Lora berriak sortzen ditu izotzak. |
Hau da ikusten duguna. Negua benetan. |
Goruntz hotza pasatzen. Badirudi eguzkia aterako dela...baina ez da hori gertatuko. |
Balizak kollauan. Ia ezin dira ikusi. |
Mendizar gailurraren ondoan gaude, baina...Buruko GPSak itzultzeko esan digu, eta kaso egin behar zaio. |
Haizearekin, sentipen termikoa -10ºkoa edo...Izugarrizko hotza. Aspaldian ez dugu horrelakorik sentitu. |
Beheruntz berriz. Gaur ezin da Errozatera joan. |
Gainera gero eta beltzagoa jarri da. |
Zuhaitzen arteko pasillo izoztua. |
Irudi dotoreak. |
Azpegira joan gara, Mendilatz igotzeko asmoarekin baina hemen ere hotza eta behelaino oso itxia, beraz beheruntz berriz. Gaur ez da goietan ibiltzeko egun aproposa. |
Orbaizetako Ola. |
Benitoren musika falta da. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina