MORFOLOGIA
Iruñerriatik Arabako Lautadaraino ia etengabekoa den mendi segida dago. Urbasako Mendizerra Nafarroan eta Entziakoa Araban. Geomorfologikoki, formazio berbera da: Iparraldean malkar arrokatsu iraunkorra duen sinklinala. Harkaitzen oinarrietako hainbat puntutan jaiotzen dira, pagadiaren biotzean, mendizerraren barruko urak. Ur hauek disoluzionatutako karbonoez kargaturta daudenez, tobak sortzen dira, alegia, prezipitazio kimikoaren ondorio den harri poroduna. Harri hauek hain ugariak direnez, errekaren ubideak eta ur-jauziek ere izen hau hartzen dute, hau da, Toberiako Ur-jauziak. Errekaren ubideak Arakil errekaraino jarraitzen du.