Bezperan, Tramacastillatik ilunabar dotorea Peña Blanca-Peña Roya aldean. |
Sabocós eta Peña Roya. Izena ondo jarrita duela dirudi. |
2022-06-11 SAN NICOLAS DE BUJARUELO (1334m). Goizeko 8ak dira. Gaur guretzat berria den mendi batera igotzeko asmoz. |
Ara ibaia, Otal harana eta Tendeñera mendia. Gu Bujaruelo mendateruntz igotzen duen bidetik gora goaz. |
Otal eta Fenez mendiak gure atzean. |
Bujaruelo mendatera doan bide ezagunean. Atzean, Ordiso, Otal harana, Tendeñera,... |
Elektrikaren txabola honetan utziko dugu Bujaruelo mendatera doan bidea eta ezkerreruntz joango gara. Mugarriak daude apur bat aurrerago. Hemendik aurrera ez dugu beste mendizalerik ikusiko. |
Marmotak bai. |
Hasi gara Lapazosa sakanetik gora igotzen. Bujaruelo-ko bidea ezkerreko zulotik doa. Atzean, Otal, Tendeñera. |
Escuzaneta-ren hormak atzean. Hortik igarotzen da Escuzana faxara. |
Lapazosa-ko errekatxoetako bat. Hezegune batzuk igaroko ditugu. |
Lapazosan. Soum Blanc des Especières gure gainean. Hori beste baterako utziko dugu. |
Mugarri erraldoiak eta Otal-Tendeñera-Ordiso atzean. |
Hezeguneak. |
Heldu gara Lapazosa lakura (2255m). Toki polita eta bakartia, nahiz eta dorreak egon bere ertzean. |
Lakua eta Escuzaneta. |
Lakua inguratzen. Escuzaneta atzean. |
900 metro igo ditugu eta toki polita da atseden txiki bat hartzeko. |
Mendatera igotzen horrela ikusten ditugu lakua eta hainbat aldiz aipatutako mendiak. |
Lakuaren ertzak. |
Pimené, Gavarnie-ko behatoki paregabea. |
Neouvielle-ko tontor ezagunak. |
Lapazosa lakua eta Otal-Tendeñera. Gu hortik gatoz. |
Orain ikusi dugu gure gaurko helburua, eskuinean, Pic Saint André. 270 metroko aldapa tentea geratzen zaigu. Erdiko lepora igotzea da gogorrena. |
Mugarria mendatean. |
Gavarnie-ko zirko guztia daukagu atzean, Taillón-etik Marboré eta Astazou-etaraino. |
Mendatetik gora. Lehenbizi ertzetik eta gero eskuinera doan bidezidorretik lepora igotzeko. Tontorra eskuinean. |
Atzean daukagun panorama itzela da, Gavarnie-ko zirkoa. |
Hartu dugu eskuinera. Hemen aldapa handia dago. |
Behin goiko lepora helduta, Vignemale mendikatea agertzen zaigu aurrean. |
Lepotik gora ertzetik. Gertu dago tontorra. |
Azkenengo metroak. Ez dago zailtasunik. Baina 1260 metroko desnibela izan da. |
PIC SAINT ANDRÉ (2608m). Hiru t'erdi baino apur bat gutxiagotan. Primerako behatokia. Hau Gavarnie aldera, Gabietou, Taillón, Bazillac, Roland bretxa, Casco eta Torre de Marboré. |
Gavarnie-ko Zirkoa. |
Gure ezkerrean, gertuen, Pic Gabiet eta atzean, Argualas-Garmo Negro-Pondiellos-Infiernos. |
Argualas-Garmo Negro-Pondiellos-Infiernos. |
Vignemale guztia. |
Ez da tontor altuena noski, baina izugarrizko ikuspegiak eskeintzen ditu. Eta gu bakarrik gaude. |
Goian gozatu ederra hartu ondoren bagoaz beheruntz, lepora. Aurrean Soum Blanc des Especières-n iparraldeko hormak. |
Lepora heltzen. Especières gertu daukagu, baina ekaitzak daude iragarrita eta beste baterako utziko dugu. |
Mendatera jeisten. |
Heldu dira hodeiak gure gainera ere. Mendatetik lakura jeisten euri hasiko da. |
Euripean goaz. Zorionez ez du gehiegi egingo. |
Azken begirada Puerto Viejo mendatetik. |
Especières lakua. |
Sektaren bateko jendea zebilen laku horren ertzetan, beraien "ariketak" egiten. |
Gavarnie-ko zirkoa. Hor oraindik nahiko garbi dago. |
Lapazosa lakuan euripean. |
Marmota hau babesean dago bere etxearen atarian. |
Lau tanta besterik ez dira izan. Bagoaz beheruntz. |
Lapazosa sakanean behera. Laster jetsiko gara Bujaruelo-ko bide nagusira. Escuzaneta aurrean. |
Errododendro multzotxoa. |
Elektrikaren txabola inguruan, bide nagusian. Goian ikusten da Bujaruelo mendatea. |
Iturri ederra txabolaren parean. Ur freskoa eta gaurko beroarekin oso ondo datorrena. |
Igela iturriaren ondoko hezegunean. |
Marmota. Asko ikusi ditugu gaur. |
Eta 15:30k aldera heldu gara Bujaruelo-ra. Beste laku eta tontor berriak ezagutu ditugu. Ibilaldi polita. |
Eta Bujaruelon jaialdia. Minbizia gainditu duen batek antolatuta bere lagun guztientzat. Giro ederra! |
Ibilbidea Hemen |