Urkulutik hasita, igoera oso ederra da, paisaia askotarikoa baita: urtegi
batean hasi, ibaiaren bazterretik sakan bat igo bidexka batetik, baso
autoktonoa zeharkatu, Degurixako zelai idilikoetara iritsi eta
kareharrizko piramide-formako pikatxo baten gailurrera iritsi.
|
2021-01-16 Urkulu urtegian gaude Degurixara igotzeko asmoz. Fondoan, elurtuta, Orixol-Ipizte-Anboto.
|
|
Goroeta, Kurutzeberriren oinetan. Hemen ez da elur asko ikusten, baina erraketak hartu ditugu, goian oraindik elurra egongo dela pentsatuz.
|
|
Urkulu erreka Arbe sakanean. Ur askorekin dator.
|
|
Pista utzi eta Arbetik doan PRa jarraitzera goaz. Oso polita dago, baina ur askorekin. Ea gero nola zeharkatzen dugun...
|
|
Hor aurrean zeharkatu behar da erreka. Ur gutxirekin ez dago arazorik. Baina ez da gaurko kasoa.
|
|
Lortu dugu. Apur bat bustita, baina gutxienez osorik. Oso labaina da zeharkaldia eta kontu handiz ibili behar izan gara.
|
|
Orain ezkerrean daukagu erreka, urjauzi ederrez hornituta.
|
|
Dena dela, beti iruditu zaigu abentura-bide bat dela PR hau, eta gaur gehiago. Orain basoan, eroritako zuhaitzak eta adar ugari topatuko ditugu eta gora eta behera ibiliko gara.
|
|
Pistara atera ondoren, ezkerrean geratzen da urjauzi dotore hau, baserrietara doan bidearen azpian.
|
|
Pentsatzen genuen bezala, pagadian elur asko eta bidea ondo dagoenez, ez ditugu erraketak jarriko.
|
|
DEGURIXA. Beti esaten dugun bezala, paradisu bat. Jende gutxi eta toki aparta.
|
|
Hemen elur asko eta biguna dago. Erraketak jarri ditugu eta Andartoruntz abiatu gara. Atzean, Arlutz eta Aranguren.
|
|
Oinezko arrastoak badaude, baina guk erraketekin, gure bidea egingo dugu.
|
|
Degurixa behean geratzen da.
|
|
Toki lasaia eta ederra.
|
|
Elurtutako pasabidea tontorrera igotzeko.
|
|
ANDARTO. Kakuta eta Erlo atzealdean.
|
|
Araotz eta AloƱa-Aitzgorri mendilerroa.
|
|
Mairuatx, Arlutz,... Degurixako tontorrak.
|
|
Araotz. Hona etortzeko beste abiapuntu bat.
|
|
Arlutz, Aranguren, Elorretako Haitza atzean. Hainbat aldiz ibilitako tokiak.
|
|
Arriona eta Gazteluaitz behean, Zabalaitz eta Arbelaitz-Aitzgorri.
|
|
Beste bikote bat heldu da eta gu beheruntz toki beretik.
|
|
Pasabidean. |
|
Degurixan berriz. Mairuatx.
|
|
Itzuli txiki bat egin dugu Degurixan, elurraz eta parajeaz gozatzen.
|
|
Degurixatik irtetera goaz. Penaz, baina jetsi egin behar dugu.
|
|
Basoan, orain erraketekin. Behean dagoen txabolaraino jetsiko gara kendu gabe, elurgune guztiak baliatuz.
|
|
Pista ertzean dauden txabola dotoreen ondoan kendu ditugu erraketak. Ondo etorri zaizkigu gaur.
|
|
Hemen sartzen da Arbe sakaneko bidera, baina pistatik jetsiko gara orain. Igoeran abentura nahikoa izan ditugu eta.
|
|
Ur ugari toki guztietatik. Eta beheko aldean, basurde-uxaldia. Abentura, bukaeraraino.
|
IBILBIDEA Hemen >