Menua

ALPES

2011/10/05

CABEZA LLANEDO eta Portuderako artegiak Cabrales-etik

Ibilaldiaren irteera Arenas de Cabrales-en. Hasieran Caoro galtzada jarraituko dugu. Bide hau PR bezala dago balizatuta.

2011-10-05 Irteeran dagoen mapa. Caoro-ko ibilbidea Tielve-raino doa Portudera zeharkatu ondoren. Interesgarria da baita, baina ezagutzen dugu.

"Cuerrie" ugari dago bide ertzean. Gaztainondoz beteta dago eta gaztainak lehortzeko erabiltzen ziren.

Arenas de Cabrales.

Zati askotan oso ondo mantentzen da harbidea.

Erdialdean erosoa da bidea, zeta luzeak egiten ditu aldapa igotzeko.Goiko partean aldiz, estuagoak eta malda handiagoarekin.


Pruvia-ko gurutzea. Guk hemen utziko dugu bide balizatua eta abenturara joango gara. Baina eguraldi  segurua eta ikuseremu bikaina daudenez, ez dago problemarik.

Caoro-k ezkerrera jarraitzen du. Gu, berriz, eskuinera.

Fuente Tejo-ko majadara heldu gara.

Denbora dexente pasa dugu hemen iturria bilatzen, baina txabola dotoreak ikusteko aukera izan dugu.

Fuente Tejo artegia. Iturria, gaur ikusiko ditugun gehienak bezala, urik gabe. Lehortea.

Espinas majada pasa eta La Prida-tik Arenas-en ikuspegi ederra daukagu.

Somas majadara heldu gara. Toki paradisiako eta bakartia.

Bertako txabola artean. Batzuk ondo mantentzen dira, beste batzuk ez hainbeste...

Honek mendiaren orma ondo aprobetxatzen du.

Broqueras kollaura igotzen. Behean Somas, eta atzean, Cuera mendikatea eta Turbina.

Kollaura heldu eta ikuspegia inpresionantea da. Behean, Poncebos-era jausten diren kanalak, eta parean, Neverón de Urriello, Albos mendikatea, Pico de los Cabrones, Dobresengros, Cuetos del Trave.

Gure eskuinean Cabeza Redonda gailurra. Izena gatik erraza, baina igoera delikatua dauka arista horretatik.

Aurrean, Agudo Sonllano tontor zaila eta, atzean, Peña Castil, Picu Urriello, Neverón, eta abar.

Torre del Carnizoso, Torre del Oso, Torre de las Colladetas eta Pikua (Naranjoa).

Cabeza Llanedo-ra igotzen, Agudo Sonllano zorrotza eta Peña Santa eta bere sateliteak Cares zintzurra babesten.

Azkenengo maldetan. Terreno nahiko zaila da ibiltzeko, beraz adi joan behar da.

Tontorretik Tielve herria daukagu bertan, baina 700 metro beherago.

Agudo Sonllano. Bista bertara doa. Hau da tontor espektakularrena.

Tielve, espoloi, kanal eta tontorrez inguratuta. 1345 metrotara gaude, baina ikuspegia mundiala da.

Hor geratzen da gure gaurko tontorra, eta Portudera aldera goaz majada gehiagoren bila, berriz goizeko bidera heldu arte Pruvia-ko gurutzean.

Majadak. Txabolak ia erorita daude, baina abere asko ikusten da.

Beste majada bat ormaz inguratutako zulo batean.

Bertako txabola.

Behiak freskura bila.

Los Praducos-en. Toki ederrak, baina txabolak utzik daude. Ez dira geratzen bertan bizi diren artzaiak.

Beste majada bat. Gaur dozena bat ikusi ditugu.

Heldu gara Caoro-ko galtzadara.

Arenas de Cabrales bistan daukagu.

Gaztainondo ederra. Ibilbidea bukatzen da. Orain, betikua, ondo hidratatu eta jan Arenas-en eta, lasai-lasai etxeruntz, ibilbide dotoreak uzten duen gozamenarekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina