Menua

ALPES

2018/11/23

CANTU CEÑAL 1458 mt.. Ercina lakutik. CORNION.



2018-11-03 Bezperako egun euritsuaren ondoren (Fito mendatetik Sueve mendikateko Pienzu mendira joan-etorria egin genuen, ezer ikusi gabe, eta blai bukatu), gaur larunbata, euri dotorea daukagu eta Ercina lakura etorri gara. Traviesos, Peña Santa, Torre Santa María-Cebolledas ditugu aurrean. Cantu Ceñal da gure helburua.

Gehienetan bezala, jende ugari Ercina lakuan, baina behin hortik aurrera egin, ea inor. Beste lau mendizale bakarrik ikusiko ditugu egun guztian. Lakuaren beste aldera goaz, Reblagas-era.

Reblagas-eko txabola, Mosquital mendiaren hormen babesean.

Reblagas-eko beste txabolan. Lakutik Canaletara doan bide zuzena erabat estalita dago lakuko urekin eta hemendik goaz. Hemen elurra zapaltzen hasi gara. Erraketak ere hartu ditugu, baina jetsieran bakarrik erabiliko ditugu.

Ercina lakua eta Campo La Tiese-ko aparkalekua, lakuaren beste aldetik. Jende gehiena hor geratzen da.

Canaleta-ra sartzen beste bide batetik.

Canaleta-ko txabola.

Vega el Texu-tik gora. Gero eta elur gehiago, baina oraingoz ona dago ibiltzeko eta gainera ez da konstantea, erraketak erabili ahal izateko.

El Texu ibarretik atzera begira, Pico el Mosquital eta La Tiese ikusten ditugu. Gustora goaz. Ezagutzen dugu bide hau, sartu izan garelako pare bat aldiz goiko mendi garaietara, Verdilluenga, Torre de los Cabrones eta abarrera, eta baita Ario eta Vegarredonda-ra.

Gauean hotza egin du, eta izotza ikusten da bideko putzuetan.

El Paré ibarreko txabola. Atzeko hormen habesean (Paré), harriz inguratuta dauden abereentzako eraikuntzak daude, aspaldikoak.

Torre de Santa María eta Torres de Cebolleda. Erdian Cemba Vieya elurgunea eta "Corredor del Marqués" ezaguna, diagonalean ezkerrera.

Cantu ceñal-en azpian dagoen ibar ederrean. Hau normalean urez gainezka egoten da ( tremak), baina orain elurtuta dago. Irudiaren ezker aldetik Toyeyu artegira eta  Aliseda ibarrera joaten da, Ario-Vegarredonda bidera irteteko edota lehen aipatutako mendietara igotzeko.

Hor ikusten dugu Toyeyu artegi ederreko txabola bat. Gu gaur ez gara joango horra. Beste aldera goaz, Ceñal aldera. Hau ez dugu ezagutzen eta hemendik aurrera bide berria izango da guretzat.

Cantu ceñal-en horma dotorea ibarraren gainean. Tontorreko gurutzea erdian dago. Gero goitik ikusiko dugu ibarra.
Ibarra. Ezkerrean antzematen da Toyeyu-ra doan bidea. Gu Ceñal lepora igotzen ari gara.

Rebeko bat Ceñal lepoan.

Ceñal lepora heltzen.

Lepoa zeharkatu eta berehala heldu gara Ceñal artegira. Bertako txabola bat. Tontorretik jeisterakoan hemen hartuko dugu jan eta edateko atsedena. Toki paregabea eta izugarrizko lasaitasuna.

Irudi dotorea eskaintzen du Ceñal artegiak. Atzean Cueto la Cuerría-ren hormak Gu orain, Jondón lepora igotzen ari gara, gero ertzetik igotzeko tontorrera.

Jondón lepotik, Las Bobias artegia. Hortik doa Ario-ko bide arrunta.

Ikuspegi bikainak ditugu gailurreriatik. Hemen, Jascal mendia erdian eta Peña Ruana ezkerrean, Casaño ibaiaren gainean amildegi ederrak sortuz.

Ario aldea eta Urrieles mendikateko Neverón de Urriello.

Pikosetako Erdiko mendikatea, Urrieles. Ezkerretik hasita, Neverón de Urriello, Dobresengros tontorrak, Pico de los Cabrones, Torre Cerredo.

Hauek gertuago ditugu. Torre de Santa María eta Torres de Cebolleda.

Traviesos, Pico de los Asturianos eta Peña Santa.

CANTU CEÑAL (1458m). Ez da mendi garaia, baina izugarrizko ikuspegiak eskeintzen ditu. Hemen, Ercina lakua eta Campo La Tiese, Pico el Mosquital, Ribadesella aldeko kostaldea eta Sueve mendikatea ezkerrean, fondoan. Hor izan ginen atzo, ezer ikusi gabe.

Atzean, fondoan, Urrieles mendikateko tontor garaienak, Neverón, Dobresengros, Cabrones, Cerredo,... Eguraldi ezinhobea daukagu.

Tontorreko buzoia eta plaka.

Orain Toyeyu artegia osorik ikusten dugu.

El Paré ibarra goitik ikusita. Ederra! Aireko argazkia dirudi.
Ercina lakua eta Campo La Tiese-ko aparkalekua. Hor jende ugari. Gu hemen bakar bakarrik.

Balkoi paregabe honetaz gozatzen.

Requexón- Poyones- Torre de la Canal Vaquera eta Cotalba. Duela urte batzuk egin genuen itzuli guztia Vegarredonda-tik.

Torre de Santa María eta Torre del Torco ezkerrean. Hauek ere igota ditugu.

Eta nola ez, erregina, Peña Santa. Ah ze oroitzapen...

Tarte luzea bota dugu tontorrean, baina jetsi egin behar eta berriz ertzetik behera Jondón lepora. Hemendik Bobias aldera ere jetsi daiteke, baina toki beretik egingo dugu jetsiera, artegian geratzea nahi dugu eta.

Ceñal artegia. Hor egongo gara lasai zerbait pikatzen.

Artegian bertan jarri ditugu erraketak eta itzaletik goaz beheruntz, hor elurra oso ona baitago. Gure tontorra atzean.

Ibarraren bukaeraraino heldu gara erraketekin. Gustora.

Oraindik tontor garaienak ikusten jarraitzen dugu.

Hor geratzen da Cantu Ceñal mendi ederra.
El Paré ibarretik behera, artzaien bide dotoretik.


El Texu ibarrean.

Toki batzutan bidea erreka bihurtu da. Ur asko dator.

Ederra da bide hau.

Canaleta-ko txabola daukagu aurrean. Orain, hortik jarraitu beharrean, ezkerrera joango gara, Bricial-era heltzeko.

Enol-eko hirugarren lakua, El Bricial. Hau garai batzutan bakarrik sortzen da, euri asko egin eta izotz urtze handia batzen direnean, eta bere dolinak dena drainatzeko gai diren arte irauntzen du. Gaur topera dago.

Ondoren, Reblagas-etik igaro eta Ercina lakuaren ertzera heldu gara. Beste aldean, Bobias-etik Ario-ra doan bidea.

Ahatea lakuan.

Ederra da paraje hau.

Llucía mendia lakuan bikoiztuta.

Turismoa lakuaren ertzean.

Gu alde horretatik gatoz. Beste mundu bat...

Erreflexua lakuko uretan.
Ba hori, mundua bezala, buruz behera!

Ibilaldi ederra bukatzeko modu ezin hobea bertan dagoen Maria Rosa Etxean.

Eta etxera itzuli baino lehen, geldialdia Poo de Cabrales-en dagoen Pozo de la Oración behatokian. Torre del Carnizoso- Torre del Oso- Urriello erregea, Morra-Campanarios. Badator ilunabarra. Pozik gatoz etxera, nahiz eta bidai luzea geratu. Gaurko ibilaldiak "poso" oso ona utzi digu. Pikosek liluratzen jarraitzen dute...