Menua

ALPES

2011/12/12

PUNTA ACUTA 2247 mt, Tena Bailaran; Ibon de Piedrafita, El Arco


Punta Acuta-rako igoera gorriz marraztua.

Senda de los cazadores, Faja de Pelay, berdez,  eta Cola de Caballo, Soaso, urdiñez marraztua.



Foratata Sallent de Gallego-tik.

Peña Telera.

Ordesa-ra heldu eta zelai guztia txuriz jantzita, izugarrizko hotza egiten du. Goian, aldiz, ez dago halkorik.

Gabonak?

Tozal Del Mallo.

Alaska?... Arazas ibaia eta Tobacor-en ormak.

La Pradera Izoztua.

Cotatuero zirkua eta Casco eta Torre de Marboré gainean.

 Calcillaruego behatokirako bidea utzi eta Acutara doana hartu dugu. Zeharkaldi zirraragarria.

Hegoaldera Begira Acuta gainean.

Gailurrean.Atzean, hirumila metroko mendi ezagunak eta gehiago ere.

Gallineroko ormak. Hortik doa " Faja de las Flores" bide ikusgarria.

Informazioa.


Carriata Zirkoa.

Acutatik jeisten.Elur apur bat zapaldu dugu.

Iparraldera begira: Escuzana, Gabietous, Carriata zirkoa, Gallinero, Faja de las Flores...

Negurako prestatuta.

Hau Acuta-ra igotzeko bide zuzena da. Kablearekin dago babestuta, baina nahiko ikaragarria da, batez ere jetsieran.

Ilargibetea Panticosa-ko mendietan.

Piedrafitako Ibon.

Arco.



Bubal Urtegia.

Telera eta bere Arkaitza.


2011/12/06

AKIER 1159 m - MADALENAITZ. 859 m.

2011-12-06 Madotz herria, Zuarrarrate gaina baino apur bat beherago. Baserri ederrak daude, asko, armarriekin. Gaur, Oderitzera joango gara, Akierrera bertatik igotzeko.

Oderitzetik gora, hasieran pista batetik.

Oderitz. Hortik atera eta bertara itzuliko gara. Hemen ere baserri eleganteak daude.

Akier tontor ezkutuan. Pista oso gora heltzen da; eta gero, baso polit batetik gora igo behar da, intuizioari kasu eginez gailurra topatzeko.

Tontorra pagadiz inguratuta dago, baina zerbait ikusten da. Elomendi, Oskia, Gaztelu, Irurtzun aldea, etab. Azpian, Ata aran dotorea ere ikusten dugu.

Elomendi eta Iruñea.

Detaile politak ere badaude.


Jaisterakoan, pagadian ezkutaketan jolasten. Hemendik, Oderitzera jaitsi eta Irañeta herrira joango gara.

Irañetatik gora pistari jarraituz, Araiztar bordara heldu arte. Gainean daukagu Madalenaitz.

Horma ederra dauka, oraindik udazkeneko koloreak gordetzen dituen basoaren gainetik.


Apur bat kostata, baina aurkitu dugu zuzen igotzen duen bidea. Gainera abentura polita da igoera hau. Izugarrizko hezetasuna dago eta malda handia da.Eskerrak soka luze hori dagoela jarrita, bestela,  gaurko baldintzetan ezinezkoa izango zen hortik igotzea. Horrela,Urruntzure sakanetik zuzenean helduko gara goi-ordokira.

Besoak neka-neka eginda bukatuko dugu.

Buzoia, eta atzean, Beriain.

Putreak dira hemengo erregeak. Ugari daude.

Itzultzeko, sokatik jaitsi beharrean, Olazabal pasabiderarteko gailurreria luzeari jarraituko diogu. Gure eskuinean, Sakanako herriak eta Beriain-Satrustegi-Txurregi mendikatea daude, eta, ezkerraldean, Urruntzure sakana dugu. Olazabal pasabidetik behera, pista bati jarraituko diogu.

Urruntzure erreka zeharkatzeko zubia. Araiztar bordaren ondoan gaude.

Piztaren azkenengo metroak, lasai, eta eguraldi eta udazkeneko koloreekin disfrutatzen.


Hau bai margolana!!!

Azken begiratua Madalenaitzi. Mendi apala baina ikaragarria. Beste aurkikuntza bat.

Madalenaitz. Mapa.

2011/11/15

OGOÑO 305 m Elantxobetik zirkularra,

2011-11-15 Gaurko, mendietan eta beste toki askotan hego haize zakarra dago iragarrita, eta horrela Bizkaiko kostalde eder honetara etortzea pentsatu dugu. Pasiera labur eta dotorea egin eta gero gerokoak. Gainera hemen babestuta egongo gara haize gogor horretatik.
Elantxobe bertatik ikuspegi zabala daukagu: Otoio tontorra Ea eta Lekeitio gainean, eta Aiako Harriak eta Jaizkibel atzean.
Bidea, oso ondo markatuta, artadi itxi baten barrutik doa eta itsaso ertzetik. Itsasoa ez da asko ikusten, dagoen landaretza gatik, baina entzun eta sentitu egiten da.
Dena dela, toki batzuetatik itsaso gainera ateratzen gara, eta azpian eta alboetan ditugun ormak ederki ikusten ditugu.
Toki majiko asko daude.



Bretxa izugarriak ere badaude. Hemen tontokeria gutxi.
Momentu batean artaditik irten eta Matxitxako lurmuturra eta Izaro irla ditugu bistan.

 Ogoño gainera heldu gara. Laga daukagu gure azpian, bertan, eta Urdaibaiko paraje ederra atzerago. Hau da balkoia!

Jeitsiera.
Elantxobetik Lagara etorri eta eguraldiak laguntzen duenez, hondartzara. Horrela egon daiteke hondartzan... jende oso gutxi, ura tenperatura nahiko egokian, inguru ederra,...
Orain dela gutxi hor goian ibili ondoren, Ogoñoren azpian. Mendia eta itsasoa, dena batera. Ezin gera kexatu.
Eta bainua mendiko izerdiak kentzeko.

Ibilbide oso gomendagarria, etxetik gertu, ez da luzea, eta ingurune zoragarri bat ezagutzeko aukera eskeintzen duena. Eta itsas ertzean...