⛰️ARGUALAS 3044 mt
Caldarés ibaia. |
Hainbat aldiz erabilitako bidetik goaz. Normalean hau mendizalez beteta egoten da, ea denak Garmo Negro-rako bidean. Gaur badabil jendea, baina oso lasai dago. Bainuetxea behean geratzen da. |
Mallata Baja-n. Aurrean bidegurutzea, ezkerrera Ordicuso lakuetara, besteak beste. Gu eskuinera. Gainean daukagu gaurko lehenbiziko helburua, Argualas. |
Argualas eskuinean. Horra, normalean, oso jende gutxi joaten da. |
Hau izango da gaurko zati lasaiena. |
Arnales lakutik erortzen diren urjauziak. |
Mallata Alta inguruan. Atzean, gandua. Oraindik paisaia ikusten da. Brazato-Tablato-Forátulas-Piniecho. Laster ez dugu ezer ikusiko. |
Mallata Alta-tik gora igarotzeko pasabidean. Hemen bide bat baino gehiago daude. Egokiena aukeratzea garrantzitsua da. |
Atzean Serrato-Xuans-Batanes-Lavaza-Baciás. Gandua gero eta sendoagoa. |
Orain diagonal luzea Garmo Negro-ren azpian. Eskuineko lepora igo behar dugu, Garmo-ra bezala, baina gure tontorra erdikoa da. |
Atzera begira hau da daukaguna. Paisaia erabat izkutatu da. Brazato-ko lakuak bakarrik agertzen dira ganduaren artean. |
Garmo Negro eta Argualas-en arteko lepora irteten. Eskuinean Garmo-ra doan jendea. Gu hemen ezkerrera joango gara, eta nola ez, bakar bakarrik. |
Utzi ditugu behean Argualas lakuak. Erdian ikusten da Algas lepoa. Gero hortik jetsiko gara. |
Garmo Negro. Gaur ez dugu bisitatuko. Askotan izan gara bertan. |
Heldu gara Argualas-en azpira. Orain ezkerreruntz, gero ertzera igotzeko. Mugarriak ondo jarraituz, ez dago arazorik. |
"Bira" dotorea dago, ertzera irteteko. Atzean, Algas tontorrak eta gero egingo dugun gailurreria. |
Goiko aldera atera gara. Atzean ikusten den orratzaren ondoan dago zati zailena, baina ondo igarotzen da. Atzerago, Garmo Negro eta ea ikusten ez diren Infiernoak eta Tebarray. Gandua hemen ere. |
Azkenengo ertzean. Haize bortitza dabil goian eta adi ibili behar da, ondo helduta. Atzean Feniás aldea. |
Ertzeko pasabidea. Jetsi egin behar da apur bat, tontorrera igotzeko. |
Erraza da baina haizeak gogor astintzen du, beraz adi. Hau pasa eta berehala dago tontorra. |
ARGUALAS (3046m). 3,45 behetik. Laugarren aldiz tontor honetan. Gustora. |
Garmo Negro oso gertu geratzen da. Argualas lakuak behean. |
Ez dugu denbora asko egingo tontorrean, haizeak gogor jotzen du eta. |
⛰️PICO ALGAS 3036 mt
Ertzetik behera, ondo helduta. |
Ezkerrean daukagun amildegia. Orain Algas-era. Ertzeko lehenbiziko zatia, harkaitz gorrizka daukana, bere eskuineko bira batetatik igaroko dugu. Gero, harkaitz zurian sartuko gara ertzean. |
Bretxan. Orratz hori pasatzeko dago zati teknikoena. Atzean, Garmo eta Infiernoak. |
Orratzaren ezkerretik. Hau da aipatutako pasabidea. Ezkerrean, amildegia. Hau pasa eta eskuinera, birara. |
Bretxatik behera, bira elegantean. Erosoa eta erraza da. |
Algas-en ertzera igotzen, ezkerrean nabaritzen den biratik igaro ondoren. Atzean, Argualas. |
ALGAS (3036m). Ganduaz inguratuta. |
⛰️ALGAS NORTE 3031 mt
Ertzean, Orratz oso estetiko baten ondoan, Ipar Algas-era bidean. |
ALGAS NORTE (3032m). Azkar pasatzen da tontor nagusitik beste honetara. Atzean, Pondiellos-eko lakuak. |
Algas lepoa eta Garmo Negro. Eskuinean, hutsunea... Ondoren lepora jetsi eta Argualas lakuetara joango gara, igoerako bidea hartzeko berriz. |
Infiernoak eta Pondiellos lakuak. |
Aurretik egindako bi tontorrak, Algas eta Argualas. |
Tontorra utzi eta Algas leporuntz jeisten. |
Hau errazagoa da nahiz eta erosoa ez izan. |
Argualas lakuak. Horra jetsiko gara. |
Argualas ezkerrean eta Algas eskuinean. Erdiko zatia da hormen azpitik egin duguna. |
Algas lepoa baina apur bat gorago. Ez gara lepora helduko. Hemendik beheruntz zuzenean. Infiernoak atzean. |
Lakuetara jeisten. Algas biak goian. |
Lakuetan. Goian Algas biak. |
Argualas lepotik behera, igoerako bidetik. Ez da giro hor goian, haize oso bortitza. |
Garmo Negro-ren azpian. Argualas atzean. |
Igoerako bidetik beheruntz. Argualas eta Garmo Negro goian. |
Brazato aldeko gandua zerbait arindu da baina hor jarraitzen du. |