Estrategikoki kokatua dago Mancondiú, Andara mendigune osoa menderatzen, eta aurrean Cuera mendikatea itsasoa atzealdean duela, ikuspegi zoragarriak eskainiz. 2012-08-02
Irteera Jito de Escarandin. Erdiko Mendikateko gailur nagusienak hodeiz inguratuta daude. |
Jazuca artegia behean utziko dugu orain. Itzuleran igaroko gara hortik. |
Andara-ko aterperainoko igoera pistatik egingo dugu. Gaurko helburua aurrean daukagu. Txikiena izateagatik edo, oraindik ez dugu inoiz bertara igo nahiz eta askotan igaro bere azpitik. |
Hau "Behien kanala" da. Pista baino askoz politagoa. Gero bertatik egingo dugu jetsiera. |
Andara-ra heltzen. Behien kanalaren goiko zatia. |
Andara. Inguru guzti honetan meatze lan ugari egin ziren eta aztarnak oso nabariak dira. Orain, Andara-ko putzua berreskuratzeko asmoarekin ere badabiltza. |
Aterpetik Trasmancondiú kollauaren bila joan behar da, eta hortik hasten da azkenengo igoera. |
Igoera oso polita da, trepada batzuk ere baditu, errazak baina ukitu berezia ematen diotenak. |
Gailurrean. Ez daukagu ikuspegirik, baina buzoian ipintzen duena sentitzen dugu. |
Sarrio talde honek ballet bertikal ederra eskeini digu. Ez dugu paisai gehiagorik behar... |
Mancondiúk bi tontor ditu eta batetik bestera pasatzea erraza da. Bigarren tontorretik honela ikusten da lehena. |
"Siempreviva" batzuk koloretasuna ematen. |
Tarteka, beheko parteak agertzen dira eta horrela, Tresviso ingurua eta Urdón kanala ikusten ditugu. |
Jetsieran, bidea orma honen azpitik doa. |
Orain berriz garbitu egin du eta Cabezos Lloroso eta Tielve gaineko tontorrak agertzen zaizkigu. |
Iparralderuntz Turbina mendia daukagu. Hau, Cuera mendikatekoa da. |
Andara-ko putzuaren gainean, Valdominguero eta bere gailurreri dotorea daude. |
Behien kanalera sartzera goaz. Nahiz eta ez egon markatuta, oso nabarmena da bidea, eta batez ere neguan, jetsiera egokiena. |
Beheraino jetsi eta La Jazuca artegira atera gara. Izena ondo ipinita dauka kanalak, behiak bakarrik ikusi ditugu eta. |
Jazuca-tik pistara igotzeko bidea ere oso polita da. |
Kotxe ondoan, espektakulu erotikoa. |
Hau zerbaiten zain dago. Hori kontzentrazioa! |
La Caballar artegia, Sotres gainean. |
Eta irteerari bukaera ona emateko, Asturiaseko produktu tipikoen dastaketa Arenas de Cabrales-eko sagardotegi batean. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina