2009ko Abuztuaren 23a da eta Vega de Liébanan lo egin ondoren, San Glorio gainean gaude egunsentiaz gozatzen. |
Dobres-eko Haitzak, Bistruey, Peña Sagra mendilerroa ezkerrean eta Tres Mares eta abarrak eskuinean. |
Cornión-eko Torre Bermeja, Pandetrave portutik. |
Pandetrave-tik Panderruedas-era doan mendilerroa, Gabanceda, Gildar, Cebolleda,... |
Ten eta Pileñes. |
Chavida kanala eta lepoa. Aldapa handia baina nahiko ondo igotzen da. |
Kanalean gora. |
Chavida lepoan gaude. Ezkerrean geratzen da Friero, eta eskuinean, irudian, Torre del Hoyo Chico. |
Gure parean, Collado Jermoso, Colladinas, Llambrion-Tiro Tirso, Torre de las Minas de Carbón, Torre de la Palanca, Torre Peñalba,... |
Chavida lepoa atzean utzi et Frieroren bide arruntetik goaz, hormen azpian, ipar lepoaren bila. |
Cordiñanes eta Caín aldera dauden kanal eta amildegiak. Jultayo eta Cornión-eko gailurrak atzean. |
Erregina, Peña Santa. |
Lehenengo tximinian. |
Torre Bermeja eta Pambuches, eta Tiatordos atzean. |
Capozo kanala eta Peña Santa-tik Jultayo-raino doan mendilerro guztia. |
Bigarren tximiniaren irteeran. Trepada apur bat "aereoa" da, baina nahiko erraza eta harkaitz onean. |
Goiko ertzera irteten. Atzean Llambrión guztia, Torre de la Celada, Palanca, Tiro Callejo, Llambrion,... |
Gailurrean. |
Izugarrizko balkoia da. Hemen Peña Santa eta Cornión-eko bere sateliteekin. |
Valdeón harana daukagu azpian, Posada, Prada eta Soto herriekin. |
Liordes, Peña Remoña eta Liordes dorrearen hormak eskuinean, eta Padiorna, Peña Vieja, e.a. ezkerrean. |
Tiro Llago- Madejuno gailurreria, Torre del Hoyo Oscuro, Peña Vieja. |
Cuvicente eta Jultayo Oliseda-ko amildegien gainean. |
Torre de los Cabrones, La Robliza, Peña Blanca, Caín gainean. |
Torre del Hoyo de Liordes. Tontor oso interesgarria. Ez da oso bisitatua eta adi ibili behar da bidea ondo aurkitzeko, baina ez da oso zaila. Aurreko bisita batean igo genuen. |
Tximinia jeisten. |
Berriz Chavida lepora heldu eta kanalean behera Pandetrave-ko errepidera jeisten. |
Hor geratzen da Friero dorre elegantea. |
Eta goiz ibili garenez, astia izan dugu Potes-era etorri eta bazkari eder bat egiteko, berriz etxera itzuli baino lehen. |