Menua

ALPES

2013/01/13

Leintz-Gatzaga, Deba ibaiaren iturburua,Dorleta. Goiz baterako zirkular laburra.

Leintz-Gatzagako etxe dotorea. Herritik irten eta pare bat ordu baino zerbait gehiago ibili ondoren, berriz bertara itzuliko gara.

Gaurko eguraldi kaxkarra dago iragarrita, eta etxetik gertu daukagun inguru bat ezagutzera etorri gara. Gipuzkoako mendi guztiak (puntuableak) egin ditugu eta leku hau oraindik ez dugu ezagutzen.

Lenitz Gatzaga, bertan aparkatzen dugu.

Gatzaren Museotik eskuinera abiatzen gara. Ibilbidea oso ondo markatuta dago.

Dorleta Santutegiko kanpandorrea.

Igoera oso polita da. Oihanean gaudela dirudi.

Arlabanetik Hiruerreketarako bidetik Olaun auzoko baserria eta Orixol eta Anboto agertzen zaizkigu. Momentu batean, eguzkia ere atera da.

Bi pago eder.

Baso ederra, aritzak, pagoak eta gaztainondoak nagusi.

Deba ibaiaren sorlekua den Hiruerreketan gaude. Gure herrian ezin dugu horrela eduki ibaia, gure hankapean.
Hiruerreketatik Olaunera bidean, Debaren adar batek meandro politak egiten ditu mirari natural bat sortuz.

Beste baserri eder bat. Autopistak apurtzen du paisaia.

Nordebizi, Arlabaneko errepidean.

Dorletara jeisteko bidea ere oso polita da, basoan zehar gaztainondoen hostoak zapaltzen.


Dorleta Santutegia.

Santutegiaren ondoan dagoen etxeko leihoa.

Itxita dago eta ezingo dugu barrutik ikusi. Bertan, mundu guztiko ziklistak beraien zaindariari eskeinitako maillotak eta eskaintzak daude.



Erdi Aroko galtzada batetatik jetsiko dugu Museora.

Museoa, itxita dago, eta hau da kanpotik ikusten dena.

Eta herrian berriz.






Bai ederra Leintz Gatzaga !!!
http://www.turismodebagoiena.com/eu/leintz-gatzaga

2 iruzkin:

  1. Erreportai politta. Leintz Gatzaga toki idilikuan dau. Nahiz eta orain hotz handia izan paraje hartan, baina sutonduan gustora egoten da liburu eder baten konpainian.
    Segi Euskal Herriko parajiak guztioi erakusten.
    Besarkada bat!

    ErantzunEzabatu