Menua

ALPES

2013/05/05

CUETODAVE Bermejo bidezidorretik eta "La pared"-etik BEJESera.

2013-05-05 Aurtengo lehenbiziko irteera Pikosetara.
Badaukagu gogua. Eguraldi iragarpen ona dago, behelainoa akaso, baina tira, bagoaz.
Goizeko 6:15ean euripean irten gara etxetik. Bilbo pasa ondoren zeru garbia eta kolore dotoreak itsasoan. 8:30etan bigarren gosaria Unqueran, eta 9:15ean  La Hermidan ibilaldia hasteko prest. Aurretik ezaguna da gaur egitera goazen itzulia, baina hain dotorea denez, errepikatzeko asmoarekin goaz.
Hau da lehen helburua, Cuetodave. La Hermida gainean dago eta nahiz eta altuera txikia izan, 828m, bere kokapena, alde guztietara dituen bertikalitateak eta igoera zailak asko erakartzen gaitu.

La Hermidako lehen etxea. Orain dela gutxi arte bizi izan da bertan emakume nagusi bat bera bakarrik.

Lehenbiziko pausoak Osina lepora doan galtzada itxurako bidetik.

Baina bidearen bihurgune batean, eskuinera egin dugu errepidetik ikusten den zuloa ezagutzera, Joraco de Tresorao du izena, eta bertara heltzea ez da erraza. Trepada-eskalada txikia eskatzen du eta oso adi ibili behar da. Baina paraje izugarria da.

Berriz bidera itzuli, eta gure tontorraren ormen azpitik jarraitzen dugu.

Osinako basoa.
Eta bertako biztanleak.

Los Lamiales iturria, Osinara heldu baino lehen.



Osina, Lasaitasuna. Artaldea dago eta zaindaria ere, mastin handia. Berehala hasi da bere terrenoa markatzen. Gu eskuinera goaz, bertikalitateak gainditzera. Aurrean, Andara mendikateko Mancondiu eta Samelar inguruak ditugu.
Bejes herria ere agertu zaigu. Gero, horra jetsiko gara.

Osina eta Andarako gailurrak.

Lehenbiziko aldapa igo ondoren, zuhaitz hau da erreferentzia egokia"Sendero Bermejo" hartzeko. Kairn bat ere dago.

Osina lepoa behean geratzen da.

Hemen hasten da Bermejo bidezidorra. Gezurra dirudi hortik pasa daitekeenik, ez baita batere ikusten. Bertara sartu arte ez du ematen non dagoen ere ez. Eskerrak aurretik ezagutzen genuela.




Izugarria da. Eskuin aldean amildegia daukagu eta pasabidea oso estua da. Inguru hauetako artzaiek bai zutela meritua horrelako tokietatik ibiltzeko. Oraindik ere, bakarren bat ibiltzen da.

Urdon arroilaren beste aldean, Tresviso herria eta bertara igotzen den bide ezaguna. Eta oso ondo ikusten da, parean, Tombu Robru, beste igoera izugarri bat Tresvisora heltzeko.

Bejes. La Aldea auzoa. Beheko aldean Eliza, eta ezkerrean beste auzoa, La Quintana, geratzen da.

Mancondiu, bi buruko mendia. Beste aldean, Andarako aterpea geratzen da.

Goiko zeharkaldia. Hemen ere, "gas"a dago gure eskuinean.

Azkenengo zatia lasaiagoa da. Eskertzen da.


Gailurrera heltzen. Nahiz eta txikia izan altueraz, ikuspegi ederrak eskeintzen ditu.

Aurrean Bejes mendikate baxua, eta atzean, Pikosetako gailur ezagunak: Peña Castil, Urriello, Torre de la Párdida, Neveron de Urriello. Aurten, elur asko daukate oraindik.


Hauek dira hemengo biztanleak. Ugari daude.

La Hermida 700 metro beherago.

Tontorrean.Atzean, Bejes mendikatea eta gero jarraituko dugun bidea La Pared bidezidorra hartzeko, eta Andara mendikatea.




Jeisteko, bide berbera jarraitu dugu, Bermejo bidezidorretik.


Osina lepoko txaboletako bat. Hemen aspaldi asmatu zituzten "adosatuak".

Osinatik horrela ikusten da Cuetodave eta jarraitu dugun ibilbidea. Ez da erraza identifikatzea hainbeste bertikalitateren artean.

Bejes mendikatetik jeisteko, Los Ancinos-eko txabolatik " la Pared" bidezidorra hartu dugu. Hau ere, Bejeseko artzaiek zuzenean gora igotzeko aurkitu zuten bide sinesgaitz eta dotorea da.

Oraindik horrelako armazoiak ikus daitezke toki oso aereotan.

Ingurumena beti da izugarria.

Errepidera heldu arte adi ibiltzeko tokiak daude. Baina gozamen izugarriarekin bukatu dugu ibilbidea. Inorekin ez dugu topo egin goiz guztian, eta argi dago, mendizale gutxi ibiltzen dela inguru hauetan. Gailur altuagoak gehiago erakartzen dute... Baina guretzat, artzaien aspaldiko ibilbide hauek ere xarma handia daukate.

La Hermida. Aurtengo euri ugariek urjauzi dotorea sortu dute. Pozik goaz berriz etxera...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina