Beste astebukaera bat Tramacastillara bidean. Puente la Reina-tik Jaca-ra doan errepide zaharretik goaz. Bidean mitxoleta ugari ikusten ari gara. Ertz batean geratu eta argazki batzuk atera ditugu (Maiatzaren 20a da).
|
2023ko Maiatzaren 21a. Pirinioan ekaitz giroa da nagusi. Guara-ra hurbildu gara. BENTUE DE NOCITO-ren sarreran dagoen aparkalekuan utzi kotxea eta bertatik Tozal de Guara ikusten dugu. Hemengo inguru berriak ezagutzera goaz.
|
|
Etxe dotorea sarreran. Badirudi bizitza apur bat dagoela herrian.
|
|
Iturria. |
|
Igelaren iturria.
|
|
Berritutako etxebizitza ederrak daude.
|
|
Ibilbide zirkularra egitera goaz. Orain eskuinera hartuko dugu, Used-era, GR1a jarraituz. Itzulia Abellada-tik egingo dugu. Jakin dugunez, ibilaldi ezaguna bihurtu da, eta gaurko egokia iruditu zaigu.
|
|
Orkatza bidetik gertu, baina urruti eta mugitzen kamararentzat.
|
|
Bide dotore eta lasaia Used-era dihoana.
|
|
Txabola bat bide ondoan eta Tozal de Guara atzean. Ea ibilaldi osoan izango dugu begibistan.
|
|
Abellada sakaneko errekatxoa zeharkatzen. Lehorte garaia da eta ur gutxirekin datoz errekak.
|
|
Zubia oso artistikoa eta funtzionala.
|
|
Bide ederra jarraitzen. Gaurko bide guztia oso aintzinakoa da eta hemengo herri txikiak lotzeko eraikitakoa.
|
|
Eraikuntza bidean Used-era hurbiltzen ari gara.
|
|
Aurreko erikuntza horren sarrera.
|
|
USED. Sarrera dotorea.
|
|
Tozal herriko etxeen gainean. Hemen ere etxebizitza batzuk berrituta daude.
|
|
Egurrezko ate dotorea. Arkitektura herrikoiaren adibide ederrak.
|
|
Tozal de Guara herriko arku batean enmarkatuta.
|
|
Used-en GR1a utzi eta Azpe-runtz hartuko dugu. Harrituta geratuko gara, bideak ze ondo balizatuta dauden ikusita.
|
|
Azpe sakanera jetsi behar dugu orain.
|
|
Putzua Azpe sakanean.
|
|
Sapaburuak errekan.
|
|
Ibilbide guztia dago horrelako mugarri dotorez balizatuta.
|
|
Eta bidea oso landua. Gozamena da hemen ibiltzea. Orain igotzen ari gara, baina aldapa erosoa da.
|
|
Putzua Azpe-ra heltzen.
|
|
Eta erramu dotorea bidean.
|
|
AZPE. Sarreran. Hemengo eraikuntza guztiak daude erdi erorita.
|
|
Bidegurutzea. Gu, ezkerrera joango gara, Abellada-ra. Santiago eliza atzean.
|
|
Herriari buruzko informazio-panela.
|
|
Leihoak. |
|
Eraikuntza ederra hau ere, baina landaretzak hartuta eta erortzen.
|
|
Santiago eliza ondotik, Azpe eta Tozal de Guara atzean. Badatoz ekaitz hodeiak hona ere.
|
|
Bide oso polita Azpe-tik Abellada-ra. Hasieran laua eta gero beheruntz apur bat.
|
|
Mendeurreneko haritza. Badaude horrelako batzuk bide ondoan.
|
|
ABELLADA. Hau dena dago landaretzak hartuta.
|
|
Hau da ikus dezakeguna. Ezinezkoa da gehiago sartzea, dena sastrakaz beteta dago.
|
|
Leihoak. |
|
Orain Abellada sakanetik behera goaz. Putzu politak daude, baina urjauziak urik gabe.
|
|
Errota. |
|
Beste putzu bat.
|
|
Ur gutxi dator putzuetara.
|
|
Hau da urjauzi dotoreena.
|
|
Putzu ederra dauka bere oinean.
|
|
Beste putzu bat beherago.
|
|
Sakanetik irteten. Mugarri dotoreak bidean. Tozal atzean, eta ekaitza hurbiltzen.
|
|
BENTUE DE NOCITO. Elizaren gaineko aldetik sartuko gara orain herrian.
|
|
San Pedro Apostol eliza.
|
|
Begonia gorriak.
|
|
Badirudi orkatz asko dabilela inguruan. Guk bakarra ikusi dugu. Ibilbide lasaia eta oso dotorea bukatu dugu. Lau bat ordutan egin dugu, erritmo lasaian eta argazkiak ateratzen. Beste Guara bat ezagutu dugu. Aukera asko daude inguru hauetan.
|
|
NOCITO. San Juan eliza. Bere ondoan dago Casa LardiƩs aterpea.
|
|
Aterpeko terrasan bazkaldu dugu. Tozal de Guara eta Fragineto ditugu aurrean eta trumoi soinuak, baina ez gara busti.
|
|
Sorpresa izan da aterpea. Duela gutxi ireki dute eta itxura ona dauka. Gero bidai luzetxoa geratzen zaigu Tramacastillara... Baina hori beste historio bat da.
|