Menua

ALPES

2017/08/03

PIC DE LA SERRERA 2913 mt Sorteny-tik

2017-07-17 Bezperako aparkaleku berdinean gaude, baina gaur informazio gunearen ondotik ateratzen den bidetik joango gara, Sorteny haranera. Helburua, Pic de la Serrera da.

Ibilbideak ez dauka sekreturik. Sorteny aterpetik igaro, Pleta de la Serrera-ra igo eta handik Collada dels Meners-era, ondoren ertza jarraitzeko tontorreraino. Bide guztia oso ondo markatuta dago eta gainera Pirinioko Alta Ruta jarraitzen du Meners leporaino.


Sorteny aterperaino pistatik joan daiteke, baina hasieran nahiago dugu erreka ondotik doan bide egokitutik igotzea. Politagoa da.


Lorategi botanikoa. Hemendik aurrera pistatik joan beharra dago.



Aterpera heldu baino lehen, Estanyó-ra doan bidea ateratzen da eskuinera. Hau ezagutzen dugu. Oso interesgarria baita ere.

Aterpea igaro eta benetako lorategian barneratzen da bidea.


Lirioak eta Geum montanum izena duten beste landare kuriosoak.

Asko ari zaigu gustatzen haran hau. Pasada bat da zenbat lora eta landare desberdin dauden.


Atzera begira, Sorteny harana eta aterpea gezi gorria dagoen puntuan.

Bide oso polita eta erosoa Pleta de la Serrera-ra igotzeko.

Hezeguneak Pleta de la Serreran.
Orain haran honetatik gora egin behar dugu. Eskuinean Estanyó daukagu eta Serrera ezkerrean, baina oraindik ez dugu ikusten.

Siempreviva.
Gentziana horia.

Pleta de la Serrera. Txabola bat erreka ondoan.

Goruntz, Geum Montanum artean.

Eta halako batean, sorpresa!. Emakume bat (gida dirudi) bost neska-mutil gazterekin. Martxa azkarrean gainera.

Pasatzen utzi eta gu geurera,


Aurrean daukagu Meners (edo La Mina) lepoa. Horra igo eta gero ezkerreko ertza jarraituko dugu.

Eguraldi arraroa dago gaur, eta arratsalderako ekaitzak daude iragarrita. Estanyó mendia orain hasi da agertzen.

Meners lepora igotzen.

Gure Serrera ere agertu da. Badirudi zortea izango dugula... Ertzean, beste aldetik (Ramsol-etik) igo duten bi mendizale.

Collada dels Meners (2653m). Igoera oso erosoa honeraino.

Leporako azken metroetan.

Lepoaren beste aldean Ramsol harana. Horra jarraitzen du HRPak, eta hortik ere bide oso nabarmena dator hona.

Garbitu eginda gure tontorra. Hau da geratzen zaigun aldapa (260 bat metroko garaiera-aldea).

Estany dels Meners de la Coma, lepoaren azpian.

Lakua eta Pic de la Coma de Seignac (2863m).

Igo dugun haranaren beste aldean, Pic del Estanyó.

Estany dels Meners de la Coma, ertzetik.

Aldapa gogorra hemen, baina bidezidor egokiarekin.


Eta tontorrera heltzen. Seikotea apur bat lehenago heldu da. Badute meritoa ume hauek!

PIC DE LA SERRERA (2913m). Tontorreko tramankuluarekin.

Zortea izaten ari gara eguraldiarekin eta gustora gaude tontorrean.


Abere ugari ikusten da tontorraren azpian dagoen Coma de Seignac haranean. Frantzia aldea.

Bezperako Font Blanca mendia.

Solanet lakua dela uste dugu.

Font Blanca aurrean eta Besiberri mendilerroa atzean.

Estanyó.

Pic de Escobes-Pic de Ruf eta Juclar ingurua. 2012an ibili ginen alde horretan.

Beheruntz, Meners lepora jetsi eta gero eskuinera, igoerako bidetik.

Ertzean, Estany dels Meners de la Coma-rekin.

Muino hau zeharkatu behar dugu lepora iristeko. Aurrean, Pic de la Cabaneta.

Hodeiak sartzen ari dira, baina gozatzeko jetsiera da hau.


Siempreviva erraldoia.

Pleta de la Serrera eta Ordino-Arcalís ingurua.

Pic de la Font Blanca.








Zoragarria dagoen koloretasuna. LORATEGIA!!!

Zabalik daukagu basotik irteteko atea...

Sorteny-ko aterpea. Zainduta dago eta erosotasun guztiak ditu. Menua ere ematen dute, eta kotxetik orduerdi exkasera dagoenez, jende asko aurkitu dugu bertan.

Hau da irteeran dagoen errotulua. Guk gutxiago behar izan dugu lepora heltzeko. Ibilbide erosoa baina ederra iruditu zaigu. Kotxera itzuli garenean, aldatzen gaudela, lehen euri tantak hasi dira, eta ondoren, ekaitz bortitza jaurti du, tximista, trumoi eta txingor bola lodiekin... Arcalís-etik jeisten ari ziren txirrindulariak, tuneletan babestu behar izan dira eta errepidea erabat zuritu da. Guk zortea izan dugu...
Hauek dira Andorrako 2900 metro baino gehiago duten mendiak. Ezagutu ditugu seirak, baina honekin ez dugu ezer bukatzen... Mendi eta inguru ugari daude oraindik ezagutzeko Andorran.