|
2018-08-05 Arratsaldeko 4retan heldu gara BORDES DE GRAUS kanpineko aterpera eta afaria 19:30an denez, denbora daukagu Noarreko bordetara itzulia egiteko. Ez ditugu ezagutzen, eta plan polita da pare bat ordutan egiteko. |
|
Oso ondo markatuta dago dena, baliza ugarirekin. Hau da "Porta del cel" ibilbidearen hasiera, Certascan aterpera. |
|
Bidea oso erosoa da eta toki batzutan galtzada itxura mantentzen du. |
|
Cuanca-ko bordak behean geratzen dira. |
|
Noarre errekaren ertzetik dihoa bidea, eta eskertzen da. Bero galanta egiten du eta hemen freskura apur bat igartzen da. |
|
Bidea oso polita da. Hau da lasaitasuna! |
|
Ordu bat baino gutxiagotan heldu gara Noarre-ra, lasai ibiliz. |
|
Toki ederra da. Borda gehienak berrituta daude, eta udan behintzat, biztanle batzuk bertan bizi dira. |
|
Ez da toki txarra egun batzuk igarotzeko! |
|
Beste borda honen ondotik pasatzen da urjauzira doan bidea. Merezi du, eta ibilbide zirkularra egiteko aukera paregabea da. |
|
Urjauzira jeisten. Bide ona hemen ere. |
|
Noarre-ko urjauzia. Dotorea. |
|
Trumoiak entzuten ditugu, baina gustora gaude. Ez dabil jenderik eta tokia aparta da. |
|
Orain Puntells bordetara jetsiko gara, Graus-era itzultzeko ondoren. |
|
Errekan berriz. Puntells-eko bordak erabat erorita daude, baina pasiada oso polita da. Gero, berehala heltzen da kanpinera. Ordu t'erdian egin dugu itzulia, eta biharko berotu ditugu apur bat hankak. Afaltzen gaudela bota du ekaitza. |
2018-08-06 Aterpean egin dugu lo. Beteta egon da eta ea denak "Puerta del Cielo" ibilbidea hastera doaz. Beste batzuk atzo bukatu zuten. Egunero dago mugimendua ibilbide horren inguruan.
-----------------------------------
|
Tavascán eski-estazioko Pleta del Prat aterpearen ondoan gaude goizeko 8:40an. Hemen hasi eta bukatuko dugu gaurko ibilbidea. 1720 metrotara dago, eta plana nahiko gogorra da. Bero egiten du. |
|
Orain ezkerrera joango gara, Mascarida lakuetara, eta 8 bat ordu beranduago eskuinetik itzuliko gara, Ventolau menditik eta Crestuix txabolatik. |
|
Hemen baliza eta informazio ugari. Gero goian, toki batzutan, faltan botako ditugu markak. |
|
Hau da gaurko plangintza. |
|
Mascarida lakuetara doan bidea eski-pisten ondotik doa hasieran, eta ondo jarraitzen da, nahiz eta malda nahiko handia izan. |
|
Tximeleta dotorea. |
|
Gu eskuinera, Mascarida lakua eta Pic de Coma del Forn-era. |
|
Eski-pistak utzi ditugu alde batera eta Mascarida haranean gaude. Lehenbiziko lakua ezkerrean geratzen da, marra bukatzen den tokian. Goian Tres Estanys mendia. |
|
Mascarida haranera sartzen. |
|
Aintzinako txabolen hondakinak. |
|
Zaldiak haranean. Bestela ez dugu inor ikusi orain arte. |
|
Mascarida lakua (2310m). Ordu t'erdi daramagu. |
|
Markak hor behean bukatzen dira. Goiko lakuetara goaz igotzen eta mugarriren bat agertzen da noizean behin, baina gutxi. |
|
Mascarida de Dalt lakua. Eguzkia daukagu parean eta ezin da argazki askorik atera. Coma del Forn mendia gainean geratzen da. |
|
Goiko lakutik gora ez dago biderik, eta markarik ere ez. Guk nahiko zuzen hartu dugu, belarrezko aldapa serioa igoz. Ez dakigu bide egokiena den baina horrela egin dugu. |
|
Dena dela arazorik gabe igotzen da Coma del Forn mendiaren ertzera. Bertan daukagu tontorra. Atzean, ondoren egingo ditugun Tres Estanys eta Ventolau. Mont Roig urruti geratzen da hemendik, eta beste baterako geratuko da. |
|
PIC DE LA COMA DEL FORN (2682m). Tres Estanys lakuak ditugu azpian. Goizeko 11ak dira. |
|
Tres Estanys. Inguru ederra. |
|
Hauek Mascarida-ko lakuak dira. Hortik igo dugu. |
|
Coma del Forn-etik Forn lepora jeisten. Aldapa malkartsua eta harri solte askorekin. |
|
Forn lepoa eta Tres Estanys mendia parean. Hau izango da zati zailena. Ez zailtasun teknikoak daudelako baizik eta izugarrizko aldapa dagoelako. Tarte guzti honetan ez dugu inongo marka edo mugarririk aurkituko. Bide egokiena aurkitu behar da... |
|
Forn lepora jetsiera bukatzen. |
|
Tres Estanys lakuak nahiko gertu daude Forn lepotik. Abere asko dabil. Hortik agertuko dira gaur ikusiko ditugun lehenbiziko bi mendizaleak. |
|
Lepoan arnasa hartu ondoren, bagoaz Tres Estanys mendira igotzen. 45 bat minutuko igoera oso gogorra izango da. Atzean, Pic de la Coma del Forn eta jeisteko erabili dugun bidea. |
|
Noizean behin, atsedena hartu behar dugu eta Tres Estanys lakuek eskeintzen duten edertasuna eskertzen da. |
|
Gogorra baina ederra era berean. |
|
PIC DELS TRES ESTANYS (2763m). Zailena egin dugu. Hor daukagu Ventolau, baina horra doan bidea hobea da, nahiz eta aldapa hor dagoen. Lehen ikusi ditugun bi mendizaleak ere hona datoz, eta hemen elkartuko gara beraiekin. Ondoren, elkarrekin joango gara Ventolau-ra. |
|
Atzera begira, Coma del Forn mendia eta Forn lepoa. |
|
Ventolau lepora jetsi gara ( behean ikusten da, jetsiera erraza), eta bagoaz Ventolau-ra igotzen. Tres Estanys tontorra eta lakuak ditugu atzean. |
|
Ventolau tontorrera heltzen gaudela, Estanys de la Gallina eta Mont Roig ditugu ezkerrean. Mont Roig-eko aterpe irekia eskuineko lakuaren ondoan ikusten den puntu zuria da. |
|
PIC DE VENTOLAU (2849m). Mont Roig atzean. |
|
Estanys de la Gallina eta Mont Roig. |
|
Ventolau-ren tontorra. |
|
Estanys de la Gallina. Ederrak hauek ere. |
|
Tres Estanys, Coma del Forn eta Campirmé mendiak eta Tres Estanys lakuak. |
|
Gu Crestuix aldera jeisten hasi gara, eta gure bi lagunak beheruntz eta beste lau mendizale goruntz doaz. Hauek Cerbi herritik igo dute, eta Tres Estanys lakuetatik jetsiko dira. |
|
Hemen oraindik bidea ondo jarraitzen beheruntz, baina laster galduko dugu bidea eta tentsio gune batzuk igaroko ditugu, alde batera eta bestera, trumoiak entzuten,... Ventolau tontorra atzean. |
|
Pic dels Tres Estanys. Eskuinean ikusten da Ventolau lepoa eta bertara jeisteko ertza, zabala eta erraza. |
|
Pic de la Coma del Forn eta Tres Estanys, gaurko beste bi gailurrak. |
|
Orduerdi edo ibili gara noraezean, nahiko "moskeatuta". Baina halako batean bidezidor bat sumatu dugu goitik eta hara jetsi eta lortu dugu mugarriak aurkitzea. Hezeguneak Crestuix haranean. |
|
Ekaitz hodeiak eta trumoiak entzuten ditugu Certascan aldean, baina zorionez, orain bidean gaude eta busti gabe jeistea lortuko dugu. |
|
Bidezidorra Crestuix haranean. Goiko partea nahiko lasaia da. |
|
Haranean behera. Bidea ezkerretik dator eta gu eskuin aldean ibili gara, erabat despistatuta. |
|
Ate honetan isurialdez aldatu behar da eta hemendik aurrera jetsiera bortitza bihurtuko da. |
|
Gainera adi ibili behar da mugarriak ondo jarraitzeko. Zati konplikatua iruditu zaigu. |
|
Noarre-ko bordak ditugu haranaren beste aldean, eta dexente beherago. |
|
Crestuix txabola agertu zaigu halako batean. Horra jetsi behar dugu. Noarre eta Graus gaineko mendiak parean. |
|
Crestuix txabola barrutik. Artzaiek erabiltzen dute. |
|
Atsedena eta lasaitasuna. Nekatuta gaude eta oraindik orduerdiko jetsiera gogorra geratzen zaigu. |
|
Graus-eko urtegia eta Pleta del Prat-era datorren errepidea. |
|
Bidea ea ez da ikusten hainbeste landaretzaren artean. Izugarrizko jetsiera egiten da, alboko hormak ekiditzeko. Terreno gogorra. |
|
Arratsaldeko 4retan lortu dugu Pleta del Prat-era itzultzea. Ibilbide gogorra eta dotorea. Jetsieran izan dugun despisteak urduri jarri gaitu momentu batean, baina ondo atera gara eta gustora bukatu dugu. Tavascán aldeko mendiak gehiago ezagutu ditugu, aurretik Certascán bakarrik ezagutzen baigenuen. Baina badago zer esagutu oraindik... |