Cavallers urtegian gaude eta Ventosa i Calvell aterpera doan bidea hartu dugu bere ertzetik. |
Ordu erdi bat kostatzen da urtegi guztia zeharkatzea. Riumalo-ko lautadara heldu gara. Hemendik igotzen da Besiberrietara. |
Riumalo gainean dauden harmailak. Bidea hortik doa, oso ondo egokituta. Egurrezko zubi ederrak ere daude. |
Urjauzi txikiak bidean. Hemen ura toki guztietatik dator. |
Bagoaz lasai, ez daukagu prisarik. Travessani orratzak agertzen dira goian. |
Aterpea eta Sarradé mendia. Duela 25 urte egon ginen hemen eta ordutik ez gara berriz etorri. |
Estany Negre. |
Aterpean gure lagunak, Belén eta Nati argentinarra. Beraiei bisita egiteagatik etorri gara hona. Astebete lehenago egin dugu topo beraiekin Pass´aran zeharkaldia egiten. Jatorrak oso. |
Eta Renata italiarra, afaria antolatzen. Beteta dago aterpea baina oso ondo dute dena antolatuta. |
Punta Harlé eta Pa de Sucre illunabarrean. |
Toki bikainean dago kokatuta aterpea. Gauean ekaitz potentea egongo da. |
Goizean "Carros de foc" bidea hartu dugu Contraix kollaura igotzeko.Hezetasun handia dago eta hodeiak ere gailurretan. |
Colieto lakuen gainean bidea oso ondo markatuta dago baina bloke ugariren artean doa. Ez dago aspertzerik... |
Eguraldia hobera doa. Colieto lakua eta Punta Harlé, Pa de Sucre, Tumeneia mendiak. |
Hori da Contraix kollaua edo, hobeto, bretxa. Igoera, ematen duena baino erosoagoa da, nahiz eta malda handia egon. |
Bretxan gaude, eta beste aldean, Contraix lakua eta Gran Tuc de Colomers. |
Bloke dexente igo ondoren, Contraix tontorraren gailurrerira atera gara. Contraix lakua behean geratzen da. |
Gailurretik, besteak beste, Passaran egiterakoan igo ditugun Tuc de Barlonguèra, Mont Valier eta Maubermé ikusten ditugu. |
Tontorrean, Sarradé, Punta Alta, Besiberri eta Aneto eta Malditoekin. |
Montardo eta Estany des Monges. |
Laku bilduma ederra daukagu begien aurrean. |
1.mailan Besiberriak eta, atzean, Aneto-Maldito-Maladeta mendilerroa. |
Tontorretik jeisten. Goiko partea nahiko bertikala da eta blokez osatua. Badirudi mendi guztia erori behar dela. |
Goian geratzen da tontorra. Orain bretxara igo behar dugu berriz. |
Bretxatik jeisten. Hau ere bertikala da eta kontuz ibili behar da harriak ez botatzeko. |
Aurrean daukagun panorama ezinhobea da : Colieto lakuak, Punta Harlé, Pa de Sucre, Tumeneia. |
Gimnasia egiten bloke artean. Contraix kollaua atzean. |
Urjauzia. Honek lasaitasuna adierazten du hainbeste harri artean. |
Colieto lakua. |
Lakutik, Contraix kollaua eta tontorra erdian. |
Lakuko irla txiki batean. Besiberri N. eta Zentralak daude erdian. |
Tono berde eta urdin ugari laku honetan. |
Estany Negre. Aterpetik beheruntz goaz. |
Cavallers urtegira heldu gara. Hau zeharkatu eta ibilaldi polit eta gogor hau bukatuko dugu. |
Turismo apur bat ere egin behar da eta Boi Tahull-era etorri gara. |
Bertako San Clemente eliza. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina