2018-06-09 Pagomakurrera etorri gara, plan zehatzik gabe. Baina Itxinaren deia entzun dugu beste behin. Horrela bada, Atxulaor begiruntz goaz. |
Hor daukagu Itxinara sartzeko ate ezagunena. |
Bertara heltzeko bidea oso polita da. |
Atxulaor zeharkatzeko prest. Barruan erabakiko dugu noruntz jo, ezkerrera edo eskuinera. Biak ezagutzen ditugu, ez baita lehenbiziko aldia hona gatozela. |
Inguru honetan ibiltzea ez da erraza. Belar luzea dago, zuloak izkutatuz eta "lapiaz" ugari. |
Lorak ere ugariak dira. |
Leiho dotorea ertzean. |
Lorategiak harkaitz artean. |
Urtutxera hurbiltzen ertzetik. Adi ibili behar da hemen. Lehen esan dugun bezala terreno gogorra da hau. |
Tarteka, begiak alaitzeko lorategiak agertzen dira. |
URTUTXE (1091m). Ez da mendizale asko etortzen tontor hauetara. |
Atzean, Anboto-Ipizte-Orixol eta Aloña mendilerroa eskuinean. |
Urtutxen inguruaz gozatzen. Hasi direa hodeiak sortzen. Arratsalderako ekaitzak daude iragarrita. |
Gertu daukagu Aizkorrigain. Gero hortik jetsiko gara. Atzean, Garobel mendikatea. |
AIZKORRIGAIN (1090m). Atxen gainean gaude. |
Itxina. Gero, hori zeharkatuko dugu, Kargalekura irteteko. Paradisua! |
Aizkorrigainetik jeisten. Ez dugu hartu bide egokiena, eta peripezia batzuk egin behar izan ditugu. |
Lortu dugu jeistea. Tontorra goian, hodeiz apainduta. |
Supelegor haitzulora jeisten bidezidorretik. Honerarte ez dugu inor ikusi. |
Supelegor. Hainbat aldiz egon gara hemen, baina beti dauka xarma berezia. |
Supelegorretik gertu geratzen da Arku Atxa haitzuloa. Hau pasadizo bat da, bi aldetatik sartu edo irten daiteke. |
Lurraren errai-erraietan. |
Ondoren, Itxina zeharkatzen duen bide "nagusia" hartu dugu. Lezabeltz-en ondotik igarotzen da. 37 bat metro bertikal ditu leize honek. |
Lexardi txabolan. Bakezko lekua Itxina erdian. |
Kargaleku baino apur bat lehenago dagoen sarrera-irteera moduko parajea. Itxinatik irtetera goaz. Arraban jendetzarekin egingo dugu topo, denak Gorbeiara gora eta behera. |
Lekanda, Itxinako tontor garaiena, Arraba gainean. |
Kargalekun. Ezkerretik Neberabarri eta Itxingotera joaten da. Gu gaur Arrabara. |
Beste egun eder bat Itxinan. |