Menua

ALPES

2021/07/19

PARDINA Faxa, Nerín-etik. AÑISCLO.

 Azkenengo urte hauetan Añisclo arroila eta inguruak hobeto ezagutzen ari gara. Goitik eta arroilaren barnetik ibili ondoren, faxa bat ezagutzera goaz. Pardina hain zuzen ere. Sestrales-eko ibilaldi potentea egin genuenean ikusi genuen parean, eta baita beste blog batzuetako sarrerak, eta benetako gogoa daukagu.

 

 2021-06-04 Escalonan hartu dugu lo egiteko tokia. Boltañatik Ainsara izugarrizko ekaitza izan dugu, kotxea geratu eta ekaitza pasa arte geldi egon gara. Orain, Escalonan ortzadarra ikusteko aukera daukagu Peña Montañesa ondoan.


 Peña Montañesa. Badirudi ekaitza badoala Benasque aldera.

 Amapolaz betetako zalaia.

 2021-06-05 Escalonatik Añisclo-ko errepidea hartu dugu Nerín-era igotzeko. Bellos ibaia ur askorekin.

 Nerín-etik abiatu gara, eta Mondoto eta Cuello Arenas-era doan bide ezaguna hartu dugu.

 Bidegurutzea. Gu gaur ezkerrera. Hemendik aurrera bide berria da guretzat.

 Bide polita da eta pista ez du ezertarako ikutzen nahiko gora heldu arte. Momentu batean metro batzuk egingo ditugu pistatik, baina gutxi. Fanlo ikusten da ezkerrean.

 Nerin behean uzten.

 Pistara atera baino lehenago dagoen bidegurutzea. Beheruntz, atzean ikusten den Fanlo herrira.

 Gure norabidea. Pista gainetik doa, eta laster aterako gara bertara, baina zeharkatzeko bakarrik.

 Caldaruelo sakanean gora. Goian, erdian, Cuello Arenas.

 Behin Cuello Arenas-era helduta, espektakulua. Punta Sierra Custodia aurrean eta Cilindro de Marboré eta Perdido bere gainean.

 Cuello Gordo eta Goriz-era doan bidea aurrean. Guk, hesia igaro eta eskuinera hartuko dugu.

 Cuello Arenas-eko aterpea (itxita). Horra goaz, eta bere eskuinera ondoren. Atzean, Sororeak ezkerrean eta Añisclo lepoa eta Sucak eskuinean, estalita hauek.

 

 Aterpearen ondoan dagoen bidegurutzea. Gu ezkerrera. Eskuinetik Pardina sakanera eta Añisclo arroilara jetsi daiteke, Ripereta-ra irten da.

 Aterpea atzean utzi dugu.

 Pardina sakana zuloan eta faxetatik egingo dugun ibilbide bikaina. Behekotik joan, Pardina faxa, eta goiko bere paralelotik itzuli, Malpasé.


 Pardina sakana eta faxatik noraino helduko garen, Añisclo gainera.

 Pardina sakanaren hasiera. Gu orain ezkerreko pasabide honetatik goaz, eta erdialdean ikusten den berdegunean sartuko gara faxara.

 Urjauzi dotorea sakanaren hasieran.

 Bagaude faxaren sarreran. Eskuinera jetsiko gara. Itzulia ezkerretik.

 Kobazuloak faxaren hasieran.

 Asfodeloa. Baina asun ugari ere badaude hasiera honetan.
 Behin asunen parajea igarota, gozatzeko ibilbidea da. Bakartia eta basatia.

 Erramua hormetan.

 Landaretza asko dago, animali gero eta gutxiago dabilen seinale. Eskuinean Pardina sakana eta Añisclo arroila aurrean.

 Urjauziak erortzen dira gainetik, ur askorekin gainera. Bezperako ekaitzak zerikusia du.

 Dutxa ederra hartuko dugu hor aurrean. Justu azpitik pasa behar da.

 Atzera begira.

 Hortik pasa gara. Ez zegoen beste alternatibarik.

 Atzera begira.

 Beste urjauzi bat. Hormetako zulo batetik ateratzen da. Dotorea!



 Behin pasata. Hemen ere busti gara apur bat.




 Tarte lasai eta erosoak ere badaude.

 Behatoki dotorea Añisclo gainean. Beste bat!


 Aurrera. Oraindik asko falta zaigu faxaren bukaerara heltzeko.

 Atzera begira. Hormen gaineko pasabide horretatik gatoz. Pardina sakana ezkerrean.

 Atzera begira hemen ere. Sakana eta gure faxa.

 Oraindik beste pare bat irtenguna igaro behar ditugu.

 Añisclo-ren beste aldean dagoen Sestrales mendiari begira.

 Atzera begira. Hori pasabidea!


 Añisclo arroila eta Sestrales. Faxa bukatzen ari gara.


 Hemen bukatzen da faxa. Orain Mallata Candón-era igoko dugu. Beste abentura txiki bat.


 Aldapa handia eta nahiko malkartsua da. Zati zailenean katea eta ferrata antzeko mailak daude jarrita.


  Jarrita dagoen tresneriak asko laguntzen lasai igotzeko.


 Goian, beste espektakulu bat. Perdido, Soum de Ramond (Añisclo) eta Punta de las Olas oso gertu orain.

 Putrea.

 Mallata Candón eta Añisclo lepoa, Punta de las Olas eta Suca-ren artean. Toki bikaina atsedena hartzeko.

 Zulo horretatik atera gara. Añisclo arroila eta Sestrales.

 Lorategia Candón-en. Atzean, Perdido-Soum de Ramond-Olas eta Añisclo lepoa.
Jazinto pirenaikoa.


 Candón, Sestrales, Añisclo eta San Vicenda-ra doan bidea eskuinean.

 Añisclo lepoa eta arroilara erortzen diren urak.

 Añisclo edo Soum de Ramond mendia.

 Goriz-eko Dorrea aurrean eta Perdido, Eskaileren bidearekin bere gainean.

 Putre tropel galanta gure gainean. Janaria zeukaten gertu.

 Denbora aurrera doa, eta hodei beltzak hasi dira agertzen Nerín aldetik. Beraz, itzultzeko ordua da. Orain Malpasé-tik. Sororeak ere hodeiekin.


 Hor dute gaurko janaria.

 Malpasé, Pardina faxaren gainean dagoen faxa zabala da.

 Malpasé-ra sartzen.

 Gu orain goitik gatoz. Pardina faxa eta sakana gure azpian.

 Pardina-ren gainean.

 Ondo ikusten da Pardina faxa gure azpian. Sakanaren hasierara itzultzen. Hodeiak gero eta gertuago.

 Malpasé goian eta Pardina behean.

 Atzera begira. Ederra izan da hau zeharkatzea. Baina oraindik nerin-era heldu behar gara eta trumoiak entzuten hasi gara.

 Pardina-ko kobazuloak Tripals lautadatik ikusita. Hori da asunez beteta dagoen zatia.

 Tripals-en.

 Pardina sakaneko urjauzia. Hemendik aurrera kamera motxilan gorde eta azkar beheruntz.

 Nerín-era jeisten. Azkenean ez gara gehiegi busti. Ekaitza aurreragotik pasa da. Baina zarata potentea darama.

 Lora polita herrira heltzerakoan. Oso ibilaldi ederra eta basatia iruditu zaigu. Jende oso gutxi ikusi dugu. Ordesako faxak ederrak dira, baina hau ez da atzean geratzen.

Kotxez Vió-ra igotzen, Añisclo arroila eta Mondoto eta Sestrales, bere sarrera zaintzen.


 Buerba herria, Vió-tik Escalona-ra doan errepide ondoan. Turismo apur bat ere egin behar da.



 Buerba-ko tximinia tipikoa eta Sestrales.




Ibilbidea hemen