemen euri asko egiten du, baina guk eguzkia ikusteko aukera izan dugu. Eta apenas zebilen jenderik.


Gero, hondartza aldera joan gara eta bertako dunetan ibili gara, hegazti eta zaldien laguntza bakarrarekin.






Hondartzan bazkaldu ondoren, Cucaora itzuli gara berriz Castrorako busa hartzera. Egunean bi bus bakarrik daude, neguan behintzat.

Cucaoko elizatxoa.


Eta Castrora heldu garenean, herriaren beste aldean geratu gara Gamboa palafitoen auzoa ikusteko.




Afalostean, ilargi bete dotorea ikusteko aukera gure palafitotik.

25 goizean bus geltokian gaude PUERTO VARASerako busa hartzeko. Lau orduko saio daukagu aurrean, baina gustora goaz.



Chacao kanalean itsas txakur eta hegazti ugari ikusteko aukera daukagu.

Puerto Varas 25tik-28ra

PUERTO VARAS, Llanquihué lakuaren ertzean dago. Herri turistikoa da, baina garai honetan oso lasai dago (Ezagutuko ditugun toki guztiak bezala).

Hodei artetik sumendiak agertzen dira. Hau Osorno da.

Eta hau Calbuco.

Ilunabarra ikuste aldera, FRUTILLAR herrira etorri gara ordubeteko bus-bidaia eginda.

Teatro del Lago. Oso modernoa eta egurrezkoa. Orkesta eta bakarlari ezagun askoren kontzertuak egiten dira.

Eliza luteranoa. Herri hau alemanek sortu zuten, eta oraindik ere familia asko alemanak dira. Hau, etxe eta eraikuntzetan isladatzen da.




Oso lasaia da herri honetan ibiltzea, laku ertzean eta sumendiak ikusiz.

Uztailaren 26a Puerto Varas ezagutzeko aprobetxatu dugu. Badago etxe historikoen ibilbidea eta interesantea da. Alemanek eraikitako egurrezko etxe dotoreak baitaude.





Laku ertzetik ibiltzea ere gozamena da. Osorno sumendia.


27an bidai oso espektakularra egingo dugu. Lehenengo geldialdia PETROHUEn egingo dugu, ibaiaren ur-jauziak ikusteko.



Osorno sumendiaren azpian egiten ditu jauziak Petrohué ibaiak. Hau dena Vicente Perez Rosales Parkearen barruan dago.




Labaz osatutako kanal naturalen artetik dator ura, kantitate oso handian. Inpresionantea da!



Gero, Petrohué bertan katamaran hau hartu dugu TODOS LOS SANTOS lakua zeharkatzeko. Laku hau Arjentinako mugaraino heltzen da. Bi orduko bidaia egingo dugu joateko eta beste bi ordukoa itzultzeko.

Paisaia izugarria da, sumendiz inguratuta eta eguraldi bikainarekin. Urte guztian horrelako hamar ez dituela egiten esan ziguten bertakoek.



OSORNO sumendia.



PUNTIAGUDO sumendia. Izena ederki ipinita dauka.


TRONADOR mendia. Hau Arjentina aldean geratzen da eta inguruko Erregea da.


Eta asko gozatu ondoren PEULLAra heldu gara.


Peulla herri oso txikia da. Hamar bat etxebizitza, bi hotel ( garai honetan itxita) eta aduana zerbitzua daude. Baina inguruetan ibilaldi ederrak egiteko aukerak daude. Gu pare bat ordu ibili gara basoetan murgilduta.






Puntiagudo.

Osorno

Txile eta Norvegiako bikote batekin hostalean. Oso elkarrizketa aberasgarriak izan ditugu beste bidaiari batzukin. Gainera, horrela joan gara bidaia osatzen, jendearekin hitzegiten eta beraien iritziak entzuten. Hemen adibidez, zalantzak genituen nora joateko, eta Puconetik zetozen batzuk aholkatuta bertara joatea erabaki genuen.


Bandurriak, kriston eskandalua goizetik...Hemen ez da behar iratzargarririk.


1 iruzkin: