Menua

ALPES

2017/12/13

GORBEIA 1.482 m. Sarriako parketxetik.

2017-12-06 SARRIAko parketxeko aparkalekua. Goizeko 9:30ak dira eta -5º-ko tenperatura daukagu. Arabako herriak eta haranak elurtuta daude. Ez dago jende gehiegi. Horregatiuk etorri gara hona, Gorbeiako beste abiapuntuetan jende askoz gehiago egongo dela pentsatuz. Eguraldi bikaina eta paisaia idilikoa.


9:45ean prest gaude ibilaldiari hasiera emateko. Pista luzea daukagu benetako igoera hasten den tokiraino, baina inguruan daukagun espektakuluak asko arintzen du pistaren monotonia.
Dena dago izoztuta eta irudi oso ederrak ditugu nonnahi.








Pista utzi arte ez ditugu erraketak ipini, kotxeren bat pasatu da eta ondo joaten da bere arrastotik.


















Baias hibaia.

Aldarro etxearen ondotik.

Hezegunearen gaineko oinzubia. Hau pasa eta berehala utziko dugu pista Gorostiano aldera igotzeko. Hemendik aurrera erraketak oinetan.

Igotzen hasi eta izugarrizko sorpresa. 8 basurdeko taldea pasa da gure aurrean. Hau da tropeleko azkena.

Elurra oso ona dago, eta une askotan bidea utzi eta zapaldu gabe dagoen tokietatik gora egin dugu. Behean, utzi dugu harana.

Oderiaga mendia daukagu gure ezkerrean.

Constantinoren txabolara heltzen. Tontorra goian, urruti oraindik.

Gorostianoko txabola behean utzi eta aldapa gogorrena igotzen ari gara.

Oderiaga eta Usategieta. Lehenbiziko planoan Basatxi bidea babesten duen pagadia.

Araba aldea erabat elurtuta dago.

Goiko aldapa luzeetan. Atzean, Garobel mendikatea eta Espinosa de los Monteros inguruko mendiak.

GORBEIA. Askotan izan gara, urtaro guztietan eta ibilibide desberdinetatik, eskiekin, erraketekin,..., baina gustora itzultzen gara behin eta berriz. Gaur gurutzea ez dago neguko arropa guztiekin, baina ez du inporta. Eta beti bezala, peregrinazioa.

Arraba aldea eta Lekanda.
Arabako lautada hodeipean. Costalera-Ioar mendiak atzean.

San Lorenzo eta Demanda mendikatea.

Mendilerroak eta haranak, plano desberdinak.


Kontrasteak tontorrean. Jende asko eskiekin, beste batzuk kranpoiekin, erraketekin,..., eta korrikalari bikotea praka motz eta zapatilletan.

Tontorraz gozatu ondoren bagoaz beheruntz. Elurra egoera oso onean dago oraindik eta gustora goaz.

Gure bidea egiten.

Eta berriz Baias haranean. Orain pista luzea parketxeraino.


Beste ibilaldi dotore bat.

2017/12/10

HIRUKURUTZETA elurtuta (898 m).

2017-12-01 Hau da gure etxean daukagun panorama. Aspaldian ez dugu horrelakorik ikusi, eta gustora hartzen da.

Horrela jarraitzen badu bihar inguruko mendiak oso ondo egongo dira erraketekin itzuli dotore bat emateko. Ea ba!
2017-12-02 Azkarate mendatera igo dugu, nahiz eta errepidean elurra egon, baina bertan ez dago aparkatzeko tokirik, dena elurtuta baitago. Kurutzeta baserria baino apur bat beherago elurra kendu palarekin tokia egiteko, eta hor aparkatu dugu bide bazterrean. Hemen hasiko dugu gaurko ibilaldia.


Azkaratera igotzen errepidetik. Hau da egoera!

Azkaratetik Otxaurtia baserrira pistatik igo ondoren, erraketak ipini eta ez ditugu kenduko berriz hona itzuli arte. Zuloan, Sallobente hauzoa eta Elgoibar. Erabat elurtuta dago dena eta egiten jarraitzen du.


Sargoaten. Hemendik gora arriskutsua dago bidea, pinuen adarrek elurrezko zama handia baitute eta noiz behinka erortzen ari dira. Bidean ere oztopo dexente, baina lortuko dugu igarotzea.

Ez dago inongo arrastorik eta bion artean ireki behar dugu bide guztia. Neketsua baina gozamena aldi berean.

Pagadira heltzerakoan arriskua gutxitu egiten da eta gozatzeko ordua da. Organgabea dago dena.





Gutxitan izaten dugu horrelako oparia.

Ez da postal bat. Errealitatea!

Tontorrera iristen. Goian ere ez da beste arrastorik ikusten. Itxuraz Karakatetik ere ez da inor etorri.
Hor kokatuta dagoen termometroak -6º markatzen ditu eta eguerdiko ordu bata da.
Hotza egiten du eta berehala hartu dugu beherako bidea.

Pagadiaren babesaren bila. Goian ez da giro.
Pagadira sartzeko atea.

Gaur errealitateak ipuinetako historioak gainditu egiten ditu.




Liluragarria.

Pilak ederki kargatuta gatoz Otxaurtiatik behera. Orain kotxera heldu eta elur-kentzeko makinak pilatutako elurra palaz kendu ondoren etxeko epeltasunera itzuliko gara. Opari ederra etxe ondoan!