Menua

ALPES

2022/08/22

PARADIS 2129 mt eta CASTERAU 2227 mt. Bious Zirkoko behatokiak.

 2022-05-21 ASTUN goizeko 9ak baino lehenago (1732m). Beroa dago iragarrita. Ea goietan apur bat arintzen duen. Aspe-Llena de la Garganta-Llena del Bozo.

 Behean utzi Astun-eko eraikuntzak eta bagoaz goruntz, Escalar lakuruntz. Baina gaur Bious aldera igaroko gara, bertako zirkoaren erdian dauden bi mendi dotore igotzeko asmoz. Bata, Casterau lehendik igota daukagu, baina Paradis ez dugu ezagutzen.

 Escalar lakutik erortzen den urjauzietako bat.

 Bide erosoa eta ezaguna Escalar lakura igotzeko.

 Erreka ertzetik. Elurgune batzuk ere badaude. Pentsatzen dugu beste aldean elur gehiago egongo dela, baina oztopo ez izatea tontorren igoeretan.

 Orkideaz inguratuta.

 Orkideak.

 Elur azpitik elur azpira jauzi egiten du errekak.

 Escalar lakuan.

 Escalar lakua eta izen bereko mendia.

 Mendizale dezente aurretik eta atzetik, baina gehienak Monjes-era edo Ayous-eko lakuetara. Gure bi mendietan bakar bakarrik ibiliko gara.

 Lakua eta Escalar-Nayeta gailurrereia. 2018/07/punta-l-escalar-nayeta-pic-d-belonseiche 

 Aspe eta Llena de la Garganta.

 Lakua eta Tortiellas-Borau-Garganta de Aisa-Aspe-Llena de la Garganta.

 Col des Moines edo Jaca mendatera igotzeko elurgunea. Arrasto ona daukagu.

 Lepora heltzen (2169m). Paradis baino altuago egongo gara mendatean.



 Hau da mendatearen beste aldean daukaguna. Esan bezala, Paradis mendatea baino apur bat baxuagoa da. Orain jetsi egin behar dugu, tontorraren ezker alderuntz. Uste genuen bezala, hemen elur gehiago dago.

 Lepotik behera Pic des Moines-en azpian. Geratu gara bakarrik.

 Ezkerrean daukaugu Castérau. Gero joango gara horra.

 Aurrean daukagu Paradis. Bere atzean Midi eta Peyreget.

 Paradis lakua eta tontorra. Toki oso dotorea. Midi dena gainditzen.

 Paradis lakua. Bere eskuinetik joango gara diagonalean, tontorraren azpira heltzeko.

 Paradis lakua eta Castérau. Izugarrizko horma dauka alde honetan.

 Eta gure helburua, Paradis. Honek ere, eskuin aldean horma izugarria dauka. Ezkerrean dauka alde ahulena eta horra joan behar dugu. Ea elurra nola dagoen...

 Pare bat elurgune zeharkatu behar ditugu. Zorionez ez dira oso luzeak baina elurra gogorra dago hemen eta lanak emango dizkigute.
 Pazientziaz eta arrasto ona eginez lortuko dugu pasatzea. Atzean, Moines, Hourquette, Larry,...

 Beheko elurgune horiek pasa ondoren, goiko aldera heltzeko igarobidean gaude. Lehorra egonda erraza da.

 Pasabidearen bukaeran.

 Pasabidetik irten eta goiko aldea oso erraza da eta berehala helduko gara tontorrera. Behatoki paregabea.

 PARADIS (2129m). Peyreget eta Midi atzean.

 Paradis eta Castérau lakuak.

 Bi lakuak, Castérau mendia eta Hourquette-Larry atzean.

 Tontorraren azpiko hezeguneak.

 Astún tontorren aldetik erortzen diren urjauziak.

 Bious lautadaren gainean gaude. Midi beti alboan.

 Jeisten, pasabidearen sarreran.

 Elurguneetan. Orain, lehengo arrastoa jarraituz, errezago zeharkatuko ditugu.

 Paradis lakua eta Pic des Moines eta Jaca mendatea. Orain lakuaren eskuinetik joango gara Castérau lakura jeisteko.

 Paradis lakua eta mendia. Txikia baina dotorea. Eta batez ere, bakartia.

 Castérau lakua (1943m) eta Midi. Hemen berriz jende artean ibiliko gara apur batean.

 Bide ezaguna jarraituz Castérau mendatera igo dugu. Hemen lakuetara doan bidea utzi eta gainean daukagun Dorre dotorera igoko dugu. Hau aurretik ezagutzen dugu, baina berriz igotzeko gogoa daukagu, polita da eta.

 Mendatean. Hemendik gora, malda handia, baina mugarriz oso ondo markatuta dagoen bidezidorra dago. Geratu gara bakarrik berriz.

 Aldapa tentea baina erraza. Atzean, Bersau lakua, Hourquette, Larry.

 Bersau lakua izoztuta dago oraindik. Hor jendetza dabil batera eta bestera.

 Gazteluaren tontorrera heltzeko dagoen pasabide loretsuan.

 Gora irteten. Atzean, Bersau lakua, Hourquette, Larry,...

 Goiko aldea oso zabala da. Midi parean.

 CASTÉRAU (2227m). Moines aurrean eta Aspe, e.a. atzerago.2017/11/pic-des-moines-2347-m-eta-casterau

 Beste balkoi eder bat Bious-en bihotzean. Gozamena!

 Ayous-eko lakuak, Ayous mendia,... Nahiz eta bero egin, haize ederra dabil eta gustora egoten da hemen.


 Roumassot lakua, Bious-Artigues, Lavigne mendia Gabas gainean, Gourette-ko mendi elurtuak,...

 Gentau lakua eta Ayous aterpea.

 Paradis mendia azpian geratzen da. Hori da egin dugun igoera.

 Erramu dotorea.

 Castérau eta Paradis lakuak gure azpian.

 Castérau lakua. Ea 300 metroko jauzia daukagu.

 Bersau lakua.

 Beheruntz, igoerako bidea jarraituz. Hau da goiko pasabidea.

 Castérau, benetako gaztelua.

 Orain berriz Moines lepora igo behar dugu. Atzean, Castérau mendatea eta mendia. Handik gatoz.

 Bagaude mendatean. Paradis txikia aurrean, Midi, Peyreget, Balaitús, Infiernoak,...2016/09/midi-d-ossau-itzuli

 Eta lasai, lasai beheruntz, Escalar lakutik pasa ondoren. Sei bat orduko ibilbide dotorea, eta gaur beroa. Baina oso interesgarria. Ez dira tontor ezagunak eta horrek guretzat balio gehiago ematen dio. Gozatzeko ibilaldia.

IBILBIDEA HEMEN