Menua

ALPES

2019/08/14

PICO DE LAS NEVERAS 2891 mt. Panticosa-tik. Lekutan Hago!

Pico de las Neveras Gran Pico de Arratille-rekin batera, oso igoera luzea duten gailurrak dira, eta 3000 metrotara ez direnez heltzen, oso mendizale gutxi joaten diren horietakoak dira. Nahiz eta Bachimaña-ko aterpea beteta egon eta behetik ere jende asko abiatzen den bai Marcadou aldera, bai Azules lakuak eta Infiernoetaruntz, Bramatuero lakuetan eta hortik gora bakar bakarrik ibiliko gara.

2019-07-12 Goizeko 7:30etan abiatu gara Panticosa-ko Bainuetxetik (1660m). Eguraldi ederra eta ibilaldi luzea aurrean. Argualas eta Garmo Negro alderuntz ere mendizale asko dihoa. Gu Bachimaña-runtz.


Askotan pasatzen gara hemendik, baina urjauzi honek xarma berezia du eta beti ateratzen diogu argazkiren bat.


Bideak ez du misteriorik. GR 11 eta Bachimaña aterpera dihoan bidea jarraitzen ari gara. "Frailiaren" aldapara heltzen.

 Bide sigi-sagatsua errododendro artean.

Bachimaña-ko aterpea albo batera utzi dugu. Atzean Tablato aldea eta Sabocós atzerago.

Bachimaña urtegia inguratzen. Goian Marcadou.

Errododendroak eta urtegiko ur urdina.


Azules lakuetatik datozen errekatxoak zeharkatzen. Hemen utziko dugu GRa eta Marcadou-ra doan bidea jarraituko dugu apur batean. Hemendik aurrera ez dugu inor ikusiko, berriz hona itzuli arte.

Infiernoak.

Marcadou-ko bidea berehala utzi dugu eta Bachimaña-ko urtegiaren ondotik goaz eskuinera. Serrato eta Xuans mendiak aurrean.

Bramatuero Bajo-tik datozen urak. Errekaren ezkerretik doa bidea.

Bramatuero Bajo.

Bramatuero Bajo-ko presa zeharkatu eta urtegiaren eskuinetik doan bide ona hartuko dugu.

Esan bezala, bide ona urtegia zeharkatzeko, baina apenas irabazten da altuerarik eta luzea egiten da.

Bramatuero Bajo-ren zeharkaldian. Arratille-ko tontorrak agertzen dira atzeko-aldean.


Urtegiaren bukaerara heltzen ari gara. Serrato mendia eskuinean.

Bukaeratik, urtegiko ur urdin dotoreak inguruko mundu mineralarekin kontrastatzen. Punta Zarre da atzeko tontor nagusia.


Hezeguneak Bramatuero Inferior-en gainean.

Bramatuero Superior-era igotzeko 250 bat metroko desnibela dago. Bidea ona izaten jarraitzen du eta atzean daukagun paisaia izugarria.

Bide sigi-sagatsua hemen ere.

Poliki poliki baina bagoaz. Toki eder eta bakartia da hau.

Atzean daukaguna, Bramatuero Inferior eta ezkerretik hasita, Garmo Negro, Pondiellos lepoa, Arnales, Infiernos, Piedrafita, Punta Zarre,...

Goiko Bramatuero-ra heltzen. Ea lau ordu daramagu eta oraindik falta zaigu...

Bramatuero Superior-en aterpe berri bat aurkitu dugu. Irekita dago eta ezkerrean aterpe librea dauka. Ez dago tresneriarik, baina oso garbia dago eta gaua igarotzeko aukera ematen du. Orain, dena ekarri behar da.

Aterpea kanpotik. Presa baino lehenago dago.

Orain dator zati gogorrena, Bramatuero Superior hau zeharkatzea. Ez dago bide egokirik eta igoera eta jetsiera gogorrak egin behar dira. Atzean, ezkerrean, Letrero lepoa. Horra heldu behar gara. Erdian Cresta de los Buitres eta Batanes-era doan ertza.

Eta gure mendia erdian, Letrero lepotik ezkerrera. Kostatuko zaigu bere oinera heltzea. Bakardade sentipena handia da hemen.

Gainera bero egiten du eta oso gogorra egiten ari zaigu zeharkaldi hau. Gora eta behera...

Ezkerrean daukagu Gran Pic de Arratille. Hau beste baterako geratzen da. Ez dauka igoera erraza.

Letrero lepoaren eta gure mendiaren azpira heldu gara. Bost ordu pasata.

Letrero lepoa (2642m). Hortik Ara haranera pasatzen da, baina oso jende gutxi ibiltzen da inguru hauetatik. Guk, lepoa baino apur bat beherago hartuko dugu ezkerrera azkenengo 250 metroa igotzeko. Ez da zaila, baina erosoa ere ez eta gogorra tope. Igartzen da daramagun paliza...

Orain, paisaia izugarria! Lehen aipatutako guztia eta izkutuan dagoen Letrero lakua.
PICO DE LAS NEVERAS (2891m). Azkenean, ea sei ordu Panticosa-tik. Pirinioetako "gourmet"-entzako mendia. Oso gertu daukagu Vignemale.


Letrero lepoa behean, Batanes Haginak erdian, Serrato eskuinean eta bere atzean Fenias-Argualas. Atzerago Telera eta ezkerrean Sabocós-Peña Roya.

Clot de la Houndt-Cerbillona,  Ara haranaren gainean.

Ara harana, Vignemale, Chabarrou,...

Torre de Marboré- Casco-Taillón-Gabietou-Mondarruego-Escuzana. Bujaruelo zuloan.

Gran Pic de Arratille. Beste ahaztu bat. Egia esan, igoera konplikatua dirudi.

Arratille eta marcadou aldeko mendiak.

Batanes.

Letero eta Bramatuero lakuak.

Ordu laurden egon gara tontorrean eta Letrero lepora jeisten gaude. Itzulera luzea geratzen zaigu.

Letrero lepoan dagoen putzua. Hemen egon gara Serrato eta Xuans ondoko lepora igo eta handik Panticosa-ra jeistea pentsatzen, zuzenagoa baita, baina elurgune asko ikusten dira eta materialik ez dugunez ekarri bide beretik itzultzea erabaki dugu. Eguraldia oso segurua dago eta horrek beti lasaitzen du.

Pico de las Neveras. Urruti hago baina ondo hartu gaituzu!

Bramatuero Superior-en zeharkaldi gogorra hasteko prest. Arratille eta Neveras atzean.

Gora eta behera... baina orain badakigu zer daukagun.

Batanes-ekin. Pentsatutako beste aukera hortik itzultzea zen.

Bramatuero Inferior-era jeisten. Infiernoak, Marmoleras-Piedrafita, Punta Zarre,...

Hezegunearen gainean.

Bramatuero Bajo-n. Tontorra, ba hori, "Casa Kriston".

Marcadou-tik datorren bidearekin topo egitera.

Bachimaña lakua eta Serrato eta Xuans. Hemen ere badago lakua ezkerretik zeharkatzia, baina daramagun nekearekin, bide ezagunetik joango gara.

Bachimaña aterpetik behera, "Frailiaren" aldapara.

GRan, bainuetxera bidean.

Urjauzia, nola ez.

Eta ea 12 ordu ibili ondoren bainuetxea ikusgai. Paliza ederra daramagu eta garagardo bat merezi dugu. Casa de Piedra aterpean hartuko dugu. Lekutan dago Pico de las Neveras!